Mangagerrak fregoneta erosi du txirrindulari taldearendako

Mangagerrak fregonetaren aurkezpen ofiziala egin du. Erakutsiko dugu beste egunen baten erretratu eta guzti. oraingoan, direktore trajea erakustea pentsatu dugu.

Erretratu haundi xamarra sartzia pentsatu dogu, izan be, bakoitza dan modukua da eta… Honek aurreko notiziaren zati bata be hartzen dau, baina ezin zan bestela izan. Haundixa izan eta haundixa erakutsi.

Fregonetak esfuertsu proba pasauta dauka , espidermanek esan duenez. Hau editatzerakoan horixe esan du eta editore ofizialak idatzi be bai.

Leirek, entregau dau inbalidua etxian. Izan be, kuadrillako txorradekin barre egin gura eta ezinian ziharduan. Gixajuak barre egitten be min hartzen dau. Leirek esan dabenez, idatzi biharko neuke inutilla. Ba bueno, holaxe geratzen da idatzitta. Akaso mangagerrak emongo dotsaz masajetxo batzuk eta jarriko dau txirrindula gaiñian. Momentuz, bankilluan geratzen da, edo bestela fregoneta gaiñian be jarri geinke.

Allagau dira mallotak

Gaur eguardixan probau dittugu. Uberak jantzi dittu, di-da! Eñ

Eñautek esaten dabenez: acerukok ziero aspertuta bizi dala erakutsi dau oinguan be.hobeto eingo juan neska billa ekitzia guaikerixak lagata.

Bueno, Eñauten intromisiño hau eta gero, gura doguna da erakustia diseinuan goren gorenian dagon mallota. Pare bat erretratu hemen.

Gure txirrindulari taldiak badaka mangagerra. Gaizka izango da, zelan ez.

Mangagerra

Kuadrilakoak korrikan parte hartzen

Izarreko errebueltan hartu zuten testigua Goibekoren izenean. Etorrek eraman zuen bai lekukoa eta baita liburu bat ere. Etorri Gorkik (tabernarien izenean) entregatu zion, Arrakalak liburuarekin batera. Etorrek, berriz, pasa zien eskolakoei herriraino eramateko ardura. Etorrek sustauta zegoen Maialeni eman zion.

Bildurrez, lotsaz, edo zegoen Maialen. Eta hori Ainararen familiakoa dela! Ikasiko du Ainarak beste zarata ateratzen. Irakasle ederra du ba! 🙂

Egun polita izan zen Elgetan. Koadrillako asko bide bazterrean. Batzuk lanetik piper eginda eta kalera aterata San Juaneko rektan, beste batzuk baserri parean jarri eta txaloka, batzuk korrika, beste batzuk txaloka… Denetik.

Hurrengoan koadrilakook animatuko gara kilometro bat erosten. Ahal bada erosiko dugu Nafarroan-edo. Konforme?