Zeinek antolatu bihar dau babajana?

Aurten be egin biharko dogu ba babajana… Klaro, urteroko lekuan egittia
proposatzen dot nik, Aitola Zarren. Telefonua be hemen
dago

animau gura dabenandako. Bai, badakit ez dala sasoia, denboraz gabizela,
baina eskusa bat bihar zan bi gauzatarako:

  1. Pasatzeko batenbati hau antolatzeko arduria. (Baten batek hartzen badau
    erantzuteko mezu honi berak hartzen dabela). IƱazio zan lehen antolatzaile
    eta ez dakit ba aitatxo izan eta berriz be bizikletero izanda eukiko daben
    denborarik kuadrillarako…
  2. Argazki bat bistaratzeko sistema berri batekin.
    Fliker deitzen dan webguniaren bittartez. Ez
    dozuela batenbat ezagutzen? Ba egin klik eta fliker erabilita dago eginda
    hori montajioi. A! argazkixak bialdu editoriari, e?

Hori bai, oin, flikerren kuadrillakuekin egindako
montajia
dago, baina
holako neska kuadrillarik ezagutzen badau batenbatek eta izen eta
telefonuekin, ba… Ba… Badakizue. Hurrengo beste montajetxo bat egin
biharko dogu šŸ™‚

Kuadrillakoa za? ba idatzi blogian. Bialdu posta bat.

Blog hau danon artian egin bihar dogu. Klaro, ez dot kentzen nere ikutu bat euki bihar dabenik, izan be superbotereduna ni neu naiz blogian. Baina zuen testuak gura dittut jasotzia. Zuen testuak eta ahal bada zuen argazkixak be bai. Mesedez, ez galdetu zelan ez dok jarri hau edo hau? Bialdu zuek. Zuen izenakin agertuko da.

  • Argazkixak bialdu, testuak egin, berriren bat bota, oporretako laburpen bat, argazkixak, notizia bonbaren bat emon, afari baten barri, kotileekuak (dezentiak badira šŸ˜‰

Kuadrillako edoizeinek:

  • Ikusi etaratzeko modukua dan edo ez. Editoriaren filtrotik pasau eta ahal bada txukundu, edo Interneterako egokittu, edo argazkixak tratau, edo…

Editoriak:

Hau blogau kuadrillako danok egin bihar dogu eta bizirik egoteko zuen aportaziƱuak eskertuko dira (eskerrik asko esanda, sin mƔs).

Kuadrillakua ez baza be bialdu zeinke. Filtrua, baiƱa, zorrotzagua. jua, jua, jua.

Faka Faka team-en lehen entrenamendua

Azkenik taldearen lehen entrenamendu ofiziala ein dou. Arrazoi ezberdinegaitxik batzuk fallo egin dabe, baina, Kantoikura goizian 5 azaldu gaz. *IƱazio, Larra, Kantoi, Iker , eta ni neu*.

Eguraldixa lagun Elorrixo aldera jaitsi gaz, bertan, Iker zauan intxoitzen eta berarekin elkartu eta Igorre aldera abiatu gaz. Zornotzan Ikerrek buelta eta etxeruntz juan da, ez ezin zabelako !! beste konpromezu bat zeukalako baizik. Guk ordea Igorrera heldu eta Dimako portua igo dou. Portu hau Kanpazarren modukua da, baina, 5 km gehixau dauka. Trankil igo dou, gero Elgetara bueltau bihar giƱun eta. GaiƱian zerbait jan eta Otxandixo alderantz jarraitu dou, ondoren Arlabanera, Arrasate eta azkenik Kanpazarretik Elgetara, bueno Larra eta ni Elgetara, Kantoi Elorrixora eta IƱazio Berrizera. Bueltiak honek 100 km inguru dauka, guretako nahikua. Gaur gogorrena IƱazio izan da. Bestiok nahiko larri, ni neu kriston gosiakin heldu naiz. Baina bueno…

Hurrengoko irteeran haber jende gehiago irtetzen gazen, pakete gehiago nahi ditxut tropelian eta.

Uxue eta Olatz Yong Lian

Uxue eta Olatz Yong lian diaz azkeneko bi txikiak.

Uxue, Eneida eta Bittoren alaba da eta 2005eko Otsailaren 22xan jaio zan. Uxuek beste ahizpa bat dauka, Lorea.

Olatz, Ana eta Ikerren alaba da eta 2004ko Maiatzaren 15an jaio zan Jiangxi probintzian, Txinan. Olatzek be beste ahizpa bat dauka, Izar.

Kuadrillan ume gehixau be dagoz; Unai Zabalan semia, Ojangurenek Maria eta Martin, IƱaziok Jone, lehen aipatutako Lorea eta Izar eta bidian datozenak ehhh File eta Kantoi !!! bueno horrek nik dakidanak. Baina, Uxue eta Olatz izan diaz blog honetako lehenenguak.

