Jaio da Lili Arantzabal Larrañaga
Urriak 15ian.
Hillan 14an ingresau giñuan euripian, goizeko 6etan. 31 ordu ingururen ostian ikusi dogu gure txikixa. Amak kriston lana egin dau erditze gelan eta aitta adurra darixola dago hau mezuau idazten. Lilik 3,870gr pisau dittu, ederra neskatua.
Debagoieneko ospitalia oso, oso zerbitzu ona emon doskue. Profesional galantak dare Arrasaten.
Etiketaren artxiboa: mireia
Gorde eguna: otsailak 28, zapatua
Danok ez bada gehixenok jakingo dozue, baiña hemen tabloian be jartzera noia, despistaturen bat balego. Edo hobeto esanda, neu despistau banaiz batenbatekin… Mireia eta bixok ezkondu egingo gara otsailaren 28xan. Elgetako udalian izango da, eta abade lanetan gure Oxelek jardungo dau, 12:30ian. Ostian, bazkaixa izango da Espaloian, 14:45ian. Tarte horretan egongo da zer jan eta zer edana, baiña fedia daukat Elgetako tabernetan egingo dozuela buelta bat bazkaltzera fan aurretik 🙂
Jendetsua izango da bodioi, 230 lagun inguru. Eta Espaloian egingo dogunez, ba mahaixak, sillak, platerak eta abarrekuak aurreko gabian jarriko dittugu. Kuadrillako batzui eskatu dotsuet laguntzia hau egitteko eta esan ez dotsatzen batenbat prest balego ba edarto, ia gehixena aurreko gabian egindda geratzen dan.
Bazkaltzeko, bildotsa jarriko dogu eta hau kanpuan egingo dabe, badakizue, oin urtebete inguru egin zan moduan. Bazkarixa antzerakua izango da, eta kostua be horren baten ibiliko da, seguruen. Mesedez, ez sartu dirurik bogabantia jan bihar dozuela pentsatzen, bale? Erdixakin be nahikua izango da.
Ale ba, gonbidatutzat emoten dot kuadrilla guzti-guztia: Bizkaixan bizi diranak, Gipuzkuan eta bi herrialdiotatik kanpora bizi diranak be bai. Lekua justukua dago eta batenbatek ez baleu etorri bihar abisau, mesedez.