Etiketaren artxiboa: oinez

Nafarroa Oinezera domekan, 19xan

Elgetatik urtengo dogu Iruñaruntz. Momentuz juango gara Leire, Gaizka eta hirurok. Seguru besteren bat be animauko dala…

Urteera ordua: 09:30eian.
Nundik: plazabarrenetik.

Badator besteren bat? Emon izena erantzun baten. Pentsatzen dot han topauko dogula Joni be, eta Mikel be ikusiko dogu han… ezta?

A! zer eguraldi egingo daben? trankil, galdetuko dotsagu Pello Zabalari eta seguru-seguru jakingo dogu.

Nafarroa Oinezera?

Fango gara Nafarroa Oinezera?

Hala diñue www.nafarroaoinez.net webgunian:

Oraingoan, Iruñeko Jaso Ikastola izanen da proiektu
handi hori antolatzeko ardura hartuko duena. Amaierako egun handian,
100.000 pertsona baino gehiago biltzeko aukera dago. Zalantzarik gabe,
gure ikastola prest dago erronka hori gainditzeko.

Jaso Ikastolak antolatuko duen Nafarroa Oinez honek oinarrizko lau helburu izanen ditu: Komunikazio helburuak, helburu ekonomikoak, helburu pedagogikoak eta helburu kulturalak zein kirol arlokoak.

Akasko jakingo dau gure Berako kontaktuak ia goizez-edo turnoren bat betetzeka egongo dan… jende nahikua badago kitto, baiña jende faltan badabiz ba.. ba fango giñake batzuk, seguruen. Hori bai, erantzun mezu honi, bale? Nik neu ezingo naiz zapatuan juan, The Commiments daukagu Espaloian… baina Domekan animatzen bada iñor ba arrimauko nintzake Oinezera. Seguru Mikel Litago paristarra desiatzen dagola, esaterako… 🙂  (akaso animauko dira batzuk aurreko egunian faten be…) Zer diñozue?

Bittartian hemen bideoklipa:

Untitled from kabana on Vimeo.

Nafarroa Oinez. Lanera?

Iaz juan giñan… aurten be bialdu dau Jon Abrilek e-posta bat. Ia zer erantzuten dozuen:

———–
Aupa Iban, zer moduz?
Urtero moduan, urria ailegatu, eta Nafarroa Oineza. Koordinatzaileak deitu dit, jendez hagitz larri daudela, eta ia txosnan goizez aritzeko jenderik topatuko dudan. Gure koadrilla erdia oporretan, haurzain edo bertzelako konpromisoekin! Hortik norbait animatuko zarete?
Plana, betikoa izan daiteke, bezperan joan eta igande goizean lan egin… edo igandean zuzenean joan (nik 2 orduko bidea dut, eta zuek zerbait gehixeago, Iruñatik ordu bete baitago!).
Aste honetan erantzun beharko nioke zerbait (gutxigorabeherako bat, bederen).
Ia zer erraten didazun.
segi ongi
Jon

—————

Vianan!

Aurtengo Nafarroa Oinez-a Vianako Erentzun Ikastolak antolatuko du eta urriaren 21ean ospatuko da.
Orrialde honetan txoko ezberdin asko topa ditzakezue: festaren inguruko
informazioa, material salmenta, ekitaldiak, fotoblog-a…  Wegunea: nafarroaoinez.net