Etiketaren artxiboa: ezkontza

Alex eta Nerean ezkontza eguna

Maiatzak 30 gaiñian daukagu eta oindikan kontu korrontian zenbakixa ipiñi barik ? Lasai…… ta hasi preparatzen poltsikua.

  • 180 euro bakoitzak da batzun proposamena.
  • KUTXA 2101 0037 02 0011053121           

Eta egitaraua: 13:00etan ezkontza, Andra Mari Jasokundeko elixan. Bueno, aurretik tragotxoren bat hartzera animatzen bada jentia… ba fango gara juntatzen tabernetan.

Autobusian fateko: 14:00-14:15 bittartian autobusa hartzeko aukeria plazabarrenian. Oñatira helduko gara bazkaltzeko.

Autobusian etortzeko: Bi aukera dare:

  1. 22:15ian autobusak egingo dau Oñati-Bergara-Elgeta.
  2. 03:00retan bigarren autobus bat egongo da eta egingo dau Oñati-Bergara-Elgeta.

Holaxe ba. Ordutegixa ezkonkidiekin lotutakua da, klaro, diruana eta bakoitzak pentsau deixela, hau aukera bat da.

Oh.: bai, huelga egunian sartutako mezua da 😉

Gorde eguna: otsailak 28, zapatua

Danok ez bada gehixenok jakingo dozue, baiña hemen tabloian be jartzera noia, despistaturen bat balego. Edo hobeto esanda, neu despistau banaiz batenbatekin… Mireia eta bixok ezkondu egingo gara otsailaren 28xan. Elgetako udalian izango da, eta abade lanetan gure Oxelek jardungo dau, 12:30ian. Ostian, bazkaixa izango da Espaloian, 14:45ian. Tarte horretan egongo da zer jan eta zer edana, baiña fedia daukat Elgetako tabernetan egingo dozuela buelta bat bazkaltzera fan aurretik 🙂

Jendetsua izango da bodioi, 230 lagun inguru. Eta Espaloian egingo dogunez, ba mahaixak, sillak, platerak eta abarrekuak aurreko gabian jarriko dittugu. Kuadrillako batzui eskatu dotsuet laguntzia hau egitteko eta esan ez dotsatzen batenbat prest balego ba edarto, ia gehixena aurreko gabian egindda geratzen dan.

Bazkaltzeko, bildotsa jarriko dogu eta hau kanpuan egingo dabe, badakizue, oin urtebete inguru egin zan moduan. Bazkarixa antzerakua izango da, eta kostua be horren baten ibiliko da, seguruen. Mesedez, ez sartu dirurik bogabantia jan bihar dozuela pentsatzen, bale?  Erdixakin be nahikua izango da.

Ale ba, gonbidatutzat emoten dot kuadrilla guzti-guztia: Bizkaixan bizi diranak, Gipuzkuan eta bi herrialdiotatik kanpora bizi diranak be bai. Lekua justukua dago eta batenbatek ez baleu etorri bihar abisau, mesedez.

ZORIONAK !!!! Maite eta Jabier

Gora ezkonberriak !!!!! Oso ondo pasu giñun Maite eta Jabierren ezkontzan. Hemen daukazue ezkontzako laburpen txiki bat, argazkixak, bideuak eta menua.

Argazkixak fakafaka- flickren

Bideuak :

Menua:

  • Ongietorri coctaila
  • Joselitoren ezkur urdaiazpiko Iberikoa
  • Etxean eginiko ahate foie grass terrina
  • Txangurrozko kreppea
  • Txirlak marinel erara
  • Abakandoa
  • Zigalak plantxan
  • Salda edo maxkor zukua
  • Legatz solomoa kokotxekin
  • Limoizko sorbetea
  • Txahal azpizuna goarnizioarekin
  • Hojaldrezko eztei opila izozkien tuliparekin
  • Akeita, kopak eta likoreak, Jalai berri txakoliña, Tondonia ardo beltza (erreserba), ardo gorri naparra, Juvee y Camps Reserva de la familia cava. Bonboiak.

Eztei bidaia Argentina aldera egin bihar dabe. Ondo pasau bikote !!!!!!