Elgeta goizeko 07:30ak. Bost lagun elkartu gara Donostiara juateko mendiko bizikletaz. Atsaldeko 17:30ak, azkenian bai, Donostian gaude…
97km!! Atzean Gorla, Madarixa, Lastur, Iraeta, Aizarnazabal, Urdaneta, Pagoeta, Orio eta Igeldo atzean laga ditxugu !! Kriston girua, kriston hamarretakua, 2 pintxazo, gosia, egarrixa, berua, barriak, kantsauta, bañua,… datorren urtean berriz.
Ibilbideko tracka.
Ibilbideko argazkiak.
Irati Arantzeta Iribar jaio da
Oporren bukaerako afari-merienda OSTEGUNIAN
Oporretako txaskarrilluak kontau eta aspaldi ikusi bakuok juntatzeko afari meriendia egingo dogu.
Asentzion izango da, hurrengo ostegunian hilak 6.
Parrillerorik prest bada parrillian zeozertxo prestatuko da eta bestela, danon artian, etxetik eruandakua eta aparte erositxako zeozertxo jango dogu.
Animatzen zarienok apuntatu hemen astelehen eguerdira baino lehen.
Zeozertan laguntzeko prest dagonak be esan daixela: parrillero, erosketak eitxeko, postriak eitxeko, barriketia emoteko…
Elgetatik Donostiara MTB-an
Elgetatik Donostiara mendiko bizikletan.
- Noiz: Irailak 8 zapatua.
- Non: Plazan, goizeko 07:30tan. Luze joaten da.
- Nahi dabenak etorri, apuntau hemen.
- Ibilbideko %99 bizikleta gaiñean egitekua da.
- Eguraldi ona beharrezkua da, beraz, txarra badago iragarrita astebete atzeratuko da eguraldi ona tokau arte.
Donostiara kotxiak egun bat lehenago eraman behar diaz aldatzeko erropekin. Beraz ahal bezain azkar baieztatu, infraestruktura antolatzeko.
Oporrretako argazkiak FAKAFAKAn
Oporretako argazkiak fakafakan sartu nahi badituzue, segi pauso hauek:
- cut64man@photos.flickr.com email bat bidali
- Asuntoren tokian, argazkiaren titulua jarri
- Emailaren gorputzean hau ipini :
tags: “fakafaka oporrak 2012” ( azpimarkatutakoa , kakotsak eta guzti )
- Argazkiak itsasi mezuan eta bidali ondoren hemen behean agertuko diaz. Adibide moduan argazki pare bat sartu ditxut.
Boletan edarto kuadrillakuak
Ba Salbador eguneko boletan zeinek irabaziko-eta… Gaizka Bolinaga jaunak. Eta dudarik ez deixen egon seikua jo zeban. Kitto, akabo dudak!
Eta bizikletiai deskantsua emonda, Ikerrek hirukua! Altubek be hirukua! eta hirukuekin lau lagun parrakotan egon eta gero Iker geratu zan laugarren.
Bolatokiko inbersiñua amortizauta 😉
Uste dot beste hainbat kuadrillak be hartu zebela parte, baiña irabazlien zerrendan ez dot topau besterik.
Despedidako argazkiak
Hemen daukazue despedidan ateratako argazki batzuk. Kamara marroian jabiak argazki gehixau dakaz, ea sartzen ditxuen flickr-n.
Argazki gehiago flickr-n
Gallas eta Askasibarren despedidi ORDUTEIXA
Orduteixa ta programia:
8:30 Plazan irtetzeko PREST
9:00 Eibarren Trena hartu ta Zumaira
10:00 ZELAI talasoterapian SPA zirkuitua (Karri toallia ta txankletak, trajebañua norberak ikusiko dau)
12:00 Tensiñoia berriro be igotzeko, txikiteo Klamorosua
14:00 Zumaixako alde zaharreko TAJ-MAHAL Kebapian bazkari pasaria
18:00 Txikiteua 2ª parte
22:00 Trena bueltarako Eibarrera
23:00 3er Tiempo Eibarren ta K1
Gallas eta Askasibarren despedidia
Lau baserri, eliza bat eta frontoi bat > Elgeta
danok itxarotako eguna heldu da > UZTAILAK 28
gazte ta agure erromerira goaz > Gigi ta bestiok
eta ume gaiztuak berriz mozkortzen hasi gara > “Danok”
ta gaba guztiak neskatxen atzetik > NPI??????
ta hainbat alditan ezetz ezetz esan digute > Xala lala!!
zerua eskeintzen, musu baten truke > Dana Gizurrak!!
eta erran diote gaiztoak zarete gu berriz ez > Mutill Fromalak!
eta erran diote gaiztoak zarete gu berriz ez > Ta Ume Gaiztuak!!
Elgetako jaixak 2012
Amaitu diaz aurtengo jaixak eta normalian testu gutxi idazten badugu( badut ), orainguan motibuakin. Hemen daukazue argazki sorta bat.
Jaixetako argazkiak fakafakan nahi badituzue sartu segi pauso hauek:
- cut64man@photos.flickr.com email bat bidali
- Asuntoren tokian, argazkiaren titulua jarri
- Emailaren gorputzean hau ipini :
tags: “Elgetako jaixak 2012” ( azpimarkatutakoa ipiñi , kakotsak eta guzti )