“Euskal Herria”, ukatua

Bernardo Atxagari irakurri diot, bere azken liburuan, Lekuak, Pio Baroja zenari nola murriztu dioten liburu baten edukia, zergatik eta Euskal Herria bere osoan hartzen zuelako aintzat.

1953an Destino argitaletxeak argitaratu zuen *El País Vasco* liburua, Pio Barojarena, eta horrek 519 orrialde zituen, eta gai hartzen zituen Bilbo eta Donostia ez ezik, baita Iruñea eta Donibane Garazi ere.

Ia berrogei urte geroago, 1992an, “Círculo de Lectores”:http://www.clubcirculo.com/doc/full_site_enrollment/fse_homepage.jhtml argitaletxeak berriz argitaratu zuen liburua, baina orduko hark 207 orrialde besterik ez zuen, bertan ez baitira agertzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba ez diren lekuak.

Anekdota hau testuinguru zabalagoan aipatzen du Atxagak, gure herriaren izenak aztertzen dituenean, eta merezi du irakurtzea. 96. orrialdean duzue.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 Responses to “Euskal Herria”, ukatua

  1. egilea: patxi lurra

    Atxagaren kapitulu hura irakurrita, Salvatierraren adibidea ipintean (zelan seinaleetatik ezabatzen daben), gogora etorri jat Arrasateren kasua. Zeuk Joxek egunero ikusiko dozun legez, Kanpazar gainean badago seinale bat, orain guztiz ezabatuta dagoena, “Arrasate-Mondragón” markatzen ebana. Gaur egun, bai bata (zuriz) bai bestea (baltzaz) ezabatuta dagoz: Zeuk ekintza egiten badozu, besteek ez dabe zertan geldirik egon. Izen bat ezabatzean izana be ukatzen saiatzen zara? Alferrikako lana.

    Bestela, Euskal Herriaren hamaika izenei buruz, beste batzuk zerrendan apuntatzearren: Nabarraldekoek proposatutako “Nafarroa” (“euskaldun guztiok nafarrak garelako”) eta “Baskistan”, Bilbo Hiria Irratiaren programa baten izena da eta AHED-en askotan erabilia, EH-ren sinonimo exotikoa.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Bi gauza oso bestelakoak dira ezabatzea gaztelaniazko izena euskarazkoa ere aldarrikatzeko, edo ezabatzea gaztelaniazkoa izen biak elkarren ondoan daudenean. Lehenbizikoarekin eskubide bat aldarrikatzen duzu. Bigarrenarekin, ostera, ezabatzen ari zara herri hau ulertzeko modu bat.

    Zuk ondo diozun moduan, Patxi, bigarren kasu horretan ezabatzen duzu ez izena soilik, baita izana ere. Eta horrek istilua dakar, liskarra eta gatazka. Bide seinaletan ere ikasi beharko dugu elkar errespetatzen.

  3. egilea: patxi lurra

    Nafarroako taliban hauek be ez dabe pluraltasunean sinesten. Kasu honetan, Estella-Lizarra herriaren pluraltasunean.

    Gauzak baltza edo zuria ikusteak dakartzan ajeak dira.

  4. egilea: patxi lurra

    Oso gutun polita idatzi dabe ehun pertsona baino gehiagok Zangozaldetik egunkarirako, “Izen ahantziak” tituluduna.

    Hona pasarte batzuk:

    “Izen horien berri agiri zaharren bidez edo Pirinio ondoko euskaldunen ahotik jaso dugu: Getze ( Salinas), Arrizabalaga(Campanas), Elo, Idotzin, Ledea, Zangoza, Irunberri, Xabier… Historian zehar ofizialtasunaren aitortza sekula izan ez duten izenak ditugu eta gaurko agintariek lurpean (edo agiri zaharren giltzapean) gorde nahi dituzte betiko.

    *Bada, euskal forma horiek gehienetan erdarazko ordain ofizialak baino zaharragoak dira, Zangoza izena ofiziala da Sangüesarekin batera, baina alferrik da, erabaki dute modernotasunaren biderik ez zaiela eman behar izen horiei, Lizarra, Gares, Ibiltzieta, Izaba, Iruñea eta beste hainbat izeni bezalaxe.”*

    Izena ukatu izana ezabatzen saiatzeko. Oso taktika zaharra da, modernotasunaren izenean baldin badabilz…

  5. egilea: @

    EZ DA TOKIZEN ARAZOA , LURRALDETASUN GATAZKA BAIZK .GORA NAFARROA ASKATUTA !!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude