Gisau lehiaketa, aldaketa, prest daude Iban eta Dani

Aurten gisau lehiaketarako sukaldaririk ez dagoenez ( lana, nekea, familia, bizikleta…..), Espaloian bazkaltzea pentsatu dugu. Nahi dabenak etorri hemen eman izena. Azkenengo eguna osteguna. SUKALDARIAK AGERTU DIAZ, AURREKO TESTUAK EZ DAU BALIO !!!!

Gixaua egingo dogu hola edo hala. Dani prest badago pintxe izateko ni prest.

Gaizka, sua eruan Daniri. Josetxo, hiria be bai. Erremintxak-eta egongo nok hirekin, Dani.

Erosketak egingo dittut nik.

10:00etan plazan elkartuko gara. Ahal dabena etorri. Emon izenak gura dozuen danok hemen. Etorri gixau eder-eder bat jatera.
Iban Arantzabal

ELGETA 5 aldetik

Aurten iaz hasitako martxa berriz errepikatu behar dugu. Elgeta 5 alde ezberdinetatik igotzia. Kuadrillen eguna aprobetxatuz,  Ekainak 8 zapatuan nahi duzuen danok agertu Elgetako plazara.

  • Noiz: Ekainak 8 zapatua, goizeko 09:00tan.
  • Nun: Elgetako plazan.
  • Zer: Bizikletan Elgeta 5 aldetik igotzia. 117 KM eta 2.400 metrotako desnibela.
  • Plazan, Elgetatik pasatzerakuan jan-edatekoa egongo da.
  • Ibilbideko track-a

Elgeta 5 aldetik

Ondo mutilak, ondo!!

Urtiak futbito kantxetatik urrun egon ostean baloiarekin feeling-a berreskuratzeko ausardia izan dute kuadrilako “ausartek”. Duda asko zeuden Txapelak emango zuen mailaren inguruan, baina gauzak espero baino hobe atera dira. Egiari zor, zortea izan dugu ez baita ahaztutako ezer ikasi behar izan. Gurean berdin izan da beti baloia bororbila, laukia, edo karratua izan… beraz, hanka sartzeko gogoa zenbaterainokoa zen neurtzea falta zen. Eta, arlo horretan, betiko legez erantzun du taldeak. Lehiakortasuna ez da galdu.. Sekula amore ematen ez duten hamar pakete elkarri bultzaka. Ezin da gehiago eskatu. Nota oso ona merezi du taldeak: ondo, mutilak, ondo.

Iker: Imaginatu bistatik bajatuta dagoen eskubaloiko atezain ausarta. Beldur gutxi eta kasta daukala erakutsi du. Ondo.
Eñaut: Bat, bi, hiru…. Hilabete pasa dira eta oraindik ez da buruko agindua hanketara ailegatu. Igual datorren txapelketarako… horren motela ez balitz etekin gehiago aterako lioke bere jokoari. Gola dauka.
Larra: Ikusi al dozue Ansotegi futbolean jokatzen? Larra izan da gure “Anso”. Final-aurrekoan bere maila onena emateko gai izan zen bakarra.
Oto: Eta Labaka? Hori da Oto. Txapelketan zehar behetik gora egin du.
Iñaxio: Iraganeko lesio larriak eragindako beldurrak gainditu eta gogor defendatu du elastiko gorria. Dani Estradaren traza hartu diote zaleek.
Gallas: Gola. Magia. Baloia borobila izatea eskertzen duena bakarra. Sarrera bat ordaintzea merezi duen bi jokalarietatik bat..
Altube: Todoterrenoa. Kirol guztietan hartzen du parte eta denetan lehiakor. Ezinbestekoa. Hori bai, “baloia-oina-porteria-gola” eragiketa askatzea kosta egiten zaio. ¡Hay que despejar la X!
Flakua: Pilotako txapelketan galdutako sinesgarritasun guztia berreskuratu du. Lan bikaina egin du. On egin dio maila oneko talde baten jokatzeak.
Alkatea: Taldearen birika. Defentsan bikain. Zelai barruan eta kanpoan erreferentzia. Hala ere, gehiago eman lezake. Final-aurrekoen partida erdi pasa zitzaion zer zegoen jokoan konturatu zenerako.
Villa: Lesio bat tarteko oso gutxi jokatu du. Beraz, ikuskizuna ez da osoa izan. Elgetarrek jakin beharko lukete euren bizitzan gutxienez behin ikusi behar luketela MaraVilla jokatzen. Ezberdina da. Sarrera bat ordaintzea merezi duen bestea.

