Egunerokoa: Bost euskaldun Berlinen

Ez gare ezta mozkortuta be! Bi egun gare Berlinen eta ez dogu litro bat zerbeza edan. Bueno, ez dogu mozkortzeko beste edan be. Egon gara zerbeza ferixan, hala eta be. Talde kutreren bat entzun-eta…

Ondiokan ez daukagu gure boliduaren arrastorik. Bihar hasiko gara horren atzian. Gure editore ofiziala ohera juan da eta harek bai, harek pilak kargauta eruango dittu bihar goizian eta hasiko da BMW edo Vito edo dana dalako batzuk begira. Ia negoziantiek zer egitten deben.

Akelinek insistitzen dau auto zahar bat edo autobus bat eruan bihar dogula Elgetako kataittik harekin sartzeko. Ikusiko dogu. Bueno, ezer ganorazko gutxi idatzi dogu, badakit. Bihar gehixago eta hobeto. Eta zuek?, zelan hortik? feedback piska bat bihar dogu? Zelan Greziakuak? Italiakuak? Elgetakuak? bestiok? emon erantzun batzuk dedio!

Gaur gauza oso interesgarri bat egin dogu. Bizikletan ibili gara eta ikusi dogu Berlineko harresia, goittik-behera. Bueno, harresixana geratzen dana. Hala eta be, amaitzen dago konexino ordua eta laster esango dosta bale! Bueno, beste ordu ordu laurden pagau dogu eta hauxe emon dau:

Harresixa ikusten

Tourra egin doskun neskatua demasa zeguan. Kriston biajia emon dosku. Gustora juan gara bere ipurdian atzian. Pedalan erritmua ez dogu galdu be egin. Jode! berba jarixo haundikua be ez zan, baina espainolez be ondo moldatzen zan. Sobrauta ibili gara pedaleuan, bueno, txakalaldixa emon dotsan Askasibar kenduta. Gigik erruberan juan da. Ja,. ja, ja.

Kieto! Akelinek be esan gura dau zehozer:

Autobusanak jarraitzen dau holan izaten, baina mozkorbusa deittuko dotsagu. Hori bai, aplikazino bat dauka: Espaloiari alkilauko dotsagu jendia kontzertutara eruateko, dino.

Ederra tipua dagola eginda hau. Leire dalako batekin (ezin zeban beste izenik euki…) liau zan abioian. Ixiltzeka jardun zeben hau gora eta hau behera, badakizue, gora eta behera. Eibartarra bera, baina euskara batuan jarduten zeban. Gaizkak, zelan ez, behinberriz esan bihar gauzak… baina bueno, moldau ziran bai, ya lo creo!

Perun ligia

Hau be tipikua da. Beti, han edo haruntzago ikusten dittugu euskaldunak. Ezagunak be makina bat bihar. Notizia: ez ziran Arantzabalen ezagunak, Akelinen ezagunak ziran gaur metruan ikusi dittugunak. Eskolako lagunen bat.

Euskaldunak ikusi

Hizkuntziarekin onduen komunikatzen diranak Peru eta Gigi dira. Honek dake jarduna!

Azkenengo detailliak, bi

Bigarrena, biharko laga dogu Gay tourra. Horren aukeria be bazeguan, baina biharko hori.

Bueno, bagoiaz, edarra neskatua pasau da oin be!

Kamioia bolkau da frontoian

Egixa esan, parian tokau jata eta etaratzia pentsau dot. Zer zerikusi dauka kuadrilliakin? ba bapez. BaiƱa bueno, ez da txarra gomendio bat emoteko. Ez egin lanik abuztuan

Ikusi bakarrik egin dot eta argazkixa etara. Egixa esan, ez dakit zer pasau dan. Galdetu be ez dot egin… baten bat enteretzen bada ba sartu deixela. šŸ™‚ Ni oporretan nago… Banoia oporretarako poltsia preparatzera. Poltsa haundixa eruan bihar ei dogu-eta…

Gigi Bilboko pala txapelketan irabazle

Enrike Elkoro jaunak, GIGIK, eta bere anaiak, Mikelek, Bilboko San IƱazio auzoko pala txapelketan irabazle izan zien. Basauriko aurkariei irabazi zienten: 35 eta 29.

Partidua Gigiren esanetan oso gogorra izan zan eta azken tantuetararte ez zen jakin nor izango zen onena.

Bilboko txapelketa honetan 25 bat bikotek hartu zuten parte eta azkenengo bi hilabete hauetan ibili dira jokatzen.
Azkenik aipatu behar, gure kuadrillako honek, aurtengoarekin 6. aldiz irabazi dabela Bilbon.

Momentuz ez du txapelketa gehiagotan parte hartuko, eta indarrak Alemania aldian gastauko dittuz.

Azkenean bete da zure ametsa: fakafakan agertu zara

Azkenean bai!!!! giiiiiƱƱƱƱaaaaaauuuuuuuuutttttttt!!!!!!!!! Eta hurrenguan papeleko ediziƱuan, bai-bai, astelehenekuan.

Asko bajatu dou maillia holakuak etaratzen, baiƱa zure ilusiƱua betetzia erabaki dogu batzorde editorialekuok.

