Azkenian heldu zan eguna eta esan biharra dago, merezi izan dabela azkenengo bi hilebetetako sufrimenduak. Danok amaitxu giñun, Iñaziok ezik, arazo mekanikuak euki zabelako.
Martxa egunian, ondo gosaldu ondoren, Sabiñanigoruntz abiatu giñen gure erronkara. Eguna ederra urten zan, guretako bero larregi, baina, ikuslientzat ederra.
Goizeko 8ak, etxaflerua bota dabe eta irten diaz lehenenguak, guztira 5.600 partaide inguru eta danok irten orduko minutu batzuk pasa diaz. Hasiera espero baino hobeto juan zan ( erorketa barik ) eta hemendik aurrera Somport, Mari Blanque, Portalet eta Hoz portuak igo giñun guztira 205 km egiteko.
Bakoitzak bere momentu honak eta txarrak pasa giñun, baina, jendian eta beste txirrindularien animoz, beti aurrera jotzen dozu. Bide ertzian eta baita lasterketan Euskaldunak nagusi.
Lasterketan Kantoi eta ni aurretik irten giñan eta beste laukotea, Oto, File, Larra eta Villa elkarrekin ein zaben. Laukote honek martxako esistentzia guztia ixa amaitxu zaben denbora guztian jan eta edaten; ez zabezen laga kontrol bat probatzeke .
Laguntzeko eta animatzeko Gigi, Ainhoa, Amaia, Jone eta Ander ibili zian. Jone bere martxan Treparrisco irabazi ondoren eta iazko denbora 20 minutu jaitsi ondoren gero guri laguntzen ibili zan. Datorren urtean ala Kebranta !!
Amaitzeko esan esperientzia kristona izan dala eta helmuga pasatzian izugarrizko poztasuna hartzen dala eta aurretik pasatako sufrimendu dana ahaztu eitxen dala. Bestela galdetu Villai.
- Ikusten egon naiz erantzunak eta ez dozue asmau iñork. Norbaitek erreklamatu nahi badu, idatzi.
Porria
Flickr-en gordeta dare. Ikusi, ikusi: Argazkixak
Argazki pilla bat etara dittugu