Etiketaren artxiboa: jardunean

Uztaileko urtebetetzeak

Gure kuadrillan Uztaila hilabete ona da, ikusita zenbat jendek betetzen dituzten urtiak.

Hemen daukazue listia:

Igor Ar Uztailak 5..

Oier Billa Uztailak 9……………..

Joseba Mujika Uztailak 10……….

Iban Retolaza Uztailak 15……….

Haritz Gallastegi Uztailak 17……

**Iñaki Ojanguren* Uztailak 19*…….

ZORIONAK DANOI !! eta ondo pasau zuen eguna eta ez ahaztu zuen kuadrilliakin.

FOFOFO finito !!!!!

FOFOFO bukatu da !!!!! Bergarako Ipintza txapelketan behintzat !!!

Astelehenian jokatu giñun ligako azken partidua Hotel Ormazabalen kontra eta 2 – 0 galdu giñun. Emaitza honi esker gure taldeko azkenak gera gaz puntu bakarrakin.


………..Azken partiduko ekipua.

Kopako partiduei uko egin ondoren, Elgetako jaixetako zapatuan jokatu behar giñunez, ba, FOFOFOren amaierara heldu gazela esan daiteke.

FOFOFOn jokatutako hainbat jokalarik aukera edukiko dabe Elgetan atera bihar dan ekipo barrixan jokatzeko. Ea FOFOFO bezain arrakasta edukitzen daben. Hemendik, sorte on, ibilbide berri honetan.


………..FOFOFO txapeldun 2005.

FOFOFOk Bergarako txapelketan 7 aldiz hartu dau parte eta emaitzik onenak azken 3 urtetan izan dira, aurtengo urtia kenduta. Bi txapelketa irabaziz eta 2. geratuz. Ez da balantze txarra.

FOFOFO FOREVER !!!!!!!!!!!

Ekaineko urtebetetzeak

Gure kuadrillan hilabete honetan, pluralian idatzi dot urtebetetzeak, baina, nik dakidala batek bakarrik egiten ditxu urtiak, Iker Irazabal, bueno hobeto esanda, Al Xanpe Kalim Jekea. Jekia kanpuan da petroleuan billa edo…

Hemen daukazue listia:

Iker Irazabal Ekainak 29……………………………….

Argazkian Alari errezatzen dago eta horregaitxik dauka begixak itxita.

ZORIONAK !!!!

Gero eta marka hobeagoak Quebrantan

Aurtengoan Quebranta bikaina egin dute Faka Fakako zebrek. Sabiñanigoko irteeran zazpik hartu zuten irteera eta denek amaitu dute 205 kilometroko ibilbidea. Lehenengoa helmugara iristen Oskar Askasibar izan da. Gure Puskik sei ordutik beherako marka egin du. Nahikoa izan ditu 5 ordu eta 54 minutu helmugara iristeko. Iaz bere denbora 7:11koa izan zen. Analisiek kontrakoa esan arren sasoi betean dago mutila.

Sasoi betean dago aldi berean Jone Muxika. Iaz Treparriscos irabazi bazuen, aurten 2. sailkatu da Quebrantan. Bere denbora 6:53. Iazko beldurrak kendu ditu elgetarrak, antza.

Aipatzekoa ere Eñautek egindako erakustaldia. Lehenengo aldiz joan eta amaitzeaz gain denbora polita egin du; 7:12.

Gainerako taldekideei dagokionez hauek dira denborak:

  • Kantoi, 7:12 (iaz, 7:34)
  • Larra, 8:02 (iaz, 9:37)
  • Unai (txantxikua), 8:02 (ederra zapoa)
  • Iñazio, 8:13 (aurten bai, aurten amaitu du)

Badakigu zazpi hauek zertan ibili diren Huesca aldean. Jakin badakigu baina beste batzuk ikusi eta animatzera joan direla. Ez dakigu ordea hauek zelako markak egin dituzten.

Kebrantahuesoseko argazkixak

Zorionak txirrindulari prestu hauei!

