Etiketaren artxiboa: nafarroaoinez

Nafarroa Oinezera goiazenondako informaziñua

Garmendiko gunean egingo dogu lana Elgetatik goiazenok. Zirkuitua eta mapia jarri dittut loturan. Domeka goizez izango dogu turnua eta gu garen gunian egongo dira: Uztai dantza taldia, bertso eskolako bertsolarixak, Joseba Irazoki… eta atsaldian Tapia eta Leturia. Turno berian Berakoren bat eta Irungo jentia (Leire, Maite, Patxi, Joxemi…) egongo dira, 10 bat lagun.

Eta gure gunia zelan deitzen da? ba Keler-Coca cola. Gogorra da ba… 🙂 Ordutegixa hauxe: 09:30ean txosna zabaldu eta 15:00ak arte. Bigarren turnua sartuko da 14:00etan. Eta holan, ordu betian batera egongo gara.

Gune horretan egon bihar gara goizeko 09:30erako. Antolakuntzatik gomendatzen dabe 08:45ak baino lehen herrigunetik urtetzia 2. guneruntz. Herrigunetik gertu dago bigarren gunia. Guneko arduraduna izango da Agurtzane Zelaieta (badaukat poltsikoko telefonua).

Batzuk zapatuan juango gara eta beste batzuk domekan. Domekan doiazenei puntualidadia eskatzen jakue. Zapatuan goiazenok urtengo dogu 12:00xetan plaza barrenetik. Eta egingo dogun lehenengo gauzia izango da Beran menutxo bat bazkaltzia. Gero, seguruenik lan  piska bat egitteko esango doskue, kamarak betetzen. Komeni da zapatuan goiazenon zerrendia zehaztia. Uste dot zapatuan juango gazela (lo-sakuakin): Gaizka, Etor, Mikel, Susana, Olaia, Oier, Ainhoa eta ni. Bai?

Honetxek goiaz Nafarruara

  • Leire Beristain
  • Oxel Erostarbe
  • Ramon Ugalde
  • Garitano
  • Sebastian Arantzabal
  • Pello Gorrotxategi
  • Iban Arantzabal
  • Iban Retolaza
  • Leire Kortabarria
  • Gaizka Bolinaga
  • Etor Sarasua
  • Ainara Iribar
  • Mikel Litago
  • Susana Jimenez
  • Olaia Jimenez
  • Oier Villa
  • Ainhoa Ugaldea

Eskerrik asko danoi.