Etiketaren artxiboa: jardunean

Egunerokoa: Bost euskaldun Berlinen

Ez gare ezta mozkortuta be! Bi egun gare Berlinen eta ez dogu litro bat zerbeza edan. Bueno, ez dogu mozkortzeko beste edan be. Egon gara zerbeza ferixan, hala eta be. Talde kutreren bat entzun-eta…

Ondiokan ez daukagu gure boliduaren arrastorik. Bihar hasiko gara horren atzian. Gure editore ofiziala ohera juan da eta harek bai, harek pilak kargauta eruango dittu bihar goizian eta hasiko da BMW edo Vito edo dana dalako batzuk begira. Ia negoziantiek zer egitten deben.

Akelinek insistitzen dau auto zahar bat edo autobus bat eruan bihar dogula Elgetako kataittik harekin sartzeko. Ikusiko dogu. Bueno, ezer ganorazko gutxi idatzi dogu, badakit. Bihar gehixago eta hobeto. Eta zuek?, zelan hortik? feedback piska bat bihar dogu? Zelan Greziakuak? Italiakuak? Elgetakuak? bestiok? emon erantzun batzuk dedio!

Gaur gauza oso interesgarri bat egin dogu. Bizikletan ibili gara eta ikusi dogu Berlineko harresia, goittik-behera. Bueno, harresixana geratzen dana. Hala eta be, amaitzen dago konexino ordua eta laster esango dosta bale! Bueno, beste ordu ordu laurden pagau dogu eta hauxe emon dau:

Harresixa ikusten

Tourra egin doskun neskatua demasa zeguan. Kriston biajia emon dosku. Gustora juan gara bere ipurdian atzian. Pedalan erritmua ez dogu galdu be egin. Jode! berba jarixo haundikua be ez zan, baina espainolez be ondo moldatzen zan. Sobrauta ibili gara pedaleuan, bueno, txakalaldixa emon dotsan Askasibar kenduta. Gigik erruberan juan da. Ja,. ja, ja.

Kieto! Akelinek be esan gura dau zehozer:

Autobusanak jarraitzen dau holan izaten, baina mozkorbusa deittuko dotsagu. Hori bai, aplikazino bat dauka: Espaloiari alkilauko dotsagu jendia kontzertutara eruateko, dino.

Ederra tipua dagola eginda hau. Leire dalako batekin (ezin zeban beste izenik euki…) liau zan abioian. Ixiltzeka jardun zeben hau gora eta hau behera, badakizue, gora eta behera. Eibartarra bera, baina euskara batuan jarduten zeban. Gaizkak, zelan ez, behinberriz esan bihar gauzak… baina bueno, moldau ziran bai, ya lo creo!

Perun ligia

Hau be tipikua da. Beti, han edo haruntzago ikusten dittugu euskaldunak. Ezagunak be makina bat bihar. Notizia: ez ziran Arantzabalen ezagunak, Akelinen ezagunak ziran gaur metruan ikusi dittugunak. Eskolako lagunen bat.

Euskaldunak ikusi

Hizkuntziarekin onduen komunikatzen diranak Peru eta Gigi dira. Honek dake jarduna!

Azkenengo detailliak, bi

Bigarrena, biharko laga dogu Gay tourra. Horren aukeria be bazeguan, baina biharko hori.

Bueno, bagoiaz, edarra neskatua pasau da oin be!

Kamioia bolkau da frontoian

Egixa esan, parian tokau jata eta etaratzia pentsau dot. Zer zerikusi dauka kuadrilliakin? ba bapez. BaiƱa bueno, ez da txarra gomendio bat emoteko. Ez egin lanik abuztuan

Ikusi bakarrik egin dot eta argazkixa etara. Egixa esan, ez dakit zer pasau dan. Galdetu be ez dot egin… baten bat enteretzen bada ba sartu deixela. šŸ™‚ Ni oporretan nago… Banoia oporretarako poltsia preparatzera. Poltsa haundixa eruan bihar ei dogu-eta…

Azkenean bete da zure ametsa: fakafakan agertu zara

Azkenean bai!!!! giiiiiƱƱƱƱaaaaaauuuuuuuuutttttttt!!!!!!!!! Eta hurrenguan papeleko ediziƱuan, bai-bai, astelehenekuan.

Asko bajatu dou maillia holakuak etaratzen, baiƱa zure ilusiƱua betetzia erabaki dogu batzorde editorialekuok.

Konga, kotxian koloria hartu dok. Hik be depilaik. “fĆ¼rher-en”:http://www.hitler.org/ antza hartu dok, kapullo!

