Aurten kalendarixua eitxeko asmua daukagunez, kuadrillako umien argazkixak nahi ditxugu. Nahi dabenak bere umiak agertzia, bidali argazkiak osaskasibararrobagmailpuntocom-era.
Azkenengo eguna, Abenduak 16, domeka.
Gibeljana 2012
Argazkiak isladatzen dau gure gaur egungo egoera. K1
Argazki gehiago flickr-n.
Gibeljana
Aurten be gibel jana Abenduak 8xan Bolibarko Arkupe jatetxian. Betiko antzera izango da, zizka-mizka piskatxo bat eta gibelaaaaa.
Apuntatzeko azken eguna abenduak 5a. Goizeko planari begira juan proposamenak botatzen azkenengo kuadrillako bazkarixetako ekintzek izan daben arrakastia ikusitxa ala eitxia onena…
Babajana 2012 argazkia
Hemen daukazue aurten ateratako argazkia. Aurtengua 15. babajana ospatu duguna izan da, lehenengua 1998. urtian izan zan ( nere ustetan).
Babajana 2012
- Noiz: Azaroak 10, zapatua.
- Nun: Aittola Zaharren.
Egitaraua: Nik proposamenak botako ditxut, gero erantzunekin juango gaz zehazten.
- Goizian Madarixa juan eta Erlora igo.
- Elgeta inguruan mendi ibilaldia.
- MTB ibilaldia Elgeta inguruan.
- Pelotan ibili.
Bazkarixa 14:30tan hasiko da. Nahi dabenak etorri Iñaxio Askasibarri deitu edo hemen apuntau. Azkenengo eguna apuntatzeko Azaroak 7 azteazkena ( eguerdiko 12:00tan).
Lili Arantzabal Larrañaga
Jaio da Lili Arantzabal Larrañaga
Urriak 15ian.
Hillan 14an ingresau giñuan euripian, goizeko 6etan. 31 ordu ingururen ostian ikusi dogu gure txikixa. Amak kriston lana egin dau erditze gelan eta aitta adurra darixola dago hau mezuau idazten. Lilik 3,870gr pisau dittu, ederra neskatua.
Debagoieneko ospitalia oso, oso zerbitzu ona emon doskue. Profesional galantak dare Arrasaten.
Maritxu Kajoi 2012
Maritxu Kajoi, MKJ 2012
IEUP Lagunok! Aurten be heldu jaku Maritxu Kajoi.
Bai, oingo barikuan da! Batzuk geixau ta betiko beste batzuk kale eingo dabe.
Baña baten batek etortzia nahi badau, animau!
Gora Maritxu Kajoi!!
ATUN jana, argazkiak.
Edarto pasau giñun sagardo egunian. Batek txokua eta atuna, beste batzuk sagardoa, ardaua, postria… eta beste batzuk gosia… dana batu eta bazkari edarra irten zeban. Kosiñerua be fin-fin ibili zan.
Bazkarixa amaitxu gabe tortilla lehiaketara eta bertan podiumetik gertu.
Hemen sailkapena.
Argazki gehiago Flickr-n
ATUN jana
- Noiz: Irailak 22 zapatua, Sagardo eguna.
- Non: Domingo Iturben, GIGITOENEA txabolan ( 3. txabola da).
- Zer: Bazkaria, atuna brasan.
Azkenengo eguna apuntatzeko Irailak 18, asteartea, eguardiko 12:00tan.
Bazkaria 14:30 inguruan hasiko da.