Uztaileko urtebetetzeak

Gure kuadrillan Uztaila hilabete ona da, ikusita zenbat jendek betetzen dituzten urtiak.

Hemen daukazue listia:

Igor Ar Uztailak 5..

Oier Billa Uztailak 9……………..

Joseba Mujika Uztailak 10……….

Iban Retolaza Uztailak 15……….

Haritz Gallastegi Uztailak 17……

**Iñaki Ojanguren* Uztailak 19*…….

Ondo pasau zuen eguna eta ez ahaztu zuen kuadrilliakin.

Oharra: Betiko moduan esaten dotzuet, batenbat falta bada esan, nik dakitxetenak ipintzen dittut.

Extreme Bardenas

Aurten be kuadrillako batzuk Bardenas aldera juan giñan, Extreme Bardenas Mountain Bike martxara. Mountain Bike hartu eta Nafarroa hegoaldeko paraje ezberdin, desertiko, honetara juan giñan.

Martxa, Arguedas herrixan hasten da eta 100km inguru ditu, denak lur, hautz, harri…etab artean eta honi gehitu bertan eitxen daben berua eta partaidetza, 1500 biker.

Enrike Elkoro, Aitor Ubera, Iker Irazabal, Bixente Askasibar eta neu juan giñan. Denok amaitu giñun.

Postuak eta denborak:

Kebrantahuesos, beste esperientzia bat

Azkenian heldu zan eguna eta esan biharra dago, merezi izan dabela azkenengo bi hilebetetako sufrimenduak. Danok amaitxu giñun, Iñaziok ezik, arazo mekanikuak euki zabelako.

Martxa egunian, ondo gosaldu ondoren, Sabiñanigoruntz abiatu giñen gure erronkara. Eguna ederra urten zan, guretako bero larregi, baina, ikuslientzat ederra.

Goizeko 8ak, etxaflerua bota dabe eta irten diaz lehenenguak, guztira 5.600 partaide inguru eta danok irten orduko minutu batzuk pasa diaz. Hasiera espero baino hobeto juan zan ( erorketa barik ) eta hemendik aurrera Somport, Mari Blanque, Portalet eta Hoz portuak igo giñun guztira 205 km egiteko.
Bakoitzak bere momentu honak eta txarrak pasa giñun, baina, jendian eta beste txirrindularien animoz, beti aurrera jotzen dozu. Bide ertzian eta baita lasterketan Euskaldunak nagusi.

Lasterketan Kantoi eta ni aurretik irten giñan eta beste laukotea, Oto, File, Larra eta Villa elkarrekin ein zaben. Laukote honek martxako esistentzia guztia ixa amaitxu zaben denbora guztian jan eta edaten; ez zabezen laga kontrol bat probatzeke .

Laguntzeko eta animatzeko Gigi, Ainhoa, Amaia, Jone eta Ander ibili zian. Jone bere martxan Treparrisco irabazi ondoren eta iazko denbora 20 minutu jaitsi ondoren gero guri laguntzen ibili zan. Datorren urtean ala Kebranta !!

Amaitzeko esan esperientzia kristona izan dala eta helmuga pasatzian izugarrizko poztasuna hartzen dala eta aurretik pasatako sufrimendu dana ahaztu eitxen dala. Bestela galdetu Villai.

  • Ikusten egon naiz erantzunak eta ez dozue asmau iñork. Norbaitek erreklamatu nahi badu, idatzi.

Porria

Flickr-en gordeta dare. Ikusi, ikusi: Argazkixak

Argazki pilla bat etara dittugu

Askasibar kuadrillako lehenengua. Jone kopa eta guzti etxera

Zelango Halango kopi-paste bat egin eta gero etara dittugu denborak-eta http://www.quebrantahuesos.com/ webgunetik.

Lehenengo izena agertzen da. Gero, zenbagarren egin daben, zenbatetik bai generalian eta baitta kategorixan be. Eta azkenengo, denboria.

