Beste behin be Saturraranei agur esan eta bagoiaz negu hotzera, udak emon biharrekuak emon dittu eta batzuk berandu aillegau ga berriro be bolo bolora (akelin antza, ez da enterau bolo boluak zianik be). Enriken esanetan “uda positibua izan da“, Josetxondako be uda ona izanda, problema bakarra kortaua hartzerakuan euki dabela dinosku “behin Donostiaraino juan ginan kortaua hartzera eta depasuan suak jan eta helaua ikusi giñun“. Bueno, espero dogu hurrengo udia txarraua ez izatia eta fakafakakidiok gehituaz juatia eta triste dagona poztia eta konpainia nahi dabenak topatzia eta barriak negarrai aurria hartzia, eta eguzkixak danok berotzia eta ezkontidiak zoriontsu izaitia eta umiak gabian lo egitia eta Ostatun rabak inok pagatzia eta Olentzerok danoi pakia ekartzia eta Erregiak desagertzia eta printzesak altzuan hartzia eta danok hipotekiai aurre egitia eta negarra sikatzeko aldamenian lagun bat eukitzia eta futbituan irabaztia eta pelotan ridikuloik ez egitia, lagunekin barre egitia, en definitiba: zoriontsu izatia.
Agur ta jan yogur.
Udako lorak nora
5 erantzun