{"id":1039,"date":"2007-02-20T07:39:01","date_gmt":"2007-02-20T07:39:01","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/faroa\/bi-liburu-gomendagarri"},"modified":"2007-02-20T07:39:01","modified_gmt":"2007-02-20T07:39:01","slug":"bi-liburu-gomendagarri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/02\/20\/bi-liburu-gomendagarri\/","title":{"rendered":"Bi liburu gomendagarri"},"content":{"rendered":"<p>Azken aldian bi liburu irakurri ditut zein baino zein gusturago. Biak bada, gomendatzeko modukoak:<\/p>\n<p><strong>Mutiko autista baten gorabeherak<\/strong><br \/>Txiripaz erosi nuen liburu hau \u2014<a href=\"http:\/\/www.igela.com\/liburuak\/MintakaS\/MS-txakurrarena.html\">Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia,<\/a> <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Mark_Haddon\">Mark Haddonek<\/a> idatzia eta <a href=\"http:\/\/www.igela.com\/index.html\">Igelak<\/a> argitaratua\u2014 denborapasa gisa okulistaren itxaron gelarako. Hasieratik harrapatu ninduen, hizkerak, hariak berak eta idazteko moduak. Erakargarri egin zitzaidan, oso, mundua autista baten ikuspegitik ikustea. Gainera, zelan atal laburrak dituen, berehala irakurri nuen, hiruzpalau egunean.<\/p>\n<p><strong>Aingeru Epaltzaren mailukada<\/strong><br \/>Liburu hau ere ziztu batean irakurri dut \u2014<a href=\"http:\/\/tinyurl.com\/38oy4x\">Mailuaren odola,<\/a> <a href=\"http:\/\/zubitegia.armiarma.com\/egileak\/00029.htm\">Aingeru Epaltzak<\/a> idatzia eta <a href=\"http:\/\/www.elkarlanean.com\/elkarlanean.cfm?&amp;saila=musika&amp;atala=nobedadeak&amp;hizkuntza=0\">Elkar<\/a> argitaletxeak plazaratua\u2014 hain egin zait-eta gustagarri. Historia heroismorik gabea, gordina eta iluna. Nafarroako erresumaren gorabeherak Albako dukeak Nafarroa Handia konkistatu zuenetik Gaztelako erregerentzat, dena sasiko batek kontaturik. <a href=\"http:\/\/www.hiru.com\/euskal_literatura\/euskal_idazleak\/axular\/axular.jpg\">Axular<\/a> ere agertzen da, eta, egia esatera, erakargarria egin zait haren bizitza, ez dakit zenbateraino fikzionatua. Higanoten eta papisten arteko gerra ere interesez irakurri dut, ez bainuen horren berririk Euskal Herriari dagokionez. Aingeru Epaltza idazle handia da, eta bere idazkerak gozatu ederra eman dit. Bi gauza eskatuko nizkioke, hala ere: liburuaren bigarren ediziorako alda diezaiola azala liburuari eta idatz dezala lehenbailehen liburu horren jarraipena, ni behintzat zain nauka eta. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azken aldian bi liburu irakurri ditut zein baino zein gusturago. Biak bada, gomendatzeko modukoak: Mutiko autista baten gorabeherakTxiripaz erosi nuen liburu hau \u2014Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia, Mark Haddonek idatzia eta Igelak argitaratua\u2014 denborapasa gisa okulistaren itxaron gelarako. Hasieratik harrapatu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/2007\/02\/20\/bi-liburu-gomendagarri\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[611,1580,1578,1046,1579],"class_list":["post-1039","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-elkar","tag-epaltza","tag-haddon","tag-igela","tag-mailu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1039","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1039"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1039\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1039"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1039"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/faroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1039"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}