Zerrenda ofiziala (ojo,
txip aldaketekin)

  • KANTOI: 910 de 5643, 434 de 1741tik. Denbora: 7:11:20
  • ASKASIBAR: 1483 de 5643, 633 1741tik, 7:34:21
  • OTO: 4274 de 5643, 1435 1741tik. Denbora 9:37:10
  • LARRA: 4275 de 5643, 1548 2025tik. Denbora 9:37:10
  • VILLA: 4276 de 5643, 1436 1741tik. Denbora 9:37:11
  • FILE: 4277 de 5643, 1437 1741tik. Denbora 9:37:11
  • JONE: 45 de 729, 1 44tik. Denbora 2:41:26
  • * Askasibar eta Kantoiren postu ofizialekin ojo. Txipa aldatuta fan ziran, eta, bene-benetan, Askasibar heldu zan lehenau metara. Iñaziok ez dau amaittu ze sillinian zeozer pasau ei jakon.

Hemen zerrendan bi txapeldun: Jone eta Askasibar

Askasibar kuadrillako lehenengua izan da eta Treparriscos-eko errekorra egin dau Jonek. Jonek kriston denboria egind dau iaz baino hogetaka minutu gutxiaguan egin dau markia. Txalo zaparrada haundixak bixendako eta zelan ez, beste danendako be. Mundiala!

Berrogei gradu be hartu zittuan egunak aldaparen baten. Kriston berua! Argazkixak, komentarixo profesionalak eta holakuak editore jaunaren esku.

A! Enrikek diño aurten neska gutxi zeguala bide baztarrian. Oin, gure mutillak sasoian daude.

Quebrantahuesos !!!!!

Azkenik heldu da data, eguna,…Gure azkenengo hilabete hauetan ez da beste gairik egon, Quebrantahuesos gora, Quebrantahuesos behera…

Momentuz 7 gara joango garenak, **File, Oto, Villa, Larra, Iñazio, Kantoi eta ni neu ahhh eta ixa 8. ahaztu jata, kuadrillakua ez izan arren gurekin datorrena, Jone**.

Esan biharra dago, hasierako taldetik, bakarrik batek fallo egin dabela, bueno bik, bata Dani da (arazo fisikoagaitik, edo psikologikoagaitk ???) eta bestia Altube, danok dakizuen moduan, Quebrantara ez juatearren 4 hilabete doia plantak eitten.

Gure taldian denetarik daukagu, baina, entrenamenduak ikusi eta ein ondoren beraiekin bi destakatzen dittut, eskalatzaile moduan Alambre Villa eta sprinter moduan, Oto Petacchi. Bestiok ez dugu destakatzen, talde gizonak gara. Bueno hau nire iritzia da. Bateron batek beste iritzi bat badauka, erantzun dezala.

Iadanik entrenamendu guztiak einda daukau eta esan bihar dot, FakaFaka team-ak aurten zer esan haundia eukiko dogula Quebrantan. Ikusi beheko argazkia.

Amaitzeko PORRAK onartzen diaz:

  • Bakoitzeren postua
  • Ze denbora
  • Beste edozer,adib 1.goa petatzen…

Badakizue, erantzun, irabazleak edo gehixen asmatzen dabenak sari sorpresa bat izango dau.

File eta Gigi txapeldunorde Amorotoko pala txapelketan

Juan zan zapatuan, Ekainak 4, File eta Gigik Amorotoko pala txapelketako finala jokatu zeben. Azpalditxik zabizen lehiatzen eta azkenik finalera heldu ondoren, Ekaitz eta Igor Aulestiarren kontra galdu zeben 45 eta 25. Partiduaren gakua hasieran egon zan, bikote Bizkaitarrak 8 eta 1 irabazten hasi bait zien. Gure bikotea 17 eta 15 jarri zian, baina hortik aurrera Bizkaitarrak nagusi. Pena bat !!! Aurreko partiduetan Filek esan zabenez, Gigik aurkariak palakadaka ateratzen zitxun, baina oinguan ezin izan zeban (indarrak ez dakitx nun galdu zaban ???). Partiduko onena Igor aurrelari Aulestiarra izan zan, tanto ikusgarrixak egiñez.

