Quebrantahuesos 2012

Aurten 8. aldiz juan gara Sabiñanigo aldera. 2010. urtean ezezik ( Treparrisco bakarrik ) beste danetan Quebrantahuesos-eko  ibilbidea egin dugu FakaFakakuok.
Aurtengo urtean zazpik hartu dugu parte eta oso osorik bueltau gara etxera. fakafaka quebrantahuesos 2012
Aurtengo denborak hemen:

  • Oskar Askasibar: 19 ,  5:54:57
  • Eñaut Arantzeta: 386,   6:22:59
  • Iker Irazabal: 827,  6:39:15
  • Iban Retolaza: 1619,  6:59:00
  • Iñaki Askasibar: 2110,   7:12:12
  • Etor Sarasua: 3064,  7:35:37
  • Daniel Gillegi: 3978,   7:56:55

Eta azkenik Alex Crisobal eta Asier Lopez arrasatearrak Treparriscon parte hartu zeben. 3:31:56 denborarekin. Bi hauek gizenduta juan zian etxera, 82km egiteko 200km-ko menua jan ondoren !!!

Ahhh eta porra Danik ordaindu zeban. Bakoitzak espero zuen denbora esan eta urrutien geratzen zanak galtzen zeban. Danik, esandakua baiño ordubete gutxiago egin zuenez…. a pagar !!!! eskerrak irten aurretik pintxau zebala!!!

Argazkiak Flickrn Ainarak ateratakuak.

Eskerrak urtero moduan laguntzera eta animatzera etortzen zarien danoi. Ainara, Irati, Koldo, Kantoi, ….

Jaixetako Barikuan bazkaixa


Barikuan, animatzen edo jaikitzen gazen danok, bazkaixa eingou Eguzkitzan.

Gonbidapena
danoi zabalduta dago, bai andrei eta bai Gizonei.
Menua betikua:
sarrerakuak, arraiña, okelia, postria ta kafe “Full-Equip”.

Apuntatzia nahi dabenak emon izena hemen oingo Barikua baño lehen eta EZ esan Kantoiri eztatorta. Animau!!

FAKAFAKA-NAPARRA GROUP argazkia

Zapatuan atera giñun Fakafaka Naparra Group-eko argazkia. Ondoren hankak berotzeko Elgetara 5 aldetik igo giñun. Karabieta, Angioazar, Elorrio, Sagar erreka eta Uberatik. Eta buelta hau egin ondoren KRISTON gixau jatera. Josetxo eta Gigi oso ondo portau zian ( laguntzaileak be bai ). Josetxo goizeko bederatzixetatik martxan !!!!
Fakafaka Naparra Group
Argazki gehiago Flickr-n.
Hemen bizikletan egindako ibilbidea norbaitek egitea nahi badau.

Trankil, jaixetako paellia gure kuadrilliak egingo dau!

En fin, ba gixaua egitten fenomeno batzuk. Zeintzuk? ba honetxek bixok sheriffak.
5Taldea.jpg
Eta paellia egitteko be zer falta jaku ba? kazuela haundixa ez dagolako, bestela… kar, kar, kar. Bestela 600 lagunendako paellia fijo!

Holan geratu zan sailkapena:

  1. FakaFaka 45,5 puntu.
  2. 90.210 44,5 puntu.
  3. Erretiratuen elkartea 44 puntu.
  4. OilaExpres barik 42 puntu.
  5. Mustioak 41 puntu.
  6. Elgetako hamar ardauzale 37,5 puntu.

Eta ez dakit oilaexpres barik mustioak eta ardauzaliak ezagunak dozuezen, baina 90.210 horrek ez badozuez ezagutzen hemen argazki bat. “Eternos segundones” deitzen ei dotse hortik zihar.
3Taldea.jpg

A!  eta bide batez, emongo dogu sekretu nagusixa zein izan dan be. Hauxe! Bronka baten ostian etorri da lehenengo postua eskuratzia kar, kar, kar.
7Amatxo.jpg
Eta sekretuaren beste partia kuadrillako hirugarrena, Larraitz. Argazkixak etaratziaz gain sukaldari lanetan be ibili zan-eta.

Kuadrillen Egunian Faka Faka Team-en argazkixa, bueltia eta bazkaixa…

Ekainak 2 Kuadrillen egunian Faka Fakaka – Naparra Group ekipaziño barrixakin argazkixa aterakou.
Argazkixa 9:00tan atera ostian, bizikleta bueltia eingou Elgeta inguruan, kebrantara begira jentia nola prestauta dagon ikusteko. Baten bat gixaua prestau ta leiatzera animatzen bada fenomeno ta bestela enkargau be ein geinke. Bazkaltzera etortzeko edo prestatzeko gertu dagonak maiatzak 31ko eguerdia baiño lenau erantzun hemen.
Bizikleta  bueltia Elgeta 5 aldiz, beraz nai dabena etorri. 5 aukera daukazu etxian geratzeko. Hemen profila.

Ruta en bici 1594920 – powered by Bikemap 

Gaizka Bolinaga Ameriketako Estatu Batuetan

Untitled

Ba hoixe, Ameriketako Estatu Batuetan egon dala-eta… argazki sorta bat bialdu dau. Gura izan dogu jente horrek zer sentitzen daben bizitzia… badakizue, azterketa soziologiko bat:

Jana eskatzeko autotik bajatu ez, erdera perfectuan eskatu, poltsakadia jaso ixa 40 euroren truke, aparkau eta raust! barrura. Klaro, atez atekuaren barririk ez eta… ba asfalto gaiñera kaka. 😉

Haritz Gallastegi eta Enrike Elkoro fronteniseko txapeldunak

Gallasek eta Gigik, Altube eta Ubera txikiri 25 eta 9 irabazi zioten  Egetako fronteniseko finalian. Kronikia idazteko bertan egon zan batenbaten zain egon naiz eta momentuz iñork ez dabenez ezer bidali, emaitzarekin konformau.
Esan beharra dago Gigik mixtoan ere txapeldun izan zala bere arrebarekin, Osoro eta Sernari 25 eta 13 irabaziz.
Frontenis ElgetaZorionak bixoi.
Argazkia: Larraitz Zeberio.