Etiketaren artxiboa: bildots-jana

Egun oso politta. Eskerrik asko Oxel eta Leire.

P2240084.JPG
Edarto pasau giñuan aurreko zapatuan, hillak 24. Oin, hain ederto pasau giñuan ez daukagula Leire eta Oxelen erretratuk be ;-(

Laburtuta: ezkontza izan bihar ez zan ebento politta. mahaixak-eta elegante asko ipinitta, Kanapiak onak ei zeguazen, Piérola ona, txanpana be bai, Gardoki fenomeno, dantzan jende pilla bat, zerbitzua ondo eta amaieria be fenomeno. Espero dot kuadrillakuok moduko ondo pasau izatia Leire eta Oxelek be. Repetiblia emoten dau.

P2240125.JPGP2240139.JPG 
P2240132.JPG
P2240106.JPG

Erretratu gehixago flickr-en ospakizuna tag-akin. Gehixago badare gure editore jaunak batuko dittu denborarik badaka. Bialdu osaskasibar helbidera.

Zapatuko jaixan egitaraua-eta

Oxelen eta Leiren zapatuko bildots jana dala-eta… Berriz be euki dogu ia zenbat diru emon edo ez emon… zer bai eta zer ez… Eta bueno, berriz be informaziño pribilejiatua daukadanez… 🙂

  • – Ojo! mahaixak jartzera juan egin bihar da, ez da txorradillia, e?  🙂 Badakigu aurreko egunian Matx-en kontzertua dagola JAM-en, baiña… 10:00etan silla-mahai jartzia dago.
  • – Izena emoteko epia amaittuta dago berez, 12xan amaittu zan. Baiña Larrak esan dosta falta dala apuntautako jente batek dirua sartzia Kutxan… zenbat?
  • – Kuadrillako gehixenok dirua sartu dogu gure betiko kontu korrontian, 2101 0037 02 0011053121 eta sartu dogu 50na. Dana dala, hainbat proposamen dare 100 euro sartzeko. Martitzenetako komitibatik be proposamen serixua etorri da-eta… eta kalkuluak egitten hasitta eta guk jan eta edanian bihar dogun neurrixa kontuan hartuta… 100na euro sartuko dogu, bale?
  • – Azalpena, Oxelek emon dostana: Lehen be esan dostat, baiña… Gure asmuak puzten-puzten juan dittuk, ixa deskontrolatzeraiño. Familixako gehixenak hasi dittuk boda normal baten emoten dan dirua emoten eta horri be erantzun egin bihar… Hortik jatok barra libre ipintzian asmua. Beraz barria libre egongo ei da eta arrazoi haundixagua 100 euro jartzeko. Gura juau lagunei ez eragittia  larregiko burukominik zapatukuak. Jatekua 50 euro inguru urtengo dok eta hortik etorri zuan lehenau komentautako euro kopurua.  Gaiñera mahaixak eta ipintzen be lagunduko dozue…  Bueno, ba horixe, gura dabenak egin deixela gura dabena. Nik 100na euro sartziaren aldeko. Holan Gardokik be beste ordu erdi gehixago joteko esango dotsagu ji, ji , ji.
  • – Gogoratu egitaraua

Egitaraua:

  • 10:00 etan mahaixak eta aulkixak ipintzia.
  • 11:00 etan hamaiketakua.
  • 13:00 etan alkar ezagutzia.
  • 14:30 ean bakotxa bere lekuan jarrita.
  • 17:00 etan dantzia.