Maillot barrixak

Enrike eta bixok erropak ateratzen dittuen tipuakin egon gaz eta arropa barrixak atera nahi baditugu, 10 ekipamendu izan bihar diaz gutxienez.

  • Culote luziak
  • Maillot luzia
  • Txalekua

Ekipamendua

Aurreko mezuan argi geratu danez, kuadrillarako bakarrik izan bihar da fakafaka ekipamendua, beraz, zuen laguntza eskatzen dot hamarreko kopurura heltzeko. Nik usten dot errez lortuko dogula, baina, behian zerrendatxo bat jartzen dot presio piska bat sartzeko.

Presio zerrenda:

  1. Alex Cristobal
  2. Oier Billa
  3. Etor Sarasua
  4. Aitor Ubera
  5. Joseba Mugika
  6. Dani Gillegi
  7. Igor Irazabal
  8. Jabier Larrañaga
  9. Iñaki Askasibar
  10. Oskar Askasibar
  11. Enrike Elkoro
  12. Eñaut Aranzeta

Ikusten dozuen moduan 10 baino gehixau bagaz lista honetan eta kuadrillan bastante gehixau .

Kuadrillako enpresaburuei: maillotian ezin da ipini publizitaterik, baina, diru laguntza onartzen da . Posterrak aterako dittugu enpresan izenakin. Donatibuak be onartzen diaz.

Ahhhh garrantzitsuena 145 euro kostako da ekipamendu osoa ( mallota, culotea eta txalekua ).

Animo !!!

Zer egin maillotekin ????

Kuadrillakua ez dan jende batzuk, fakafaka-ko maillota ( erropia ) eskatzen dabiz. Bat kolezionista da eta bestiak, bizikletan ibiltzen diazenak.

Nere galdera hauxe da:

  • Fakafaka-ko erropia saldu ein bihar dotzagu?

Gai berdinakin jarraituz, aurten erropa berrixa ateratzeko asmoz gabiz. Printzipioz culotte luzea, maillot luzea eta txalekua izango diaz eta diseñua aurrekuan berdiña izango da. Oindikan aurrekuentua ez dago eskatuta, baina, kalkulau aurrekuan baino zertxobait garestiagua izango dala.
Nik jendeak zer nahi daben jakitia nahi dot eta datu hori jakinda eingou zerbait. Batenbatek beste zerbait nahi badau, esan.

Zuen erantzunen zain nago.

Billak ogitarteko onena

Oier Billak, Euskadi Irratiko irratzaio baten, ogitarteko onenaren saria jaso dau.
Entzuleek ogitarteko baten osagaiak, elaborazioa.. bidali behar zuten eta Billan TXAKA BOOM izan zan irabazlea. Hemen daukazue Txaka Boom-em sekretua.

  • Arraultza gorringoa
  • Atun pote bat
  • Txaka, 2 barrita
  • Maionesa
  • Ogixa

Osagaiak :

Arrautza gordin bat, gorringo puskatuarekin, mikrouhin labean sartu minutu bat.

Elaborazioa:

Ondoren atun pote bat hustu, Txaka barrita pare bat txikituta eta maionesa gehitu eta dena ondo-ondo nahastu.

Gatz puntu ipini eta ogi bitartean jarri.

Saria, argazkixan ikusten dan bezala, amantala eta errezeta liburu bat. Pena bat bere esanetan nahixau Arzakenian bazkarixa, baina, dagonakin konformau bihar.

Inauteri bazkarixa

Aurten bigarrengo aldiz inauteri bazkarixa ein dogu Aramaixon, Aitorrek eta Itxasok gonbidatuta. Bazkaixa Aramaixoko etxe laruen izan zan.
15 lagun bildu giñan ume eta guzti. Bazkarixa Uberak prestau zeban, Peru, Gigi eta Akeliñen laguntzakin.

Bazkarixa menua:

  • Zizka-mizkak : Entsalada, patia, urdaiazpikua,…
  • Bildotsa
  • Postria : Brazo gitano izozkiakin

Bazkarixan ondoren Atxabaltara juan giñan, digestiñua eitxera.

Bazkarixan eta ondoren ateratako argazkixak

Inauteriak

Aurten azkenengo orduan, baina, disfrazatzia lortu giñun. Betiko bezala, berandu eta ahal dan moduan.

