Ederra ekipua juan giñan idi-probak ikustera: Maximo, Etxebarri, Gaizka, Iban, Leire, Altube eta argazkixa etara zeban Josetxo. Artikulu bat erdi-eginda nekan (aurreko astelehenekuaren gaiñian) eta hemen blogian botako dot. Egixa esan, oingo astelehenian bete-bete egindda zeguan proba-lekua. Debagoiena aldetik be jende askotxo. Ondo egon zan. Bueno, kontau barik posturak egitetn berde-berde garela 🙂
Urtetan sufridu biharra gure arrazak irauteko?
Uztarrixakin lotutako idi-paria harrixa arrastaka eruaten. Arre, arre eta arreka erlojerua harri gaiñian, zarataka, idixei arnasia emon guran. Harmailletan mar-mar mordua, baiña belarrixak tente, dirua diru.
Gure ibarrian ez da estilatzen (Elosun-edo azkena). Galzorixan dago, ze berde eta moderno izan biharrak… Hamar eta erdiak kanpantorrian jotiaz bat han giñan, katedralian, idi-probak ikusten, Abadiñon. Astelehena zan, baiña ehun lagunetik gora genden, gehixenak artekarixai korretajia pagatzeko gertu (batez be irabazi ezkero). Ziriakok (78 urte) emon zeban urteeria eta bigarren untzarako Mañukortak hartuta zeukan artekarixan kontrako posturia. Alkondara kuadrodun bizkaitarrak tragua eskuan eta begixak harrixan, argi. Elgetar pare bat be bai: Sesto eta Agarrekin egin giñuan tril sarreran. Ez zan falta modrautarrik ez bergararrik be. Zentrauta fan nintzan proben kontrako zer atrapauko, baiña buruan lagunan galderia ekarri neban artikulurako: “Merezi dau idixak sufridueraittia arrazia mantentzeko, ez? Zer gara ba humanuok, sufritzen gaozen estinziñoko arraza madarikatua baiño?”
> Basarri giroko pertsonek osatutako gune birgiña da probalekua, euskeriarendako. Euskaldunak eta gizonak. Andrak zortzi-hamar baiño ez ziran pasau sarreratik. Gaztiak beste hamar?
> Odola eta kolpiak bazeren… Herri-kirol gogorra! Gogortasunak atenziñua deittu zostan, baiña kirol asko dare hain duiñak ez diranak, makurraguak, okerraguak, tranposuaguak: Erakartzen ez nabenak.