Etiketaren artxiboa: mendia

Mendira egun pasa eta bazkarixa

Akordatzen zarie San Donatora juan giñanekuakin? oinguan antzekua
egingo dogu baina gertutxuau. Aizkorrin bueltan moldauko gaz.
Maiatzaren lehenenguan izango da irteeria eta hauxe plana:

Goizeko 9:00tan plaza barrenian juntau
9:45 aldian Arantzazutik urten eta mendi ibilixa:

  • Urbixa-San Adrian-Aizkorri-Urbixa
  • San Adrianen hamarretakua egingo dogu, bakoitzak eruandakua konpartiduko da.
  • Bazkarixa Aizkorri barreneko txaboletan egingo dogu 14:30 aldian.
  • Arratsalde edo iluntze aldian berriz Arantzazura buelta.

Komeni da zatozienok hemen bertan izena emotia ahal dan bizkorren. Bazkarixana, egixa esan, lotu barik dago ondiokan eta beti dago aukeria tupper-festa egitteko. Ez konfundidu modan dagon tuppersex-arekin, guria, jan-edanekua izango da.