Etiketaren artxiboa: zezenak

Zezenak eta zezenak Beas de Seguran

Beas de Segurara juan giñan aurreko asteburuan. Kilometro pillo bat egin eta han genden gabian. Allagau eta txapia piztuta: txorixua, odolostia, sahietsak, bildotsa… en fin, kolesterola eta azido urikua topian.

Created with flickr slideshow.


Heldu eta integrau egin giñan. Goizeko ordu txikixak arte jardun
giñuan eta gure peñiaz gain (“el resoplido”) besteren bat be ezagutu
giñuan. Edarto. Jende jatorra eta legala.

Eta jaixa? ba
zezenak eta zezenak. Eta gero: zezen gehixago. Juan giñanok ez giñan ba
oso zezenzaliak, baiña bitxuei zotzen begiruniakin aluzinauta geratu
giñan. Errespetu haundixakin begiratzen jako zezenai, bizi egin dabe
kultura hori, zainddu egitten dittue… Pentsau, jendiak ez daukazen
luxuak be eukitzen dittue zezenek: aire akondizionaua eta dana dauke
kortan. Bai, egixa da, aire akondizionau eta guzti San Markos-en
hermandadian.

Laburtuta: jan-edana asko. Eta zezenak eta zezenak eta zezenak eta zezenak.

Eskerrik asko “El resoplido” peñiari.