Itsaso eta Aitor ZORIONAK !

Itsaso eta Aitor Apirilaren 9an ezkondu zian Aramaixoko Andra Mari ermitxan. Denok dakizuen moduan eguraldiak ez zeban batere lagundu, elurra, haizia, danetatik eduki giƱun, baita emaztegaiak ere, baina gure ezkonberri hauek denari aurre ein eta azkenik ezkondu zian. Elizkizuna motza izan zan, Uberak ala aginduta.

Ezkondu ondoren denok OƱatiko Zelai Zabalera ezkontza ospatzera. Zer esango dot ba? Bertan jan edana nahikua, hau izan zan menua:

Urdaiazpiko iberikua, Foie terrina oportoz, Otarrainskak plantxan, Txangurroz beteriko rabioliak, Onttoen tartaleta, Muxilak marinera erara, Hegazti salda edo Itsaskien krema, Itsasapoa labean olio errearekin, Limoizko izozki edaria txanpanarekin, Txahal masailak erregosita eta bukatzeko Hostopil epela, Urren izozkia txokolatearekin eta Marrubiak eta edateko Getariko txakolina, Cresta Rosa (ardo gorria), Conde de Valdemar (ardo beltza), Anna Codorniu (Txanpana).

Jan da gero dantzaldixa Gardokirekin, bertan batzuk izardi nahikua atera zebazen eta beste batzuk mahaixan tertulian. Ahh ahaztu baino lehen ezkonberriak Ainara eta EƱauti oparitu zotzen tartako muƱekua.
Zelai Zabaletik urtendakuan bodia Arrasaten jarraitu giƱun goizalderarte, hau da, autobusak etxera ekarri arte.
Itsaso eta Aitor iadanik Nueva Yorken egongo diaz, estei bidaia Nueva York eta Mexikon pasauko dabe.
Ondo ibili eta ZORIONAK bikote.

Uberan bodia

Ubera eta Itxasoren bodarako autobusa urtengo da plaza barrenetik. Puntualidadia eskatzen da: 11:40xan urtengo dau autobusak. Elgetatik Aramaixora eta 14:00etan bazkarixa izango dogu OƱatin.

OƱatin bazkarixa izango da Zelai Zabalen.

Eta gero gerokuak! autobusa Arrasatera bazkaldu eta dantzan egin ostian.

Arrasatetik Elgetara 03:30etan Garibaiko geltokixan, jubilauen egoitza aurrian.

Faka Faka Team

Jaun zan zapatuan izan zan gure txirrindulari taldearen aurkezpen ofiziala.

Taldia argazkia atera ondoren, bizikletan buelta bat eman ordez, despedidara juan giƱan, hori bai entrenamendua !!! Talde honetan txirrindulari mota gehienak dagoz, esprinterrak, igotzaileak, juanitoak,… danetik. Fijau argazkixan eta konturatuko zarie.

Gogoratu bihar dotzuet Ekaina laister datorrela eta ipurdi gizen asko ikusten diezela oindikan. Bizikletan ezin dana ibili astian zihar, dieta del kukurutxo ein leike. Animo !!

Uberan despedidia Zumaixan

Azkenik Uberan despedidia egin giƱuan eta baita edarto pasau be. Eguna luze juan zen, goizian, Getariako Aizpuru txakolindegixan 11etakua; generua ona eta txakoliƱa hobia, batez be 6.kupela. Honen ondoren Getarian zihar poteo txiki bat eta Astillerora bazkaltzera. Bazkarixa edarra, jan eta edan nahikua, kamareria majia, zer nahi gehixau…Eta azkenik Zumaira. Bertan San Telmuak, guretako nahikua, juergia eta K1 izan zan Zumaiko laburpena. Ez naiz egon kuadrillakoekin, baina, azken berririk badago, lasai aipatuko dugu eta.

Bueno eta Ubera zer? betiko moduan, kriston martxiakin. Aupa Ubera zapatua laister jatok eta !!!!

Kuadrillan kotxe barrixak

Aurtengo aste santuan, Peru, Larra eta hirurok kotxe barrixa ekarri dou, bueno, kotxe barrixa-barrixa Peruk bakarrik. Badakizue Mangagerra da. Torunsakuok berriz 2. eskukoakin konformau bihar. Peruk, Renault Traffik fregoneta gris panpox bat ( momentuz ), Larrak Citroen Xantia 2.0 hdi hau ere grisa eta azkenik neuk BMW 320d familiarra, badakixue pensando en el futuro.

SuperPerun fregoneta ia probauta daukau , gaiƱera Spidermanek esfortsu proba ere pasau dotza. oindikan Larra eta neria falta da probatzeko. Larrana probatzeko zain dago, deitxu eta emongo dotzu txandia eta neria oindikan papeleo asko ein bihar dia eta ez dau onartzen mozkorrik…