{"id":1067,"date":"2006-12-26T11:17:11","date_gmt":"2006-12-26T11:17:11","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/lehen-irratsaioa-orain-100-urte"},"modified":"2006-12-26T11:17:11","modified_gmt":"2006-12-26T11:17:11","slug":"lehen-irratsaioa-orain-100-urte","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/12\/26\/lehen-irratsaioa-orain-100-urte\/","title":{"rendered":"Lehen irratsaioa, orain 100 urte"},"content":{"rendered":"<p>Gabon gauean izan zen, 1906an. <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Reginald_Fessenden\">Reginald Aubrey Fessenden<\/a> asmatzaile kanadarrak irratiaren historiako lehen irratsaioa egin zuen Brant Rock herriskatik, AEBetan, Boston hiritik 50 kilometrora.<\/p>\n<p>Gaueko 21:00etan, Fessenden-ek hitzalditxo bat egin zuen, eta ondoren Handelen Largo musika saioa eskaini, Edisonen fonografoan egindako grabazio batetik. Horrekin batera, Fessendenek biolinean jo eta abestu egin zuen <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/O_holy_night\">O, Holy Night<\/a> gabon kanta. Bibliako pasarte bat ere irakurri zuen. Bukatzeko, Fessendenek Eguberri on opatu zien entzuleei eta idazteko eskatu.<\/p>\n<p>Len Arminio irakasleak dio Fessendenek antolatu zuela show oso bat: \u201cgau hartan, iragarle izan zen, disk jockeya, esataria eta zuzeneko lehen musika jolea\u201d. Fessendenek berak horrela azaldu zuen gertatutakoa: \u201cgau hartan ezin izan nituen jarri hitz egiten nirekin zeudenak (emaztea, idazkaria eta beste hainbat lagun), eta, ondorioz, nik neuk egin behar izan nuen dena\u201d.<\/p>\n<p>Ed Perry-ren hitzetan, \u201clehen aldia izan zen irratia erabili zela entretenimendurako eta ez laguntza eskatzeko, ordura arte erabili zen bezala\u201d. Geroago, Fessenden-ek barak adierazi zuen bere lehen irratsaio hura Norfolk hirian ere entzun zela, Virginia estatuan, berak igorritako lekutik 800 kilometrora. Argibide gehiago, <a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/yh49cp\">hemen.<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gabon gauean izan zen, 1906an. Reginald Aubrey Fessenden asmatzaile kanadarrak irratiaren historiako lehen irratsaioa egin zuen Brant Rock herriskatik, AEBetan, Boston hiritik 50 kilometrora. Gaueko 21:00etan, Fessenden-ek hitzalditxo bat egin zuen, eta ondoren Handelen Largo musika saioa eskaini, Edisonen fonografoan &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2006\/12\/26\/lehen-irratsaioa-orain-100-urte\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[1617,1618],"class_list":["post-1067","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-fessenden","tag-irratsaioa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1067","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1067"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1067\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1067"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1067"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1067"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}