Ander Sarasua Zeberio jaio da

Aitarekin egotea egin dot eta gustura daozela esan dosta. Halaxe esan dau: kriston pelanbreriakin jaio dok hau! 3,4 kiloko pisua dauka Anderrek.

Goizaldian, 4:30ian jaio da, eta parranderua urtengo daben zalantzarik ez dago 🙂 Martitzena eta 13 izatiak ekarri dotsaz kontraziñuok Larraitzi eta oin aitta eta ama barrixak daukaguz kuadrillan.

Ikusiko dozue laster zelan pasatzen gazen zapatu atsaldetan poteatzetik domeka eguardixan marianitua edatera. Badoiaz ume batzuk ekarrixaz. Ondo!

Zorionak hirukote!

Babes ofiziala zero: herriko desgraziauenak gu geu

Pena bat izan da eta hurrenguan izan biharko dau. Udaleko Edortak dauka kulpia? ez dakit, baina entzun biharko dau baziladaren bat 🙂

Alde positibua: etxien zozketan zorterik ez, baiña horrek badakizue zer esan gura daben, ezta? ba gure kuadrillan asunto haundixa dagola… justu horretarako bihar giñuan besterik ez bada logela bakarreko etxeren bat, baiña…

Simca 1.000 batian jarraittu bihar zailla izan arren…

Holaxe juan da asuntua:

Titularrak

Jokin Arantzabal Loiti

Iraia Sarasketa Igartza

Gorka Litago Arin

Maria Blanca Irazabal Atxukarro

Andoitz Untzetabarrenetxea Gallego

Geaxi Ezpeleta Gallastegi

Aritz Macarro Idigoras

Mikel Irazabal Arantzeta

Miren Garbiñe Markiegi Ugalde

Maria Jesus Larrañaga Iribecampos

Mikel Romaneli Ruiz

Ainhoa Llamas Muñoz

Argoitz Arantzabal Garai

Dolores Romero Rodríguez

Aitzol Jimenez Arrieta

Iraitz Bolinaga Arantzabal

Miren Alazne Azkarate Alberdi

Agurtzane Ormaetxea Saiz

Xabier Ubera Arantzeta

Santiago Redondo*

*Ezindua izanik zozketarik gabe egokitu zaio etxebizitza

Lehen taldeko ordezkoak

Juan Carlos Beteta Peñalver

Oxel Erostarbe Tubilla

Alain Elorriaga Royuela

Itziar Zabala Arbulu

Igor Arizmendiarrieta Barrero

Oskar Askasibar Zubizarreta

Idoia Errasti Ojanguren

Enrike Elkoro Sarasua

Jon Ormaetxea Saiz

Joseba Julen Barrutia Ule

Unai Garro Arrazola

Gorka Arizmendiarrieta Barrero

Jon Mirene Arantzabal Atorrasagasti

Unai Alkorta Irazabal

Iban Arantzabal Arrieta

Kuadrilla paraleluan: Oxel, Gorka eta Xabi be bazeren apuntauta. Xabi izan da zorteduna, hau da, simca 1000 erabiltzen ez dabena 🙂

FO FO FO 2006!!


Heldu da garaia, urtero lez, Mokololandiako futbol txapelketia hasi bihar jaku.
Hau izango da aurtengo egutegixa:

  1. Maiatzak 29, 8:00-retan FOFOFO-Txokokuak
  2. Ekainak 8, 8:00- retan Angiola-FOFOFO
  3. Ekainak 17, 10:00- retan FOFOFO-The Parpol
  4. Ekainak 21, 8:00- retan FOFOFO-Indar Gorri
  5. Ekainak 26, 8:00- retan FOFOFO-Hotel Ormazabal

    Hirugarren gelditzen baga uztailak 1-ian 9:00tan triangular bat jaokatuko da.

TRIANGULARRA!!

Bajakixat urtero moduan oso zaila izango juauela, baña, Eaarrrto egongo zuan aurten be txapeldunak izatia, Antzuola itxoitxen jakau!! Aupa mutillak!!! Aurrera Bolia!! FOFOFO TXAPELDUN!!
Oi!