Azaroko urtebetetziak

Azaroan Otok eta Akelinek betetzen dituzte urtiak. Betiko moduan beste baten-batek eitxen badau esan, eta listan sartuko dot, guapo guapo.

Etor Sarasua, Oto Azaroak 8…………………..

Igor Azkarate, Akelin Azaroak 11……………..

Zenbat urte bete dittuzte ???? Galdetu eurei, baina…..

ZORIONAK !!!!

Babajana 2005

Aurten 8. aldiz babajana izan dou Aittola Zarren. Guztira 27 lagun bildu giñen eta eguna edarto juan zan.

Eguna Erlora juanez hasi giñan eta bertara 27-tik 3 pertsona juan giñen, Oto, Billa eta Ni. FRACASO. Datorren urterako beste zerbait pentsau beharko da !!!!

Mendira igo ondoren pilota saio txiki bat egon zan eta bertan gertatutakua, ba… zer esan I’m the best !!!!

Eskuak berotu ondoren bai, bazkaltzera. Hemen bai, goizian baino jente gehixau, jateko danak prest. Menua urtero moduan babak full equipe, hau da, txorizo, odoloste, urdai, gindilla, azak … eta ondoren saiheskia patata erriakin eta postria.
Bazkal ostian batzuk musian eta beste batzuk blablablaaa…..

Eta gero juergia Eibarren….

Babajaneko argazkixak formato txikixan, beraz, lasai.

Argazkixa nahi baduzue gorde:

  • 1. klikatu argazkia
  • 2. All sizes klikatu
  • 3. Download the original size edo nahi duzuen neurria

Datorren urterako eman izena Iñaxio.

Babajana azaruaren 5ian

Kuadrillako asko juntauko gara oinguan be. Hori da asmua, behintzat, ze bizkarrak, andrak, tripak… danetik dago. Batzuk mendira lehenengo, gero pelota partidua betiko frontoi mundial horretan. Eta gero bai, gero hasiko da jendia etorri eta etorri, etorri eta etorri. Kuadrillako danok juntatzen gazen bittartian babak egongo dira bor-bor (bueno, hau onomatopoeia hau ez dakit. Baten batek erabiltzen dau antzekoren bat etxian?).

Gero musian, edo tutian edo kotilleuan egin piska bat eta Eibarrera. Ia betiko tabernak eta kamarero-kamarerak bertan daren. Amaitzeko, halakon baten, etxera. Bueno, halakoren baten etxera permisua daukanak 🙂

  • Erlora juateko ordua: 9:30ian (Elgetan)
  • Ostian pelotan-edo (eruan pelotia, e?)
  • 14:30ean tripia bete
  • 16:30ian purua (ondiokan legezkua da)
  • Ostian Eibarrera
  • Amaittu: amaittu…

Konbibentzia hasiko dan lekua: Aittola Zar, Madariaga Auzoa z/g, 943 85 02 53 da hango telefonua. Hala eta be, Iñazio da babajaneko enkargaua eta berari komeni esatia zein ez doian-eta.

Maritxu Kajoi eta oporretako azken argazkixak

Billak Maritxu Kajoiko argazki pare bat bidali dozta. Argazkixa ikusten dan moduan, hasieran aterata dago, gerokuak ikusi bihako giñuke, baina !!! ez dagoz edo galdu eingo zaben.

Argazkixakin batera testu txiki ez zabenez bidali ba… nik dakidala danak bueltau zian etxera, bakoitza bere aldetik, baina, danak etxera. Batenbat gaiñera Behobia prestatzen hasi zan egun horretan.

Argazkixak:

Maritxu Kajoiko argazkixa

paparazzi argazkixak
Mangagerra lanian. Bidali zuen iritzia.

Eta ez eitxearren beste testurik hemen doiaz gure OPORRETAKO azken argazkixak Linda Mainau Bern :

Modena daukenentzako

Adsl daukanentzako

-Eta hemen oporretako argazki danak Lasai 250 inguru diaz baina formatu txikixan !!!!!

Perretxikuak ederrak zeguazen ba, baiña…

Hau da hau, asko enterauta egongo zarie, bai behintzat martitzenetan afarixa egitten dogunok. Redio! hau da kumunai etsi biharra. Bestela jota propulsiñuan urtetzeko be…

Afari eder askua egin giñuan oingo martitzenian be, baiña hurrengo goiza… hurrengo goiza… ene!

Ni neu jaiki eta kumunera: pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra, pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra, pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra, pra-pra-pra-pra-pra-pra-pra. Dios! hori zan egin biharra! Arduratu egin nitzan, zerena izango ete zan…

E-posta bat trukatu neban beste Ibanekin eta ha be estomagoko nahiezakin zeguala. Harek trukatu zeban beste e-posta bat Leirerekin eta hirugarren galdetu giñuan hau hirurotako txarren! gora, behera… Jode!

Bialdu martitzenetan egoten gazen danoi eta ixa danok euki dogu zeozer. Oier lanian egon ezinga, Ainhoa baja hartuta (badakizue, andereñua da…), Akeliñek igarri dau, Gaizka be ondoezik, Larraitz be beherakuakin… Eta eguna eta gaua Oto eta Askasibar. Otok ez dau euki sintoma bape eta Askasibar ostera medikuarengana eta dana juan da. Gripia eta perretxikuak juntau jakozela emoten dau-eta… Uste dot aurten ez dabela trajia etara biharrik euko. Beran amak esan dostanez trajia garbittu biharrik ez. 🙂

Maritxuk txikiteruen patroiak osatu egitten dau ba! Batzuk han dabiz atzera eta aurrera: Altube, Gaizka eta Villa Arrasaten fitxatzen, urtero moduan. Ainhoa be handik ei dabil… Eta iluntzian? gabeko turnorik egongo da? auskalo! Hori beste post batian 🙂

Hurrengorako, kuadrillako adituari kontsulta egin bihar perretxikuak jan aurretik. Daniiiiiiiii!!!!!!!! Lagundu!!!!!!!!

Gainontzekuok errekuperau xamar.

Unai Amaia eta Filen argazkixak

Hemen daukazue Billak bidalitako argazkixak, irudian ikusten danez denak ederto dagoz.

Argazkixan ikusten danez ule kolorian Filenera urten da, oin pixkat intxoin ein bihar, aitxan moduko greñak ikusteko Unairi. JAJAJAJA.

Hankak be aitxanak diaz ??

File pañalak aldatzen ikasi dok ??

Eskopetia erosi dotsak ??

Ala bizikletia??

Aupa Amaia! Oin bi mutiko aguantau bihar !!!!!

Berriz be ZORIONAK

Unai Irazabal Zubikarai

Unai Irazabal Zubikarai Irailaren 28xan jaio zan azkenian, kostata baina etorri zan mundu honetara.

Unaik 3800 gr pisau zeban, normala kostata irtetzia, alimento faltaik ez dau euki ta.

Oindikan ez dot ikusi, baina…. Amaia, anka bihurra da ??

Zeinen antza dauka ankak aparte ?? File seguru hau ziklista irtengo dala, baina, aman klasiakin, ze bestela….

ZORIONAK bikote.