{"id":1068,"date":"2006-12-21T10:11:09","date_gmt":"2006-12-21T10:11:09","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/luistxo-fernandez"},"modified":"2006-12-21T10:11:09","modified_gmt":"2006-12-21T10:11:09","slug":"luistxo-fernandez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/12\/21\/luistxo-fernandez\/","title":{"rendered":"Luistxo Fernandez"},"content":{"rendered":"<p>Atzo <a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00040.htmHuhezi\">Luistxo Fernandez<\/a> izan genuen <a href=\"http:\/\/www.huhezi.edu\/htm\/home\/home_frame_e.htm\">HUHEZIn,<\/a> Mondragon<br \/>\nUnibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Beste <a href=\"http:\/\/gizakom.blogspot.com\/2006\/12\/luistxo-fernandez-huhezin.html\">blog<\/a> batean idatzi dut hark esandakoaren gainean. Hona, berriz, ekarriko dut ikasleei<br \/>\nesan nizkien hitzak Luistxo aurkezteko.<\/p>\n<p><strong>Luistxo<\/strong><br \/>Eibarren jaio zen orain 40 urte eta Donostian bizi<br \/>\nda, <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/luistxo\/27565346\/\">emaztea eta bi seme-alabarekin.<\/a> Ikasketaz kazetaria da, eta nik horrela<br \/>\nezagutu nuen Durangoko Azokan, Euskaldunon Egunkariak lehen Estilo Liburua<br \/>\nargitaratu eta aurkeztu zuenean, berak ere parte hartu baitzuen lan hartan.<br \/>\nGogoan dut nola eskatu nion sinatzea erosi berria nuen Estilo<br \/>\nLiburuan.<\/p>\n<p>Orain ez dizuet kontatuko Luistxoren bizitza, nahiz<br \/>\neta oso interesgarria izan. Bakarrik esango dizuet, hainbat arlotan utzi duela<br \/>\narrastoa Luistxok, eta arrasto sakona:<\/p>\n<p><strong>Kazetari<br \/>\ngisa,<\/strong> paperean. <a href=\"http:\/\/www.argia.com\/\">Argian,<\/a><br \/>\n<a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Euskaldunon_Egunkaria\">Euskaldunon Egunkarian<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.arrasate-mondragon.org\/Udala\/ZerbitzuenGida\/Euskara\/Aldizkaria\">Arrasate Pressen<\/a> egin du lan batez ere, eta horren<br \/>\nemaitza ikusi ahal duzue <em>Tetris<\/em> liburuan, 1995ean argitaratua. Eta baita<br \/>\n<em>Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian<\/em> liburuan.<\/p>\n<p><strong>Idazle moduan<\/strong> ere egin ditu pinitoak, adibidez lan<br \/>\nhonekin, <em>Kontaktua,<\/em> bere garaian nahiko oihartzun izan zuen<br \/>\nnarrazioa.<\/p>\n<p><strong>Teknofilo<br \/>\nbezala.<\/strong> Luistxo aurreratu bat<br \/>\nizan da, eta, beste lagun batzuekin batera, <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/zerrenda\">eibartarrak posta zerrenda<\/a> sortu<br \/>\nzuen orain zortzi bat urte, Euskal Herriko posta zerrendarik erabiliena<br \/>\neuskaraz. Lagun bertsuekin <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/170\">Aurki.com<\/a> sortu zuen, bilatzaile bat, euskaldunoi<br \/>\nmusu-truk etorri zitzaiguna Eusko Jaurlaritza milioiak eta milioiak gastatzen<br \/>\nari zenean Microsofti dirua ematen, Word eta antzeko programak euskaratu eta<br \/>\nkadukatutakoan irits zitezen euskaldunongana.<\/p>\n<p><strong>Enpresari<br \/>\nmoduan,<\/strong> <a href=\"http:\/\/www.codesyntax.com\/\">CodeSyntax<\/a> sortu du,<br \/>\nbeste lagun batzuekin batera, gure arteko enpresarik interesgarrienetako bat gaur egun<br \/>\nInternet kontuetan.<\/p>\n<p><strong>Teknologo<br \/>\nlegez,<\/strong> ere sortu du, <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/luistxo\/166473136\/\">Josu<br \/>\nAzpillagarekin batera,<\/a> Euskal Herriak Web 2.0 esparruari eman dion aplikaziorik<br \/>\narrakastatsuarena: <a href=\"http:\/\/www.tagzania.com\/\">Tagzania.<\/a><\/p>\n<p><strong>Irakasle<br \/>\nbezala,<\/strong> uste dut lan aparta<br \/>\negiten duela. Sustatu sortu zuenean, zeren Luistxok sortu baitzuen <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/\">Sustatu.com,<\/a><br \/>\nberak bazekien zer nahi zuen, zelakoa gura zuen Sustatu, eta posta zerrenda bat<br \/>\nsortu eta hor erakutsi zigun zelan idatzi, zertaz, etab., etab. Nik uste dut<br \/>\nbera dela euskal blogosferaren aita.<\/p>\n<p><strong>Polemista<br \/>\n<\/strong>zorrotza izan daiteke, nahi<br \/>\nduenean. Egun hauetan, adibidez, <a href=\"http:\/\/www.zabaldu.com\/story.php?albistea=1147\">askoren ahotan<\/a> dabil <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/ygqso5\">Maite Artolarekin<\/a> izan duen<br \/>\nika-mika, Mezularia irratsaioak ez dielako ematen euskarazko blogei beste<br \/>\ninformazio iturriei ematen dien trataera.<\/p>\n<p><strong>Editore<br \/>\ngisa<\/strong><strong>,<\/strong> zorrotza da<br \/>\nLuistxo, eta hori ikusi da Sustatun bost urte hauetan: dedikazioa, begi<br \/>\nzorrotza, kazetari sena\u2026 denetik du, eta igarri egiten da.<\/p>\n<p><strong>Blogari<\/strong><strong><br \/>\n<\/strong>ere bada. Sustatun hasi zen<br \/>\nidazten, baina gero beste bi blog sortu ditu: <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/blogak\/luistxo\">Ingelesen Hilerria,<\/a> hiru<br \/>\nhizkuntzatan egina, eta <a href=\"http:\/\/www.mapamovil.net\/\">El Mapamovil,<\/a><br \/>\ngaztelaniaz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo Luistxo Fernandez izan genuen HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Beste blog batean idatzi dut hark esandakoaren gainean. Hona, berriz, ekarriko dut ikasleei esan nizkien hitzak Luistxo aurkezteko. LuistxoEibarren jaio zen orain 40 urte eta Donostian bizi &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/12\/21\/luistxo-fernandez\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[86,259,808],"class_list":["post-1068","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-huhezi","tag-luistxo","tag-tagzania"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1068","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1068"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1068\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1068"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1068"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1068"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}