Disfrazian ba danetik :

  • Abokatua, Zubiaurre kasukua, Lamikizen laguna.
  • Agentia, Ane Igartiburuk bidalitakua Marina D’or-rekua.
  • Liburu saltzailea, uste dot Sustatu argitaletxekua.
  • Sexologua, Azpitarte Zabala.
  • Milagro saltzailea Actuve.
  • Azkenengo orduan ez zan etorri, baina, beste saltzaile bat etortzekua zan Crecepollas Makelele, honek arrakasta haundia eukiko zeban.

.

Ondo afaldu eta gero gabian berriz lanera, saldu eta saldu.

Inauterietako argazkixak

Oharra: Hasi jaixetarako zerbait pentsatzen.

Bodegara juateko txartela dohain !!!!!

Espaloitik bodegara juateko irteera dago Otsailak 25 zapatuan.
Bisitatzeko bodegia Heredad Ugarte da, ondoren Guardian bazkaldu eta iluntzean Elgetara bueltau. Dudarik badaukazue irteerari buruz Espaloira deittu.

Bodegara juateko txartela lehenengo erantzuten dabendanako da.
Txartela Gaizka Bolinagana da, eta ezin dabenez juan, Faka Faka ko Blogari eman dotza.

Beraz badakizue:

AZKAR IBILI

Zikloturismo lizentzia

Aurten bizikletan nahiko gaizenez, batzuk zikloturismo lizentzia atera dogu.
Lizentziak istripuak, lesioak,… eta martxa zikloturista batzutan parte hartzeko edota martxa hoietan deskontuak edukitzeko balio dau.
Batenbatek ateratzia nahi badau, behian azalduko dut nola atera.

Lizentzia nola atera

  • 80 euro ordaindu kutxako zenbaki honetan 2101 0116 58 00 10309359
  • Kutxako ordain agiria
  • Karnet tamaiñuko argazki bat
  • Guzti hau Gipuzkoako Txirrindularitza elkargora bidali. Anoetako Velodromoa – Apartado 1.326 – 20080 DONOSTIA.

Otsaileko urtebetetziak

Gure kuadrillan hilabete honetan 3 lagunok eitten dugu urtiak. Ikusten dan moduan hilabete honetan hazi honekuak jaio giñan, batez be, Otsaileko lehenengo 20 egunetakuok.

Hemen daukazue listia:

Dani Gillegi Otsailak 1…………………….

Oskar Askasibar Otsailak 12………………

Iban Arantzabal Otsailak 21……………..

Zenbat urte ??? ba danok 30 urtetik gora puffffff….

Ondo pasau zuen eguna eta ez ahaztu zuen kuadrilliakin.

ZORIONAK !!! danoi.

Oharra: Betiko moduan esaten dotzuet, batenbat falta bada esan, nik dakitxetenak ipintzen dittut.

Karnabal-bazkarixa: Ubera eta Itxason txokuan. Gero Atxabaltara…

Urteroko plana izango da. Batzuk bazkaldu eta etxera fin; Beste batzuk Aretxabaletara bueltatxua eta etxera are-eta fiñau; eta beste batzuk Aretxabaletara eta galdu.

Karnabal domeka izango da eguna.

Ordua:

13:30ean Elgetan, plaza barrenian.

14:00etan Aramaixon, Goiko tabernan.

14:30ean etxaurrian.

Disfrazauta fatia biharrezkua izango da.

Nobixia dakanak eruan deixela, eztakandako. Umiak ez, Arantxa Ostatuk esaten daben moduan “ni regalaus”.

Informaziño gehixago gura badozue idatzi Uberaren e-postara.

Laguntzeko prest dagonak hobeto telefonora deitzen badotsa.

Hemen apuntautakuak izango dira juango gazenak. Eta honi gehittuko dotsagu Uberari deitzen dotsenak. Ale!

Gaizka Bolinaga Ozkarbiko presidente berria


Presidente eta presidente-ordea

Eta hau danau kuadrillakuen botuak jaso barik! Demasa da gero! Bultua egitten onak giñala bai, baiña tamaiño honetako bultua…

Oso billera interesantia izan zan. Hainbat gai potolo zeguazen: barne araudixa, kuoten igoeria, jubilauei dagokixen gastua Udalak pagatzia, zein periodiko hartu eta zein ez…

Ozkarbiko direktiban kuadrillako hiru lagun zeguazen atzora arte: Joseba Muxika, Iñaki Oianguren eta Iban Retolaza. Iñork ez dau lortu gure Gaizkak eta Villak lortu daben gorengo maila. Presidente barrixa dakau eta presidente ordia be bai. Zorionak!