Etiketaren artxiboa: azken berriak

Gigi San Inazioko pala txapelketako txapeldun

Enrike Elkoro Gigi bere anaia Mikelen laguntzaz, 6. aldiz irabazi dabe Bilboko San Inazio auzoko pala txapelketa. Datorren urterako dekreto bat atera bihar dabe San Inazioko antolatzaileek : EZ ELGETAKORIK EZ ANAIRIK !!!

Partiduari helduz, hasieran orekatua juan zan, baina, azken txanpan Elgetako bikotea erraz nagusitu zan. Enrikek atzian dominau eta Mikelek aurrian tantuak amaitu. Azken emaitza 35 eta 24koa izan zan.

Txapelketa honen berezitasun bat garaikurra da, betiko trofeoaren ordez, landutako pala bat izaten da irabazleentzat.

Ondoko argazkian irabazleak dutxa on bat hartu eta gero, pala eta txapelakin auzokoen finala ikusten. Beste datu bat beroketan izandako atentatua gure argazkilariaren kontra, ixa betaurreko barik eta pintxuak jan barik bueltatzen da.

ZORIONAK !!

Ubera garaile Udaberri txapelketan

Aitor Ubera eta bere atzelaria Irurita, Bergarako Udaberri txapelketan nagusitu zian 22 eta 20. Finala nahiko parekatua juan zan eta azkenian Bergarako bikoteari, Muguruza eta Gutierrezi irabazi egin zieten. Uberak, betiko moduan tanto ikuskarri asko egin zittuan.

Esan beharra dago, Ubera berriz hasi dala pelotan, eta ikusten danez, indarberrituta bueltatu da.

Zorionak eta segi txapelketak irabazten !!!

Billak ogitarteko onena

Oier Billak, Euskadi Irratiko irratzaio baten, ogitarteko onenaren saria jaso dau.
Entzuleek ogitarteko baten osagaiak, elaborazioa.. bidali behar zuten eta Billan TXAKA BOOM izan zan irabazlea. Hemen daukazue Txaka Boom-em sekretua.

  • Arraultza gorringoa
  • Atun pote bat
  • Txaka, 2 barrita
  • Maionesa
  • Ogixa

Osagaiak :

Arrautza gordin bat, gorringo puskatuarekin, mikrouhin labean sartu minutu bat.

Elaborazioa:

Ondoren atun pote bat hustu, Txaka barrita pare bat txikituta eta maionesa gehitu eta dena ondo-ondo nahastu.

Gatz puntu ipini eta ogi bitartean jarri.

Saria, argazkixan ikusten dan bezala, amantala eta errezeta liburu bat. Pena bat bere esanetan nahixau Arzakenian bazkarixa, baina, dagonakin konformau bihar.

Bodegara juateko txartela dohain !!!!!

Espaloitik bodegara juateko irteera dago Otsailak 25 zapatuan.
Bisitatzeko bodegia Heredad Ugarte da, ondoren Guardian bazkaldu eta iluntzean Elgetara bueltau. Dudarik badaukazue irteerari buruz Espaloira deittu.

Bodegara juateko txartela lehenengo erantzuten dabendanako da.
Txartela Gaizka Bolinagana da, eta ezin dabenez juan, Faka Faka ko Blogari eman dotza.

Beraz badakizue:

AZKAR IBILI

Gaizka Bolinaga Ozkarbiko presidente berria


Presidente eta presidente-ordea

Eta hau danau kuadrillakuen botuak jaso barik! Demasa da gero! Bultua egitten onak giñala bai, baiña tamaiño honetako bultua…

Oso billera interesantia izan zan. Hainbat gai potolo zeguazen: barne araudixa, kuoten igoeria, jubilauei dagokixen gastua Udalak pagatzia, zein periodiko hartu eta zein ez…

Ozkarbiko direktiban kuadrillako hiru lagun zeguazen atzora arte: Joseba Muxika, Iñaki Oianguren eta Iban Retolaza. Iñork ez dau lortu gure Gaizkak eta Villak lortu daben gorengo maila. Presidente barrixa dakau eta presidente ordia be bai. Zorionak!

Gigiri LOTERIXIA tokau jako

Gigiri 50.000 euro !!!!!!! tokau jakon gabonetako loterixan, abenduak 22ian zozketatu zana.
Numerua 25944 da eta Katalunyatik ekarri zotzen. Bueno egixa esan, laneko batek ekarri zotzen anaiai eta berai; beraz usten dot erdi bana eingo dabela.

Zertan gastau biok ? galdetu eta berak COLNAGO bat erosi biajuat* erantzun. Ke kabron !!!!

ZORIONAK !!!!! eta 2 COLNAGO erosi eta bat neretako, gabonak dittuk ta !!!!!

PD: Argazkixa ( Gigi ) azpiko ataleko bera da. Aurretik ateratakua da, baina, daukan itxuriakin bazakin honek zeozer…

Unai Amaia eta Filen argazkixak

Hemen daukazue Billak bidalitako argazkixak, irudian ikusten danez denak ederto dagoz.

Argazkixan ikusten danez ule kolorian Filenera urten da, oin pixkat intxoin ein bihar, aitxan moduko greñak ikusteko Unairi. JAJAJAJA.

Hankak be aitxanak diaz ??

File pañalak aldatzen ikasi dok ??

Eskopetia erosi dotsak ??

Ala bizikletia??

Aupa Amaia! Oin bi mutiko aguantau bihar !!!!!

Berriz be ZORIONAK