Etiketaren artxiboa: betikua jan-edana

Babajana 2005

Aurten 8. aldiz babajana izan dou Aittola Zarren. Guztira 27 lagun bildu giñen eta eguna edarto juan zan.

Eguna Erlora juanez hasi giñan eta bertara 27-tik 3 pertsona juan giñen, Oto, Billa eta Ni. FRACASO. Datorren urterako beste zerbait pentsau beharko da !!!!

Mendira igo ondoren pilota saio txiki bat egon zan eta bertan gertatutakua, ba… zer esan I’m the best !!!!

Eskuak berotu ondoren bai, bazkaltzera. Hemen bai, goizian baino jente gehixau, jateko danak prest. Menua urtero moduan babak full equipe, hau da, txorizo, odoloste, urdai, gindilla, azak … eta ondoren saiheskia patata erriakin eta postria.
Bazkal ostian batzuk musian eta beste batzuk blablablaaa…..

Eta gero juergia Eibarren….

Babajaneko argazkixak formato txikixan, beraz, lasai.

Argazkixa nahi baduzue gorde:

  • 1. klikatu argazkia
  • 2. All sizes klikatu
  • 3. Download the original size edo nahi duzuen neurria

Datorren urterako eman izena Iñaxio.

Babajana azaruaren 5ian

Kuadrillako asko juntauko gara oinguan be. Hori da asmua, behintzat, ze bizkarrak, andrak, tripak… danetik dago. Batzuk mendira lehenengo, gero pelota partidua betiko frontoi mundial horretan. Eta gero bai, gero hasiko da jendia etorri eta etorri, etorri eta etorri. Kuadrillako danok juntatzen gazen bittartian babak egongo dira bor-bor (bueno, hau onomatopoeia hau ez dakit. Baten batek erabiltzen dau antzekoren bat etxian?).

Gero musian, edo tutian edo kotilleuan egin piska bat eta Eibarrera. Ia betiko tabernak eta kamarero-kamarerak bertan daren. Amaitzeko, halakon baten, etxera. Bueno, halakoren baten etxera permisua daukanak 🙂

  • Erlora juateko ordua: 9:30ian (Elgetan)
  • Ostian pelotan-edo (eruan pelotia, e?)
  • 14:30ean tripia bete
  • 16:30ian purua (ondiokan legezkua da)
  • Ostian Eibarrera
  • Amaittu: amaittu…

Konbibentzia hasiko dan lekua: Aittola Zar, Madariaga Auzoa z/g, 943 85 02 53 da hango telefonua. Hala eta be, Iñazio da babajaneko enkargaua eta berari komeni esatia zein ez doian-eta.

Perretxikuak ederrak zeguazen ba, baiña…

Hau da hau, asko enterauta egongo zarie, bai behintzat martitzenetan afarixa egitten dogunok. Redio! hau da kumunai etsi biharra. Bestela jota propulsiñuan urtetzeko be…

Afari eder askua egin giñuan oingo martitzenian be, baiña hurrengo goiza… hurrengo goiza… ene!

Ni neu jaiki eta kumunera: pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra, pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra, pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra, pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra. Dios! hori zan egin biharra! Arduratu egin nitzan, zerena izango ete zan…

E-posta bat trukatu neban beste Ibanekin eta ha be estomagoko nahiezakin zeguala. Harek trukatu zeban beste e-posta bat Leirerekin eta hirugarren galdetu giñuan hau hirurotako txarren! gora, behera… Jode!

Bialdu martitzenetan egoten gazen danoi eta ixa danok euki dogu zeozer. Oier lanian egon ezinga, Ainhoa baja hartuta (badakizue, andereñua da…), Akeliñek igarri dau, Gaizka be ondoezik, Larraitz be beherakuakin… Eta eguna eta gaua Oto eta Askasibar. Otok ez dau euki sintoma bape eta Askasibar ostera medikuarengana eta dana juan da. Gripia eta perretxikuak juntau jakozela emoten dau-eta… Uste dot aurten ez dabela trajia etara biharrik euko. Beran amak esan dostanez trajia garbittu biharrik ez. 🙂

Maritxuk txikiteruen patroiak osatu egitten dau ba! Batzuk han dabiz atzera eta aurrera: Altube, Gaizka eta Villa Arrasaten fitxatzen, urtero moduan. Ainhoa be handik ei dabil… Eta iluntzian? gabeko turnorik egongo da? auskalo! Hori beste post batian 🙂

Hurrengorako, kuadrillako adituari kontsulta egin bihar perretxikuak jan aurretik. Daniiiiiiiii!!!!!!!! Lagundu!!!!!!!!

