Etiketaren artxiboa: jardunean

Kuadrillakoa za? ba idatzi blogian. Bialdu posta bat.

Blog hau danon artian egin bihar dogu. Klaro, ez dot kentzen nere ikutu bat euki bihar dabenik, izan be superbotereduna ni neu naiz blogian. Baina zuen testuak gura dittut jasotzia. Zuen testuak eta ahal bada zuen argazkixak be bai. Mesedez, ez galdetu zelan ez dok jarri hau edo hau? Bialdu zuek. Zuen izenakin agertuko da.

  • Argazkixak bialdu, testuak egin, berriren bat bota, oporretako laburpen bat, argazkixak, notizia bonbaren bat emon, afari baten barri, kotileekuak (dezentiak badira 😉

Kuadrillako edoizeinek:

  • Ikusi etaratzeko modukua dan edo ez. Editoriaren filtrotik pasau eta ahal bada txukundu, edo Interneterako egokittu, edo argazkixak tratau, edo…

Editoriak:

Hau blogau kuadrillako danok egin bihar dogu eta bizirik egoteko zuen aportaziñuak eskertuko dira (eskerrik asko esanda, sin más).

Kuadrillakua ez baza be bialdu zeinke. Filtrua, baiña, zorrotzagua. jua, jua, jua.

Uxue eta Olatz Yong Lian

Uxue eta Olatz Yong lian diaz azkeneko bi txikiak.

Uxue, Eneida eta Bittoren alaba da eta 2005eko Otsailaren 22xan jaio zan. Uxuek beste ahizpa bat dauka, Lorea.

Olatz, Ana eta Ikerren alaba da eta 2004ko Maiatzaren 15an jaio zan Jiangxi probintzian, Txinan. Olatzek be beste ahizpa bat dauka, Izar.

Kuadrillan ume gehixau be dagoz; Unai Zabalan semia, Ojangurenek Maria eta Martin, Iñaziok Jone, lehen aipatutako Lorea eta Izar eta bidian datozenak ehhh File eta Kantoi !!! bueno horrek nik dakidanak. Baina, Uxue eta Olatz izan diaz blog honetako lehenenguak.

Kuadrilakoak korrikan parte hartzen

Izarreko errebueltan hartu zuten testigua Goibekoren izenean. Etorrek eraman zuen bai lekukoa eta baita liburu bat ere. Etorri Gorkik (tabernarien izenean) entregatu zion, Arrakalak liburuarekin batera. Etorrek, berriz, pasa zien eskolakoei herriraino eramateko ardura. Etorrek sustauta zegoen Maialeni eman zion.

Bildurrez, lotsaz, edo zegoen Maialen. Eta hori Ainararen familiakoa dela! Ikasiko du Ainarak beste zarata ateratzen. Irakasle ederra du ba! 🙂

Egun polita izan zen Elgetan. Koadrillako asko bide bazterrean. Batzuk lanetik piper eginda eta kalera aterata San Juaneko rektan, beste batzuk baserri parean jarri eta txaloka, batzuk korrika, beste batzuk txaloka… Denetik.

Hurrengoan koadrilakook animatuko gara kilometro bat erosten. Ahal bada erosiko dugu Nafarroan-edo. Konforme?