Bestiok be preparau! Zuek zarien moduan agertuko zarie-eta. Depilau badaezpada. šŸ™‚

Uztaileko urtebetetzeak

Gure kuadrillan Uztaila hilabete ona da, ikusita zenbat jendek betetzen dituzten urtiak.

Hemen daukazue listia:

Igor Ar Uztailak 5..

Oier Billa Uztailak 9……………..

Joseba Mujika Uztailak 10……….

Iban Retolaza Uztailak 15……….

Haritz Gallastegi Uztailak 17……

**IƱaki Ojanguren* Uztailak 19*…….

Ondo pasau zuen eguna eta ez ahaztu zuen kuadrilliakin.

Oharra: Betiko moduan esaten dotzuet, batenbat falta bada esan, nik dakitxetenak ipintzen dittut.

File eta Gigi txapeldunorde Amorotoko pala txapelketan

Juan zan zapatuan, Ekainak 4, File eta Gigik Amorotoko pala txapelketako finala jokatu zeben. Azpalditxik zabizen lehiatzen eta azkenik finalera heldu ondoren, Ekaitz eta Igor Aulestiarren kontra galdu zeben 45 eta 25. Partiduaren gakua hasieran egon zan, bikote Bizkaitarrak 8 eta 1 irabazten hasi bait zien. Gure bikotea 17 eta 15 jarri zian, baina hortik aurrera Bizkaitarrak nagusi. Pena bat !!! Aurreko partiduetan Filek esan zabenez, Gigik aurkariak palakadaka ateratzen zitxun, baina oinguan ezin izan zeban (indarrak ez dakitx nun galdu zaban ???). Partiduko onena Igor aurrelari Aulestiarra izan zan, tanto ikusgarrixak egiƱez.

Partiduan zihar bertara inguratutako ikusleentzat pastak eta traguak egon zian eta partidu ostian luntx bat txapelketan jokatutakuentzat. Neretako hau izan zan onena, txapelketa jokatu barik edarto jan eta edan giƱualako.

Datorren urten be berriz finalera, guk edarto jan eta edango juau eta !!

AHH argazkixa bidaltzen doztanian ipiƱiko dot.

Gipuzkoako Foru Aldundia oker dabil

Apirilaren hondarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen El Diario Vasco egunkariarekin, blog lehiaketa bat antolatzeko. Ez zituen aintzat hartu ordura arte Gipuzkoan bertan blogintzan egindako ahalegin oparoak, adibidez gure fakafaka (ji, ji, ji) eta DV-rekin ezkondu zen. Historia faltseatzera ere heldu da, gainera. Hombre, Gipuzkoa Elgetan hasi eta Uberan amaituko balitza moduan jokatzea ez diogu eskatzen Aldundiari, baina, redio!

Nork bere ezkontideak hautatzen ditu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskubide osoa du berea aukeratzeko. Hautuak, ordea, sortu zituen protesta batzuk, adibidez: Blog&roll lehiaketa printzipioz gaztelania hutsez izan behar zelako; edo saritzea nahi zutelako blog onena, baina horretarako ezinbestekoa zelako blog hori Diariovasco.com-en egitea; edo, oro har, aitzindarien lana kontuan hartzen ez zelako.

Okerrena, baina, orain dator: Gipuzkoako Foru Aldundiaren organo ofiziala hasi da hainbat informazio banatzen, eta hor aldatu egiten da euskal blogintzaren historia, DV-ri emateko ez daukan aitzindaritza. Eta hori ez diogu onartuko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du E-gobernua eta hiritarren parte-hartzea, jardunaldi batzuk, non gonbidatu dituen Europa Press-eko ordezkari bat, eta beste bat DV-koa, teknologia berriez hitz egiteko. Eta DV-ren ordezkaria aurkezterakoan, hauxe dio: Ā“Diariovasco.com fue el primer medio digital en incorporar foros de discusiĆ³n sin pre-moderaciĆ³n, y ha sido tambiĆ©n el primero en poner a disposiciĆ³n de sus usuarios un servicio de blogsĀ”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta DV-k badakite Euskal Herrian lehen bloga, Sustatu.com, 2001ean kaleratu zela, CodeSyntax (Eibar) eta Goiena (Debagoiena) enpresek sortua. Lehen blog zerbitzua Eibar.org erakundeak sortu zuela 2004ko uztailean. 2005eko otsailaren 22an aurkeztu zuela Goiena.net-ek blog komunitatea Koldo Mitxelena kultura gunean, Donostian. Eta gero etorri zela DV bere blog zerbitzuekin. BainaĀ…, hor egon liteke aitortu gabeko koska Gipuzkoako Diputazioarentzat, blog horiek guztiak euskaraz daudelako. Horiek ez ezik, beste asko ere, 170 blogetik gora, euskaraz daude, eta Aurki.com albiste biltzaileak jasotzen ditu uneoro.

