Urtarrileko urtebetetziak

Gure kuadrillan hilabete honetan 4 lagunek eitten dabe urtiak. Bata bestian baino pertsonaje haundixauak diaz, asinke kontuz honekin.

Hemen daukazue listia:

**Iñaki Askasibar* Urtarrilak 21*………….

Carlos Urien Urtarrilak 21 ez daukat argazkirik.

Aitor Ubera Urtarrilak 24……………..

Gaizka Bolinaga Urtarrilak 27……….

Zenbat urte ??? ba 32tik hasi eta 35 urte bitartian.

Ondo pasau zuen eguna eta ez ahaztu zuen kuadrilliakin.

Oharra: Betiko moduan esaten dotzuet, batenbat falta bada esan, nik dakitxetenak ipintzen dittut.

Beste ohar bat: Gaur ez da iñuzente eguna eta hemen agertzen dan dana egixa da. Eibarrekuei, urtarrilleko pertsonai honeik ikusi ezkero zoriondu bildurrik barik, jajaja…

Gigiri LOTERIXIA tokau jako

Gigiri 50.000 euro !!!!!!! tokau jakon gabonetako loterixan, abenduak 22ian zozketatu zana.
Numerua 25944 da eta Katalunyatik ekarri zotzen. Bueno egixa esan, laneko batek ekarri zotzen anaiai eta berai; beraz usten dot erdi bana eingo dabela.

Zertan gastau biok ? galdetu eta berak COLNAGO bat erosi biajuat* erantzun. Ke kabron !!!!

ZORIONAK !!!!! eta 2 COLNAGO erosi eta bat neretako, gabonak dittuk ta !!!!!

PD: Argazkixa ( Gigi ) azpiko ataleko bera da. Aurretik ateratakua da, baina, daukan itxuriakin bazakin honek zeozer…

Gibel jana

Berriro be badator diziembria eta guretzako “mutillondako” gibeljaneko eguna be gerturatzen doia.
Aurten diziembriak 10-ian egingo dogu, lekua hartuta dago 15
lagunendako baiña gehixau apuntau eskero ba oindiok denboraz gabiz.

Baba janian pasau zan listia baiña bateron batzuk ez ziñatenez egon ba hemen dakazue apuntatzeko aukeria, azkenengo eguna
diziembriak 6-xa jarriko dot, beno ba animo.

Urtero moduan bazkal ostian karta jokua egongo da, beraz, diru piskat ekarri. Ondoren Durangora bueltatxua egongo da nahi dabenandako ala ahal dabenandako !!!!

Kuadrillako disko barrixa ‘zebra’: Anariri gure diseiñua erabiltzen laga dotsau

Bai, badakigu Gaizkari zenbat gustatzen jakon Anari eta seguruenik bera eta Anariren arteko negozioren bat izango da gure identifikaziño zeiñuak erabiltzen laga izana. Edozeiñi eta edozela ez gontzake lagako gure zuri-baltzak erabiltzen, baiña bueno, Anariren kasuan, eta Gaizkak negoziau dabela demostratzen bada… Bestela eruango dogu epaitegiren batera! Eta izorratu deixen erabiliko doguz 18/98xan erabitzen daren itzultzaile igualak.

Metaken webgunian Anariren gaiñian esaten dau: Ahots teinkatuak, doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak aurkitzen dira bakarlari honen lanean, erreferenteak bilatu behar ezkero, Nick Cave, PJ Harvey, Walkabouts edota Kristin Hersh aipatu ditzakegu. Diskua erosi leike Internetetik, musikametaken.

Horixe esan dau Berriako elkarrizketan. Anarik esaten dabenez, neure burua definitu duen ziklo bat itxi dut zebra lanarekin. Sonic Youthen diskoaren antza izan dezeke, come* taldearena…

Zebra: bakarrik egotetik egindako gogoeta

Ba hoixe, kuadrillako beste disko bat JA!


*diskoaren erdialdian beste konseziño hau egin dotsagu*

Moxal-jana: afari ederra


Hustu ahala ekartzen zeben jenerua: gixaua, txuletan, eta baitta eskalopiak!

Eta moxala edarra zeguan! Ixa itsasua moduko edarra, hori bai, gatza… Gixaua ez zan sobrau eta ezta eskalopia be. Akaso patata erre batzuk falta ziran, baina afarixa edarra. Gonbidapen ona Irazabaltar Igorrena. Hasieratik kriantza botellak, txanpana… Eta gero kafiak eta kopak-eta…

Hurrengo urterako ikasi dogu: berriro juatekotan kuadrodun alkondariakin juan biharko gara eta jersia lepotik behera jarritta. Han zeguan girua basarri girua zan eta kamaria etaratziak be bildurra emoten zeban holako marikoikerixaik… 🙂 Bai, badakit hau komentarixuau piska bat kutria dala, baiña zeozer idatzi bihar izaten da. oonena litzake ganorazko erretratuak etara eta horrek jartzia, baiña zelan ganorazkorik ez dogun etara…

Eta ez da hori eskusia, baiña erretratu benetan txarrak etara dittugula begibistakua da. Illuna be bazan… Hori bai, aprobetxauko dogu esateko kamaria Espaloian egoten dala eta edozeiñek hartu leikela bai kuadrillako afarixetarako, bai bazkarixetarako, bai eskiatzera eruateko, edo errioxara, edo futbol partidu batera edo dana dalakua. Hori kamarioi hor dago kuadrillarako eta gaiñera hartuko littuke erretratuak etaratzeko gustua dakan jendia.

Uste dot, moxal-janan ostian gibel-jana tokatzen dala. Hori Durangoko Azokan izango da. Uste dot 10ian izango dala gibel-janoi. Ia erretratu hobiak etaratzen dittugun, behitzat!

Ez nuke nahi amaittu esan barik afaldu eta Elgetara egin giñuala danok. Ez zan iñobe geratu Eibarren. Eta Eibar gustokua da ba gure kuadrillan… Zahartzarua? hotza? zein iritzi?