Konga, kotxian koloria hartu dok. Hik be depilaik. “fĆ¼rher-en”:http://www.hitler.org/ antza hartu dok, kapullo!

Bestiok be preparau! Zuek zarien moduan agertuko zarie-eta. Depilau badaezpada. šŸ™‚

Enrikek auto barrixa ekarri dau

Enrikek erosi daben autua da Seat Leon baltz kolorekua eta ligatzeko egokixa. Pack duo bat ekarri dau, gaiƱera: Leon eta Leona.

Gorkak, barriz, follonetia ekarri dau. Volkswagen Caddy bat, baiƱa badakizue, ligatzen be aurretik ibilliko gara, seguru! Baietz estrenau Enrikitok lehenau!

Eta hau hasieria baiƱo ez da, ikusiko dozue abuztuan. Benetako follonetia ekarriko dogu, Alemanian amortiguadoriak probauta etorriko da. Eroslerik ezagutzen badozue, badakizue, esan. Ez dau tetxuan mantxarik eukiko, garbittuko dittugu.

LE TOUR DE FRANCE 2005

Beti naukan tourrera juateko gogua eta azkenian aurten juan naiz,Gigi eta Jonekin. Izugarria da, ez dauka beste lasterketekin zerikusirik.

Bi egunetan egon gaz txirrindulariak ikusten, larunbatian Ax 3 Domaines eta Igandian Saint Lary Soulan. Igoera hauetan edo hobe esan etapa hauetan euskaldunak zian gehiengua, danak laranjaz jantzita.

Lehen esan moduan Tourrak ez dauka zerikusirik beste lasterketekin, denetarik ikusi giƱun: soltero despedidak, jendia disfrasauta, eroskiko karruak edariz beteta ( eta ez Isostarrekin),… eta karrerako karabana, hau izan da neretako espektakularrena, edozer gauza botatzen zaben jendeangana, txorixua, gaztaia, boligrafuak, txapelak, zerbezak, ura,karameluak… lasterketa gutxiengoa da Tourrean.

Guk ikusi giƱun bi portuetan, lehenengo 15 txirrindulariak kenduta beste danak larri,larri… telebiziƱotik ez diaz aldapak apreziatzen…

Datorren urtean berriz !!!

Flickr-en argazki gehixau

FOFOFO TXAPELDUN !!!!!

3-2ko emaitzarekin nagusitu giƱan Bergarako futbol txapelketan. 2-0 galtzen hasi arren markadoriai buelta eman eta azkenian 2. aldiz txapelketako irabazle gertatu giƱan.

Mikel Juaristik sartu zeban lehenengo gola (2-1) Koldo Erostarbek, berriz, bigarrengoa penalti bidez (2-2) Garaipenaren gola, azkenik, Mikel Ormaetxeak (3-2)

Elgetako afiziƱua betiko bezala bikain egon zan eta beraik be espektakulu edarra eskeini zaben. Aurten be pirokteknia zaratak egon zian.

ZelebraziƱuak, betiko bezala Antzuolan jarraitxu zeban.

Aupa FOFOFO

FLICKR-en argazki gehixau

FOFOFO finalera !!!

FOFOFO aurten be, Bergarako Ipintza futbol txapelketako finalera iritsi da, 3. aldiz jarraian.

Finalerdian Bergarako Hotel Ormazabali 2 eta 1 irabazi zion. Partiduko izarra Jokin porterua izan zan, baina, beste guztak be edarto ibili zian.

Beste finalista oraindikan ez dakigu zein izango dan, Antzuolak uko ein bait dio finala jokatzeari, bertako jaixak dielako. Pena bat, guk bertan zelebratzen dogulako.

AUPA FOFOFO

Jaixak 2005

Bueno, agian ni ez naiz egokiena jai hauetaz idazteko, baina, zerbait idaztearren neu hasiko naiz.

Jaixetako egun hauetan denetarik euki dou, batez be jan-edana. Aurten be azken urteetan bezala, jaixak disfrazatuz hasi giƱan, Arrasateko urgentziak.

Kriston kontsulta zabaldu giƱun Ozkarbipian eta pazientiak oso gustora gelditu zian. Ez giƱun kexarik izan.

Ostiralean ez giƱun partaidetza haundirik euki eta egun hau jan edanakin laburtu bihar.

Larunbatian asto karreriakin hasi giƱan eta gure representantia nahiko kaskar ibili zan (Oier) azkenian 3. postuan geratu zan. Arratsaldean ordea, kuadrillen arteko jokuetan fakafaka izan zan irabazle, bai gu geu, eta ez zeban faltarik ein erreklamazioa aurkeztia.

Iganderako be representatiak euki giƱun ferixia animatzeko, badakizue, batzui gaua motzak geratzen jakue.

Amaitzeko, neuk ez dakit ezer, baina, gabian asko ibili zarienok, agin beste notiziak badakizue edo eguardixan asko ibili diazenak…
Badakizue idatzi bildur barik.

Oharra: Argazkiak lortu heiƱian, sartzen joango naiz

Flickr-en argazki gehixau