Blogei dagokienez, hori ez da egia

Bada beste jokabide ez egoki bat egin duena Gipuzkoako Diputazioak eta hauxe da: asko gara gaudenak izena emanda e-postazko buletin batera, Gipuzkoa.net atari ofizialean zer dagoen berri jasotzeko. Oraingo astean etorri denak, konpentsatzeko-edo, berritasunetan zekarren lotura bat: Goiena.net. Berritasuna, non eta 2003ko udazkenetik dabilenean ekimen hau sarean!. Nola hartuko gaituzte kontuan Deba ibarrean, San Vicente de la Barqueraren parean… Horientzat Gipuzkoa hasten da DV-ko orrietan eta amaitzen da Igara-Ibaeta inguruan.

Berritasuna goiena.net?

Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratzea dauka nahi dituen aliatuak, baina, mesedez, ez dezala historia faltseatu eta izan dezala errespetu apur bat punta-puntako teknologia erabiliz euskarazko ekimen berriak bultzatzen dihardutenekiko.

Errespetua

Joxe Aranzabal, Ā‘Eibar.OrgĀ’ eta Ā‘Goiena.NetĀ’ komunitateetako 30 blogariren izenean.

Kaka-posta edo e-posta daukazu?

Kuadrillako askok posta kudeatzeko kriston arazuak daukazue, inoiz komentau dostazue, behintzat. Ez dala sartzen bialtzen dotsuena, ezin dala konektau, Euskalteli okurridu jakola gaur ez ibiltzia, baskuenak ez darela gustora euskalerria.org-kinĀ… ba oso analisi interesgarrixa egin dau Eroskik eta danondako be ona izango dalakuan hemen botatzia pentsau dot. Aztertu diranak duako posta zerbitzuak dira, eta tartian oso onak dare, esaterako gmail.

CONSUMER.es EROSKI-ko ikerketiak esaten da, Yahoo! eta Gmail gainerakuak baiƱo ahalmen askoz handixagua eskaintzen debela. baiƱa daozenen artian, duakuen artian edo gmail edo yahoo. Bestiak kaka morralian.

Sustatun agertzen da hau barrixau, osatuago. Nere gomendiua, lortu gmail kontu bat: edo isnoop.net webgunian edo bestela eskatu lagunen bati. Gonbidapenak jende askok dakaz, esaterako Jabi Zabalak otsaileko artikulu baten idatzi zebanez.

Klaro, batzuk jarraittuko dabe hotmail edo mixmail edo euskaltelekin. En fin. Egixa esan, nik ordaindu bat erabiltzen dot eta ondo dabil. Ez naiz pasau gmail-era, baina tentauta nago zeozer egittera spam-a ebitatzeko. Igual egingo dot oingo egunetan.

Iban Arantzabal.

Zeinek antolatu bihar dau babajana?

Aurten be egin biharko dogu ba babajana… Klaro, urteroko lekuan egittia
proposatzen dot nik, Aitola Zarren. Telefonua be hemen
dago

animau gura dabenandako. Bai, badakit ez dala sasoia, denboraz gabizela,
baina eskusa bat bihar zan bi gauzatarako:

  1. Pasatzeko batenbati hau antolatzeko arduria. (Baten batek hartzen badau
    erantzuteko mezu honi berak hartzen dabela). IƱazio zan lehen antolatzaile
    eta ez dakit ba aitatxo izan eta berriz be bizikletero izanda eukiko daben
    denborarik kuadrillarako…
  2. Argazki bat bistaratzeko sistema berri batekin.
    Fliker deitzen dan webguniaren bittartez. Ez
    dozuela batenbat ezagutzen? Ba egin klik eta fliker erabilita dago eginda
    hori montajioi. A! argazkixak bialdu editoriari, e?

Hori bai, oin, flikerren kuadrillakuekin egindako
montajia
dago, baina
holako neska kuadrillarik ezagutzen badau batenbatek eta izen eta
telefonuekin, ba… Ba… Badakizue. Hurrengo beste montajetxo bat egin
biharko dogu šŸ™‚