{"id":1064,"date":"2007-01-04T11:18:49","date_gmt":"2007-01-04T11:18:49","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/gorazarrea-gordailuari"},"modified":"2007-01-04T11:18:49","modified_gmt":"2007-01-04T11:18:49","slug":"gorazarrea-gordailuari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/01\/04\/gorazarrea-gordailuari\/","title":{"rendered":"Gorazarrea gordailuari"},"content":{"rendered":"<p>Lau urte pasa nire ezker besoan eraman ondoren azalpean ondo babestuta, atzo kendu zidaten <a href=\"http:\/\/www.baxter-ecommerce.com\/sharedresourcesp\/productimages\/standard\/SIN9048.jpg\">gordailua,<\/a> plastikozko kutxa txiki bat, argazkian ikusten denaren antzekoa, nondik irteten baita bihotzerantz hodi mehe bat material berekoa. Niri hortik sartu didate kimioa ez ezik, baita bestelako botika mordoa ere <a href=\"http:\/\/www.sustatu.com\/1032115791\">2002a ezkero<\/a> gaixorik egon naizen guztietan. Niretzat, beraz, bedeinkazio moduko bat izan da gordailua, aldi horretan babestu egin dizkit-eta zainak eta besoak.<\/p>\n<p>Azkenekoz ospitaleratu nindutenetik, orain bi urte eta erdi, garbitu barik nuen gordailua, ez medikuek ez eta erizainek ere ez baitzidaten esan lau hilabetez behin garbitu beharra nuela. Hala ere, joan den astean di-da batean garbitu eta odola atera zidaten berau erabilita, Josune erizainaren harridurarako.<\/p>\n<p>Atzo arte. Berrogei minutu behar izan zuten besoko azala ebaki eta bertatik gordailua ateratzeko, azken hau erabat itsatsita baitzegoen haragiari. Tenk egin hemendik, moztu; tenk egin handik, moztu; orain harago, moztu\u2026 eta horrela ibili ziren zirujauak, gordailua erabat askatu arte. Nekagarri samar izan zen, zenbait unetan mingarri egin zitzaidan-eta.<\/p>\n<p><strong>Zergatik pozik<\/strong><br \/>\u201cPozik egongo zara katxarro hori kenduko dizugulako, ezta?\u201d galdetu zidan erizain batek ebakuntza gelan, antza denez gordailua kentzea festa eguna izaten baita gaixoarentzat, horrek begi bistatik kentzen duelako beste elementu bat gaixotasunari lotua. \u201cEgia jakin nahi baduzu \u2014erantzun nik\u2014 oso pozik ibili naiz gordailu honekin, behar izan dudanean sekulako zerbitzua egin didalako, adibidez kateterra infektatu zitzaidanean hezur-muin transplantea egiten ari ginela Valdecillako Ospitalean. Eskerrak gordailua nuela ezker besoan, horri esker hodi guztiak hara pasatu zizkidaten. Beraz, orain kendu egiten dut kendu behar delako, baina ez gaizki joan zaidalako\u201d.<\/p>\n<p>Eta, hala eta guzti ere, pozik nago, nik ere gainditu dudalako aldi bat. Aurrerantzean askatasun handiagoz erabiliko dut ezker besoa, kolpe txarren bat hartzeko beldur barik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lau urte pasa nire ezker besoan eraman ondoren azalpean ondo babestuta, atzo kendu zidaten gordailua, plastikozko kutxa txiki bat, argazkian ikusten denaren antzekoa, nondik irteten baita bihotzerantz hodi mehe bat material berekoa. Niri hortik sartu didate kimioa ez ezik, baita &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/01\/04\/gorazarrea-gordailuari\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[45,1614,1596,23],"class_list":["post-1064","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-galdakao","tag-gordailua","tag-medikuakesandit","tag-minbizia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1064","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1064"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1064\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1064"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1064"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1064"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}