Partiduan zihar bertara inguratutako ikusleentzat pastak eta traguak egon zian eta partidu ostian luntx bat txapelketan jokatutakuentzat. Neretako hau izan zan onena, txapelketa jokatu barik edarto jan eta edan giñualako.

Datorren urten be berriz finalera, guk edarto jan eta edango juau eta !!

AHH argazkixa bidaltzen doztanian ipiñiko dot.

Zazpittik lauk amaittu dabe. Hiru, denboria baiño lehenau Elgetara

Gaur eginddako bueltia

  • Iñaxiok horrenbeste pagautako kuadrua apurtu dau. Konpetizio presioak gainditu dau. Lehenengo jausi dana izan da. Malaostixia soltau dau eta gero ekipoko mangager-akin rabak jatera agertu dira Ostatura: Jone, Iñazo eta Sorkunde.

Elgeta (Kantoikotik) Eibar, Zarautz, Meagas igo, Zestona, Endoia igo, Azurki (ez dira atrebidu Aittolazaharrera bajau eta babak eskatzen), Elgoibar (hemendik fan da Igor Ondarruara) eta Eibartik zihar Elgetara berriro. Buelta guzita egitten bost ordu eta erdi (klaro, mekaniko arregluak, jan-edanak, torpiak atendidu biharra… dana kontuan hartuta).

Mekaniko biharrak

  • Beste Askasibar bat jausi da hurrengo. Kuadrua ez, baina radixua apurtu jako. Badakizue, oingo erruberek gutxiago erabiltzen dittue-eta… klask! borobilla zana zortzi baten itxuriakin di-da baten.

    Gaurko izarrik haundixena taxistia izan da. Hau be beste Askasibar bat. Eskerrik asko Josui. Ia penak ahazten dittuen bodan, ze gaur taxi biharra egin dabena ezkondu egingo da hurrengo astian. Kuriosua da, baiña gaur taxi biharra eskatu deben danak be batuko dira bodorrio horretan. Ia gaur baiño karrera hobia egitten dozuen.

  • Villa jausi da hurrengo. Eta egixa esan, gura zeban kataia apurtzia, baiña… baiña kataia apurtu eta arraglau egin dotse fakafakakidiek. Redio! berriz bizikleta gainera! Hala eta be, Itxuria danez, Ainhoak ez dotsa ondo engrasau kataia eta berriro bajau bihar bizikleta gaiñetik.

Gaurko izarra

Kebranta famosuoi laster da, ekaiñaren 18xan. Gutxiago falta da. Animo!

Gipuzkoako Foru Aldundia oker dabil

Apirilaren hondarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen El Diario Vasco egunkariarekin, blog lehiaketa bat antolatzeko. Ez zituen aintzat hartu ordura arte Gipuzkoan bertan blogintzan egindako ahalegin oparoak, adibidez gure fakafaka (ji, ji, ji) eta DV-rekin ezkondu zen. Historia faltseatzera ere heldu da, gainera. Hombre, Gipuzkoa Elgetan hasi eta Uberan amaituko balitza moduan jokatzea ez diogu eskatzen Aldundiari, baina, redio!

Nork bere ezkontideak hautatzen ditu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskubide osoa du berea aukeratzeko. Hautuak, ordea, sortu zituen protesta batzuk, adibidez: Blog&roll lehiaketa printzipioz gaztelania hutsez izan behar zelako; edo saritzea nahi zutelako blog onena, baina horretarako ezinbestekoa zelako blog hori Diariovasco.com-en egitea; edo, oro har, aitzindarien lana kontuan hartzen ez zelako.

