Ba… hauxe da proposamena: astian behin talde txiki bat elkartzia eta izardittu bat botatzia. Proposamena baiño ez da eta posible da ez urtetzia be. Oin, uste dot ahalegiña egittia merezi dabela.
Noiz, zenbat, ordua… ez dakit nik zehatz esaten, baiña nik proposamena egingo dot. Ondo legoke gogua daukanak beste proposamen bat egittia edo baietza emotia. 6 lagun elkartzera allagauko ga? Ba ondo legoke… baiña bueno, batzuetan lau juntau arren be egin ahal izango giñuke zeozer. Nere susmua da turnoka dabillela jente bat eta jente hori hamabostian behin agertuko litzakela. Bestetik, kuadrillaz kanpokoren bat be egon leike prest… Zapatillak etarako dittugu armaixotik?
Mesedez, bota zuen iritzixa, bale? Neria hauxe:
Eguna: Eguenetan
Ordua: 20:00-21:00
Lekua: Elgetako kiroldegixan
Begiratu dot eta libre dago gimnasiua hor orduan.
Zer diñozue? Benga, emon erantzuna.