Elgetako 4 t´erdi barrukoa: kuadrilan denetik, betiko legez

Kaiolak denetarik utzi digu aurtengo txapelketan ere. Gauza ederrak, asko. Nergargura eman duten argazkiak ere makina bat. Gure koadrilan, egiari zor, txarretik gehiago egon da onetik baino. Ia beti bezala. Aurten bi multzotan banatuta aritu dira Fakafakako lagunak. Zein izen eman dieten multzoei? Antolatzaileek “berrogei urtez azpikoak” eta “berrogei urtez gorakoak” ezberdindu dituzte. Beste askorentzat “zaharrak” eta “gazteak” dira. Ez bata, ez bestea. Egiaren txoko honetan “Olinpikoak” eta “Paraolinpikoak” direla konturatu gara. ¡Es lo que hay!

Paraolinpikoak:

Reuma eta Ciego: Gerri-buelta gogor eta mugitzerakoan astun ikusi dute Larra txapelketa jarraitu dutenek. Arrazoia zein den ere jakin da: Elgeta ugaltzeko egin duen ahaleginak joka utzi dio. Segi horrela! Bestalde, “Kalen edo bale”-k ez dio asko lagundu. Dena lanbrotuta ikusi du. Goiko eta beheko koltxoia, txapa eta kontrakantxa falta dela jakingo ote du? Animo zaharretan gaztiak zarete eta!

Txapeldunak. Gigi eta File
Tranpa 1 eta Tranpa 2: Posible al da txapela janzteko Olinpair Jokoei uko egin eta Paraolinpiarretan parte hartzea? Bai. Flakuak mailaz aldatzeaz gain, bere iazko laguna bide bazterrean botata utzi eta irabazle bat fitxatu du. Diferentzia markatu duena, berriz, arautegia errespetatu barik hasi zen lehiatzen. Hala ere, zorionak txapeldunei!

Olinpikoak:

Azken kalekumea: Panaderitok txapelketako eskuin indartsuenetarikoa dauka. Hori gutxi ez eta defentsan ere onenetarikoa da. Dohain apartak. Hala ere, finalerdietatik kanpo geratu da aurten ere. Beste porrot bat. Ondorioa? Txirrindularien “grupetara” pasa dela. Ikasten ez den hori beharrezkoa ez den kirol bakarrera, alegia.

Presoa eta bola: Beste behin kuadrilako onenak. Eta beste behin txokolate zuria izan da arrakastaren giltza. Hori bai, aurten ikusi da bere jokoak goia jo duela. Gerri-buelta zabalaren preso da. Hori gutxi ez eta bola beltz astun bat izan du bidelagun txapelketan zehar. Sekula ez du horren bola txikiak horrenbeste pisu izan. Hauxe da kalean dagoen galdera. Tourunsan lan egiteko ezinbestekoa al da pilotan “pakete” bat izatea? Curriculumean jarri behar da? Hala bada, laster gerente bi berri: Gaizka eta Billa.

Julian Muñoz: Blog honetan ez dago ohiturarik gutxieneko maila ematen ez duten kuadriletako lagunen inguruan analisiak egiteko, baina aurtengoa salbuespena izango da. Bikote gisa lan negargarria egin arren, esan beharra dago Alkatea izan dela txapelketan zehar gehien hazi den pilotaria. Astelehenetako lan saioak zertarako balio duten ikusi da. Ea Bola Beltza konturatzen den…

Pakete kuadrila bat izan arren, itzelak zarete! Viva zuek!

NOTIZIA: New York Times