Etiketaren artxiboa: quebrantahuesos

Quebrantahuesos: Askasibar 24. geratu da. Kuadrillako lagunak oso ondo!

Ezer baiño lehen zorionak!!!!!!

Kriston denborak:

  • 24. Oskar Askasibar Zubizarreta. 05:48:39   
  • 399. Eñaut Arantzeta Agirre. 06:25:26   
  • 1.794. Iker Irazabal. 07:11:22   
  • 2.157. Enrike Elkoro Sarasua. 07:20:09
  • 6.020 Joseba Muxika Sarasketa 09.23.35

Asko entrenautakuak eta gutxitxuau entrenautakuak be oso ondo ibilli zarie, e? fenomeno!!!!! Miñik hartu barik bueltatzia be nahikua litzake, baiña seguru gustora etorri zariela danok. Klaro, horrek ez dau kentzen gaur astelehena dala eta lan-eguna, baiña bueno, barretxo batekin hasteko moduan, ez? 🙂

Eta gure Askasibar? Hauxe gaur GOIENA-ko titularra: Oskar Askasibar debagoiendar azkarrena Eta gaur, izango da Goiena telebistan. Harmailatik saiuan elkarrizketatuko dabe kuadrillako bizkorrena.

Argazkixak-eta igoko dozuez han egon ziñienok. Baitta erantzunetan hau mezuau osatu be. Animo!

Kuadrillen egunian fenomeno! aurreko urteko markia hobetu giñuan, osease, 90.210-en aurretik geratu giñan 🙂

Quebrantahuesos 2008

Aurtengo Quebrantahuesos-en helburuak beteta itzuli gara etxera, danok amaitxu dou!!!! Denborak or dagoz, batzuk onak, bestiak txartxuau, batzuk gustora, bestiak kantsauta, baina danok pozik Sabiñanigon elkartu giñanian. Beruaren ondorioz San Juanetako su artifizialal egon zian Quebrantahuesos-eko ibilbidian, edarra tiroteua, gaiñera kolore danetakuak, zebra, txuri-urdiña,….
P1030426
Hemen daukazue sailkapenak:

  • 262. Muxika, Jone      6:29:09
  • 4367. Mujika, Joseba    8:52:24
  • 5727. Alkorta, Unai      9:57:11
  • 121. Askasibar, Iñaki    2:49:08 ( treparrisco 90 km )

Nesketan Jone izan zan lehengua, kriston denboriakin. Ondorioz txanpana izan giñun afarixan. Bai guk bai NaiTaEziñekuak, alkarrekin afaldu giñun eta !!!. Aurten infraestrukturia ondo ibili da. Txiringitazua bizikletak eruateko, Amaia eta Kantoin etxian denok lo, jan, piszinan…. oso ondo zeuan etxia, datorren urtian……
Aipatzekoa da urtero inskrizioa hartzerakoan poltsatxo bat ematen digutela aldizkari, propaganda,…eta periodiko moduko bat Quebrantahuesoseko antolatzaileek ateratakoa. Ba bertako portada Fakafaka-ko bat azaltzen da, Iñazio. Ikusi.