Okerrena, baina, orain dator: Gipuzkoako Foru Aldundiaren organo ofiziala hasi da hainbat informazio banatzen, eta hor aldatu egiten da euskal blogintzaren historia, DV-ri emateko ez daukan aitzindaritza. Eta hori ez diogu onartuko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du E-gobernua eta hiritarren parte-hartzea, jardunaldi batzuk, non gonbidatu dituen Europa Press-eko ordezkari bat, eta beste bat DV-koa, teknologia berriez hitz egiteko. Eta DV-ren ordezkaria aurkezterakoan, hauxe dio: “Diariovasco.com fue el primer medio digital en incorporar foros de discusión sin pre-moderación, y ha sido también el primero en poner a disposición de sus usuarios un servicio de blogs”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta DV-k badakite Euskal Herrian lehen bloga, Sustatu.com, 2001ean kaleratu zela, CodeSyntax (Eibar) eta Goiena (Debagoiena) enpresek sortua. Lehen blog zerbitzua Eibar.org erakundeak sortu zuela 2004ko uztailean. 2005eko otsailaren 22an aurkeztu zuela Goiena.net-ek blog komunitatea Koldo Mitxelena kultura gunean, Donostian. Eta gero etorri zela DV bere blog zerbitzuekin. BainaÂ…, hor egon liteke aitortu gabeko koska Gipuzkoako Diputazioarentzat, blog horiek guztiak euskaraz daudelako. Horiek ez ezik, beste asko ere, 170 blogetik gora, euskaraz daude, eta Aurki.com albiste biltzaileak jasotzen ditu uneoro.

Blogei dagokienez, hori ez da egia

Bada beste jokabide ez egoki bat egin duena Gipuzkoako Diputazioak eta hauxe da: asko gara gaudenak izena emanda e-postazko buletin batera, Gipuzkoa.net atari ofizialean zer dagoen berri jasotzeko. Oraingo astean etorri denak, konpentsatzeko-edo, berritasunetan zekarren lotura bat: Goiena.net. Berritasuna, non eta 2003ko udazkenetik dabilenean ekimen hau sarean!. Nola hartuko gaituzte kontuan Deba ibarrean, San Vicente de la Barqueraren parean… Horientzat Gipuzkoa hasten da DV-ko orrietan eta amaitzen da Igara-Ibaeta inguruan.

Berritasuna goiena.net?

Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratzea dauka nahi dituen aliatuak, baina, mesedez, ez dezala historia faltseatu eta izan dezala errespetu apur bat punta-puntako teknologia erabiliz euskarazko ekimen berriak bultzatzen dihardutenekiko.

Errespetua

Joxe Aranzabal, ‘Eibar.Org’ eta ‘Goiena.Net’ komunitateetako 30 blogariren izenean.

Kaka-posta edo e-posta daukazu?

Kuadrillako askok posta kudeatzeko kriston arazuak daukazue, inoiz komentau dostazue, behintzat. Ez dala sartzen bialtzen dotsuena, ezin dala konektau, Euskalteli okurridu jakola gaur ez ibiltzia, baskuenak ez darela gustora euskalerria.org-kinÂ… ba oso analisi interesgarrixa egin dau Eroskik eta danondako be ona izango dalakuan hemen botatzia pentsau dot. Aztertu diranak duako posta zerbitzuak dira, eta tartian oso onak dare, esaterako gmail.

CONSUMER.es EROSKI-ko ikerketiak esaten da, Yahoo! eta Gmail gainerakuak baiño ahalmen askoz handixagua eskaintzen debela. baiña daozenen artian, duakuen artian edo gmail edo yahoo. Bestiak kaka morralian.

Sustatun agertzen da hau barrixau, osatuago. Nere gomendiua, lortu gmail kontu bat: edo isnoop.net webgunian edo bestela eskatu lagunen bati. Gonbidapenak jende askok dakaz, esaterako Jabi Zabalak otsaileko artikulu baten idatzi zebanez.

Klaro, batzuk jarraittuko dabe hotmail edo mixmail edo euskaltelekin. En fin. Egixa esan, nik ordaindu bat erabiltzen dot eta ondo dabil. Ez naiz pasau gmail-era, baina tentauta nago zeozer egittera spam-a ebitatzeko. Igual egingo dot oingo egunetan.

Iban Arantzabal.