Egilearen artxiboa: Joxe Aranzabal

Los Xey, abentura baten kronika

Atzo Donostian izan ginen, dokumental baten estreinaldian: Los Xey. Una historia de película, Eneko Olasagastiren eta David Berraondoren azken lana. Estreinaldira joateko motiboak Banituen motiboak estreinaldira joan nahi izateko. Batetik, mutikotan, sarri entzuten genion Los Xey taldeari Loiola Irratian; beraz, nire haurtzaroaren soinu-bandan dago talde donostiarra, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ramon anaia gogoan

Gaurko egunez hil zitzaigun, orain urtebete, Ramon anaia. Ia bi hilabete lehenago, abuztuaren 2an, glioblastoma bat antzeman zioten buruan, bi urte lehenago Begoña arreba hil zuen gaitz bera. Ramonek 71 urte zituen hil zenean. Harrezkero, askotan sentitu izan dut haren falta, besterik ez bada … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Hogei urte geroago

2002ko irailaren 11 izan zen. Etxeko medikuak gomendatuta, Galdakaoko ospitalera joan ginen, begiratzera zergatik nuen barea handituta. Eta han, linfoma bat nuela esan zidaten, linfoma folikularra. Bi urteko bidea egin nuen, lanera itzuli aurretik. Lehen urtean kimioterapia eta tratamentu monoklonala jaso nituen, Galdakaon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Bernardette superstar

Joan den igandean Lurdan sartu bezain laster (frantsesez Lourdes), begi-bistan geratu zitzaigun Bernardette zela hango izarretako bat —bestea zen bertako Ama Birjina, zeina milaka eta milaka iruditan agertzen baitzen nonahi. Bernardette Soubirous errotari baten alaba bat zen, eta elezaharrak dioenez, 14 urte zituela, inguru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Asteburua Frantzian

Joan den asteburuan Tarben izan ginen, Frantzian, aprobetxatuta bertan Hanburgoko balletak dantzatu behar zuela. Hartara Marià Huguet dantzari gaztea ikusiko genuen, gure lagun katalan batzuen semea. Herri polita da Tarbe, bertan lasai ibil daiteke. Eta inguru ederrak ditu, berde-berdeak. Eta atzean, beti, Pirinioak. Hori dela-eta, behin baino gehiagotan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bidaiak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Eskilantxarri, Saturraranen

Begi-ninietan dut iltzatuta Saturraran hondartzako haitzen soslaia. Oroitzapenak ere, zakukada bat, batez ere hamaika eta hamabi urterekin hango seminarioan igaro nuen garaian pilatutakoak. Hala ere, sekula ez dut jakin zer izen duten haitz haiek. Atzo arte. Gari Araolazak galdera egin zien Ondarruko eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Geografia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Mendizabaldarrak Untzillan

Joan den larunbatean gure amaren aldeko familiak hitzordua zuen Untzillako elkartean, ospatu nahi genuen-eta izeko Baldomerak 102 urte bete zituela eta haren ahizpa Tomasa ere gurekin izango zela, Juana beste ahizparekin batera. Untzilla Aramaioko auzoa bada ere, Araba beraz, guretzat dena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Ia hogei urtez Jesus Ojangurenekin

Hil honen amaieran Jesus Ojanguren hematologoak erretiroa hartuko du. Hori dela-eta, eta aprobetxatuta Galdakaoko Ospitalera joan naizela begiak-eta artatzera, agur eta eskerrik asko esatera joan natzaio Eguneko Ospitalera, gaur hantxe baitzegoen. Jende asko zuen zain, eta agurra laburra bezain sentitua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Liburu-saltzaile adoretsua

Bazen behin Europan hiri bat distiratsua, Paris. XX. mende hasieran Frantziako hiriburuak sekulako argia hedatzen zuen Mendebalean. Bertan era guztietako sortzaileak elkartzen ziren: pintoreak, eskultoreak, publizistak, musikariak, aktoreak, idazleak… Jende gazte asko, mundua jateko prest. La llibretera de París / … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Poesia, zaurien ukendu

A zelako gozatua hartu dudan Ainhoa Urien idazlearen Poesia, zaurien ukenduliburua irakurtzen. Berau ustekabez iritsi zait esku artera, emazteak ekarri baitzuen etxera, Elorrioko irakurketa taldeak hil honetan horixe erabiliko duelako. Seguruenik ustekabeak areagotu baino ez du egin gozatua. Zenbait egunez deika moduan izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina