Ba bai, bodegara fan giñan zapatuan. Barikuan Esne Beltza ikusi eta domekan ardau baltza edan. Hau mezuau ohetik asko ez dala jaiki eta idatzittakua da.
Gaizkan automobil barrixan juan giñan bodegara. Elgetan urten eta hartu giñuan Burgos alderuntz lehenengo paradia Haron egitteko. 11:00-tan TONDONIA bodegan egon giñan, bueno, Lopez de Herediana. Ez giñuan barrutik ikusi, baiña erakusketa bat ikusten egon giñan: Porche 911 ta ardaua. Lopez de Herediak jarrittako erakusketa bat zan. Ikusi eta gero ardau trago bat emoten zeben, ondo. Gero, 12:00xetan RODA Bodegia ikustera fan giñan. Bodega elegantia eta ardau ona. Dana dala, olixuarekin geratu giñan danok aluzinauta. Oso olixo ona dastatu giñuan eta olixojan ederra egin 10€ pagauta buruko. Handik 14:00ak aldian urten eta Harora fan giñan trago batzuk hartu eta bazkaltzera. Bazkal ostian kafia hartu eta musian egin giñuan. Handik Elgetara. Eta Elgetan poteua zelako baju dagon ikusi ostian, gabian, Eibarrera fan giñan. Holaxe eguna, politta eta Villak ondo antolatua. Gabekua ba gabeko gauzak, badakizue. 🙂