Oier Villa eta Iban Retolaza izan ziran tortillero lanetan jardun zebenak. Tortillia egitteko dozena erdi arrautza erabiltzia pentsau zeben, baiña lehiaketara lau arrautza inguru allagauko ziran. Hori bai, ederra zeguan tortillia. Ez dogu ulertzen epailliek zelan ez daben gorago kolokau fakafakako bikotia zerrendan 🙂
Laurogeitamar eta pikumila taldekuak be presente egon ziran eta horren erretratuak be badare artxibuan. Lau lagun animau ziran eta zerrendan postu ona lortu. Gatz gutxitxo? 🙂
Bestelako erretraturen batzuk be badare: epai-mahaikuak, gabian afaltzen egon giñan sukaldarixarenak irabazliak… Sagardo eguna fan da, baiña beste jai egun posible batek urten zeban… Gudarixen bideko jaixak izan leizke hurrengo elkartzeko eguna.
A! ixa ahaztu jata. Flykuak izan dira irabazliak eta klaro, aguantau giñuazen gabian eta aguantau biharko doguz urtebetian 🙂 Hori bai, pozten gara eta zorionak!