Etiketaren artxiboa: azken berriak

Unai Irazabal Zubikarai

Unai Irazabal Zubikarai Irailaren 28xan jaio zan azkenian, kostata baina etorri zan mundu honetara.

Unaik 3800 gr pisau zeban, normala kostata irtetzia, alimento faltaik ez dau euki ta.

Oindikan ez dot ikusi, baina…. Amaia, anka bihurra da ??

Zeinen antza dauka ankak aparte ?? File seguru hau ziklista irtengo dala, baina, aman klasiakin, ze bestela….

ZORIONAK bikote.

Gigi Bilboko pala txapelketan irabazle

Enrike Elkoro jaunak, GIGIK, eta bere anaiak, Mikelek, Bilboko San Iñazio auzoko pala txapelketan irabazle izan zien. Basauriko aurkariei irabazi zienten: 35 eta 29.

Partidua Gigiren esanetan oso gogorra izan zan eta azken tantuetararte ez zen jakin nor izango zen onena.

Bilboko txapelketa honetan 25 bat bikotek hartu zuten parte eta azkenengo bi hilabete hauetan ibili dira jokatzen.
Azkenik aipatu behar, gure kuadrillako honek, aurtengoarekin 6. aldiz irabazi dabela Bilbon.

Momentuz ez du txapelketa gehiagotan parte hartuko, eta indarrak Alemania aldian gastauko dittuz.

Enrikek auto barrixa ekarri dau

Enrikek erosi daben autua da Seat Leon baltz kolorekua eta ligatzeko egokixa. Pack duo bat ekarri dau, gaiñera: Leon eta Leona.

Gorkak, barriz, follonetia ekarri dau. Volkswagen Caddy bat, baiña badakizue, ligatzen be aurretik ibilliko gara, seguru! Baietz estrenau Enrikitok lehenau!

Eta hau hasieria baiño ez da, ikusiko dozue abuztuan. Benetako follonetia ekarriko dogu, Alemanian amortiguadoriak probauta etorriko da. Eroslerik ezagutzen badozue, badakizue, esan. Ez dau tetxuan mantxarik eukiko, garbittuko dittugu.

FOFOFO TXAPELDUN !!!!!

3-2ko emaitzarekin nagusitu giñan Bergarako futbol txapelketan. 2-0 galtzen hasi arren markadoriai buelta eman eta azkenian 2. aldiz txapelketako irabazle gertatu giñan.

Mikel Juaristik sartu zeban lehenengo gola (2-1) Koldo Erostarbek, berriz, bigarrengoa penalti bidez (2-2) Garaipenaren gola, azkenik, Mikel Ormaetxeak (3-2)

Elgetako afiziñua betiko bezala bikain egon zan eta beraik be espektakulu edarra eskeini zaben. Aurten be pirokteknia zaratak egon zian.

Zelebraziñuak, betiko bezala Antzuolan jarraitxu zeban.

Aupa FOFOFO

FLICKR-en argazki gehixau

FOFOFO finalera !!!

FOFOFO aurten be, Bergarako Ipintza futbol txapelketako finalera iritsi da, 3. aldiz jarraian.

Finalerdian Bergarako Hotel Ormazabali 2 eta 1 irabazi zion. Partiduko izarra Jokin porterua izan zan, baina, beste guztak be edarto ibili zian.

Beste finalista oraindikan ez dakigu zein izango dan, Antzuolak uko ein bait dio finala jokatzeari, bertako jaixak dielako. Pena bat, guk bertan zelebratzen dogulako.

AUPA FOFOFO

Jaixak 2005

Bueno, agian ni ez naiz egokiena jai hauetaz idazteko, baina, zerbait idaztearren neu hasiko naiz.

Jaixetako egun hauetan denetarik euki dou, batez be jan-edana. Aurten be azken urteetan bezala, jaixak disfrazatuz hasi giñan, Arrasateko urgentziak.

Kriston kontsulta zabaldu giñun Ozkarbipian eta pazientiak oso gustora gelditu zian. Ez giñun kexarik izan.

Ostiralean ez giñun partaidetza haundirik euki eta egun hau jan edanakin laburtu bihar.

Larunbatian asto karreriakin hasi giñan eta gure representantia nahiko kaskar ibili zan (Oier) azkenian 3. postuan geratu zan. Arratsaldean ordea, kuadrillen arteko jokuetan fakafaka izan zan irabazle, bai gu geu, eta ez zeban faltarik ein erreklamazioa aurkeztia.

Iganderako be representatiak euki giñun ferixia animatzeko, badakizue, batzui gaua motzak geratzen jakue.

Amaitzeko, neuk ez dakit ezer, baina, gabian asko ibili zarienok, agin beste notiziak badakizue edo eguardixan asko ibili diazenak…
Badakizue idatzi bildur barik.

Oharra: Argazkiak lortu heiñian, sartzen joango naiz

Flickr-en argazki gehixau

Itsaso eta Aitor ZORIONAK !

Itsaso eta Aitor Apirilaren 9an ezkondu zian Aramaixoko Andra Mari ermitxan. Denok dakizuen moduan eguraldiak ez zeban batere lagundu, elurra, haizia, danetatik eduki giñun, baita emaztegaiak ere, baina gure ezkonberri hauek denari aurre ein eta azkenik ezkondu zian. Elizkizuna motza izan zan, Uberak ala aginduta.

Ezkondu ondoren denok Oñatiko Zelai Zabalera ezkontza ospatzera. Zer esango dot ba? Bertan jan edana nahikua, hau izan zan menua:

Urdaiazpiko iberikua, Foie terrina oportoz, Otarrainskak plantxan, Txangurroz beteriko rabioliak, Onttoen tartaleta, Muxilak marinera erara, Hegazti salda edo Itsaskien krema, Itsasapoa labean olio errearekin, Limoizko izozki edaria txanpanarekin, Txahal masailak erregosita eta bukatzeko Hostopil epela, Urren izozkia txokolatearekin eta Marrubiak eta edateko Getariko txakolina, Cresta Rosa (ardo gorria), Conde de Valdemar (ardo beltza), Anna Codorniu (Txanpana).

Jan da gero dantzaldixa Gardokirekin, bertan batzuk izardi nahikua atera zebazen eta beste batzuk mahaixan tertulian. Ahh ahaztu baino lehen ezkonberriak Ainara eta Eñauti oparitu zotzen tartako muñekua.
Zelai Zabaletik urtendakuan bodia Arrasaten jarraitu giñun goizalderarte, hau da, autobusak etxera ekarri arte.
Itsaso eta Aitor iadanik Nueva Yorken egongo diaz, estei bidaia Nueva York eta Mexikon pasauko dabe.
Ondo ibili eta ZORIONAK bikote.

Kuadrillan kotxe barrixak

Aurtengo aste santuan, Peru, Larra eta hirurok kotxe barrixa ekarri dou, bueno, kotxe barrixa-barrixa Peruk bakarrik. Badakizue Mangagerra da. Torunsakuok berriz 2. eskukoakin konformau bihar. Peruk, Renault Traffik fregoneta gris panpox bat ( momentuz ), Larrak Citroen Xantia 2.0 hdi hau ere grisa eta azkenik neuk BMW 320d familiarra, badakixue pensando en el futuro.

SuperPerun fregoneta ia probauta daukau , gaiñera Spidermanek esfortsu proba ere pasau dotza. oindikan Larra eta neria falta da probatzeko. Larrana probatzeko zain dago, deitxu eta emongo dotzu txandia eta neria oindikan papeleo asko ein bihar dia eta ez dau onartzen mozkorrik…