{"id":1099,"date":"2006-10-30T07:18:13","date_gmt":"2006-10-30T07:18:13","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/nire-izenordeak-sustatun"},"modified":"2006-10-30T07:18:13","modified_gmt":"2006-10-30T07:18:13","slug":"nire-izenordeak-sustatun","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/10\/30\/nire-izenordeak-sustatun\/","title":{"rendered":"Nire izenordeak Sustatun"},"content":{"rendered":"<p>Sustatun idatzi nuen garaian beti ez nituen izenpetu nire artikuluak nire izen-deiturekin. Gaixotu arte bai, baina gaixotu ondoren hasi nintzen izenordeak erabiltzen. Garai hartakoak dira <strong>Dick Turpin<\/strong> eta <strong>Aitita Makurra<\/strong> izenordeak, besteak beste.<\/p>\n<p>Gaixotu eta lasterrera tratamenduan hasi nintzen, eta ordu asko egiten nituen etxean. Orduan erabaki nuen sendatu bitartean nire indar guztiak ipiniko nituela gaixotasuna gainditzen. Eta hasi nintzen gustuko gauzak egiten, bakardadeari aurre egiteko: irakurri, idatzi, paseatu, atsedena hartu\u2026 Ordurako ia urtebete neraman Sustatun idazten, eta Sustatun irauli nituen indar guztiak idazteko orduan.<\/p>\n<p>2002ko irailaren 15ean, artikulu bat idatzi nuen Sustatun, <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1032115791\">Medikuak esan dit minbizia dudala, <\/a>eta hark erantzun piloa jaso zituen. Horrek areago lotu ninduen Sustaturekin, eta nik idatzi eta idatzi, batzuetan nire gauzak, oso noiz edo behin, eta gehienetan bestelako gaiak.<\/p>\n<p>Beldur nintzen baina, fakultatean zapuztuko ote ziren nik hainbeste idatzita \u2014hori potrojorran zabilek, ala?\u2014, eta hainbat izenorde erabiltzen hasi nintzen, Sustatuko editorreen baimenarekin.<\/p>\n<p><strong>Dick Turpin<\/strong><br \/>Gaizki gogoratzen ez badut, hasieran denetik idatzi nuen izenorde horrekin, baina poliki-poliki zientzia eta teknologia gaietarako erabili nuen. Zergatik izenorde hori? Txikitan irakurritako komikien artean bat zen <a href=\"http:\/\/log.krak.nl\/wateenswas\/turpin1.jpg\">Dick Turpin,<\/a> bidelapur bat ingelesa, gustura irakurtzen nuena.<\/p>\n<p><strong>Aitita Makurra<\/strong><br \/>Badut nik lotura Lekeitiorekin, Bego emaztearen ama zena hangoa baitzen, eta hantxe entzun nuen aspaldi bazela haitz bat berezia Hondartzabal eta Isuntza hondartzen mugan, gizon bati zegokiona, eta zeritzon <a href=\"http:\/\/www.saretik.net\/ostadarra\/ipuinak\/aitita\/aitita.htm\">Aitita Makurra.<\/a> Hortik hartu nuen izena. Izen horrekin era guztietako gaiak landu nituen, zientzia eta teknologia izan ezik.<\/p>\n<p><strong>Sustatu<\/strong><br \/>Beste mezu asko <em>Sustatu<\/em> izenarekin sinatu nituen, serio zirelako edo Sustatuk itzala irabaziko zuenean, zenbait kasutan komeni zen-eta horrela sinatzea, jendeak ikusteko Sustatu erne zebilela eta gai zela azken orduko gaiak edo aurretik inork jorratu gabeak inork baino bizkorrago ateratzeko.<\/p>\n<p>Hala ere, artikulu dezente atera nituen nire izen-deiturekin, nire gaixotasunaren gainekoak esate baterako horrela daude izenpetuta, eta iritzia eman behar nuenean zerbaiten inguruan, orduan nire izen-deiturak erabiltzen nituen, ez izenordeak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sustatun idatzi nuen garaian beti ez nituen izenpetu nire artikuluak nire izen-deiturekin. Gaixotu arte bai, baina gaixotu ondoren hasi nintzen izenordeak erabiltzen. Garai hartakoak dira Dick Turpin eta Aitita Makurra izenordeak, besteak beste. Gaixotu eta lasterrera tratamenduan hasi nintzen, eta &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/10\/30\/nire-izenordeak-sustatun\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1668,1669,5],"class_list":["post-1099","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aititamakurra","tag-dickturpin","tag-sustatu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1099","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1099"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1099\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1099"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1099"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1099"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}