Gainontzekuok errekuperau xamar.

Sagardo eguna

Sagardo eguna, ofizialki tortilla lehiaketakin hasi bazan be, kuadrillako batzuntzat eguerditxik hasi zian.

Aurten tortilla lehiaketan 3 kuadrillakok hartu zaben eta gutxienez aurkeztutako bi tortilla hoiek ez zian azkenengo geratu. Parte hartu zutenak, Billa eta Altube Elorrixoko neskak bergizarteratze plana ONG taldian eta Peru Aralar taldian.

Esan biharra dago aurten fakafaka taldiak ez dabela parte hartu, eta nere ustez, mangagerrak ez dau bete bere ein-beharrak. Badakizu hurrengorako.

Bestela sagardo eguna ondo juan zan, tortilla lehiaketa bukatu ondoren, dantzak egon zian ( polkak )herriko jendeakin eta gabian afarixa eta ondoren…

Hemen daukazue Sagardo eguneko argazki batzuk

Zeinek antolatu bihar dau babajana?

Aurten be egin biharko dogu ba babajana… Klaro, urteroko lekuan egittia
proposatzen dot nik, Aitola Zarren. Telefonua be hemen
dago

animau gura dabenandako. Bai, badakit ez dala sasoia, denboraz gabizela,
baina eskusa bat bihar zan bi gauzatarako:

  1. Pasatzeko batenbati hau antolatzeko arduria. (Baten batek hartzen badau
    erantzuteko mezu honi berak hartzen dabela). Iñazio zan lehen antolatzaile
    eta ez dakit ba aitatxo izan eta berriz be bizikletero izanda eukiko daben
    denborarik kuadrillarako…
  2. Argazki bat bistaratzeko sistema berri batekin.
    Fliker deitzen dan webguniaren bittartez. Ez
    dozuela batenbat ezagutzen? Ba egin klik eta fliker erabilita dago eginda
    hori montajioi. A! argazkixak bialdu editoriari, e?

Hori bai, oin, flikerren kuadrillakuekin egindako
montajia
dago, baina
holako neska kuadrillarik ezagutzen badau batenbatek eta izen eta
telefonuekin, ba… Ba… Badakizue. Hurrengo beste montajetxo bat egin
biharko dogu 🙂

Uberan bodia

Ubera eta Itxasoren bodarako autobusa urtengo da plaza barrenetik. Puntualidadia eskatzen da: 11:40xan urtengo dau autobusak. Elgetatik Aramaixora eta 14:00etan bazkarixa izango dogu Oñatin.

Oñatin bazkarixa izango da Zelai Zabalen.

Eta gero gerokuak! autobusa Arrasatera bazkaldu eta dantzan egin ostian.

Arrasatetik Elgetara 03:30etan Garibaiko geltokixan, jubilauen egoitza aurrian.

Uberan despedidia Zumaixan

Azkenik Uberan despedidia egin giñuan eta baita edarto pasau be. Eguna luze juan zen, goizian, Getariako Aizpuru txakolindegixan 11etakua; generua ona eta txakoliña hobia, batez be 6.kupela. Honen ondoren Getarian zihar poteo txiki bat eta Astillerora bazkaltzera. Bazkarixa edarra, jan eta edan nahikua, kamareria majia, zer nahi gehixau…Eta azkenik Zumaira. Bertan San Telmuak, guretako nahikua, juergia eta K1 izan zan Zumaiko laburpena. Ez naiz egon kuadrillakoekin, baina, azken berririk badago, lasai aipatuko dugu eta.

Bueno eta Ubera zer? betiko moduan, kriston martxiakin. Aupa Ubera zapatua laister jatok eta !!!!