Martxa zikloturistak

Datozen bi asteburuetan bi martxa zikloturista ospatuko diaz gure inguruan, bata Ermuan, Maiatzak 21ean eta bestia Zarautzen, Maiatzak 28an. Bixak domekan.

  • Maiatzak 21, Domeka.
  • 121 km ibilbide luziak eta 106 km motzak.
  • Izen ematea 12 euro federatuak, 23 euro besteak.
  • Informazio gehixau, hemen

Ermuko martxa:

  • Maiatzak 28, Domeka.
  • 160 Km.
  • Izen ematea 12 euro aldez aurretik, Maiatzak 22 baino lehenau. Bestela 17 euro.
  • Federatuak bakarrik hartu leike parte.
  • Informazio gehixau, hemen

Zarauzko martxa:

Dani Eibarko Duatloian

Dani, aurten Duatloieko lasterketetan hasi da parte-hartzen. Maiatzak 6an, zapatuan, Eibarko duatloian parte hartu zeban eta Elgetatik pasau zan.

Eibarko duatloia honela osatzen da: 8Km antxintxika, bizikleta hartu eta Elgeta Bergara aldetik igoz berriz Eibarrera, guztira 32 km bizikletan eta azkenik hankak ondo berotzeko beste 4 km antxintxika.


Dani Elgetatik erdi inguruan pasa zan, asko sufritu gabe…baina, bueno, lehenengo urtia danez ba ez dogu kontutan hartuko, baina, hurrengorako a muerte. Daukazun maillotak asko suposatzen dau ehhhh !!!! Ahhh eta bizikletan mejoratzeko badakizu, gurekin irten, jajaja….

Hemen daukazue bere argazkixa kalidade hobian.

Aupa Dani eta Sopelanan egurra.

Beste sagardotegi bat.

Apirillaren 22xan Peru,Aranzabal,Altube ta neu Ikaztegietako Begiristain sagardotegira joan giñan bazkaltzera.Beixen kortan jan giñuan.
<img src="./doc/http://www.sagardotegiak.com/sidrerias/begiristain/fotos/comedor.jpg"
Atsaldeko lauterdiak inguruan Donostiako Anoetan giñan, Legorretatik pasau barik,Biarritz eta Bath rugby partidua ikusteko gonbit batzukin. Ez giñan asko enterau baña Ale Biarritz! B! O! Txapeldun!!

Batzuk bai rugbylari itxuriakin!!

Gero Zumaixan KafeTorero-Light, ta batzuk Fragonetara. Aurtengo argazkirik etxakat ta iazkuak hemen:

Batzuk beti gosetuta!!

Bapo!!

Oi!

Sagardotegixa fenomeno dago

Bai, aspaldiko kontua da, baina editore barrixak eskua hartzen dotsan bittartian portadia aldatzia pentsau dot. Aurreko notizia zan Sagardotegira goiaz ya, Haritz eta Maitenera, Zerainen baiña horrek be dezente denbora egin dabenez…

Ez daukat gauza haundirik kontatzeko. Hala eta be, eta kuadrillakoren batek badauka zer kontaua ba badakizue, bialdu e-posta bat editoriari. Uste dot momentuz Askasibarrek bizkorrago-edo sartuko dabela, baiña Oier be bidia ikasten hastekua dala uste dot. Bataren eta bestiaren helbide elektronikuak badakizuez. Ba horixe, bialdu. Errezagua da danon artian egittia blogoi. Animo!

Bittartian, hau argazki pariau sartuta lagatzen dot. Ez dira oso onak, baina neukazenak dira, sin más.

Bide batez, sagoardotegixan gaiñeko informaziñua jaso zeinkien hemen: Oiharte ze aurreko mezuan ez moduan, oinguan jakin dot zelan idazten dan, oiharte.

Sagardotegira goiaz ya! Haritz eta Maitenera, Zerainen

Eguaztenian, hilak 19, fango gara. Izena eman dogunon artian gare: Altube, Leire, Ainhoa, Akelin, Iban eta ni.

Abisatzeko gare hemen garenoi be… esaterako Gallastegi, Peru… ez dakit gehixago badaren hemendik bueltan… Baten bat bai?

Atsaldian urtengo dogu. Espaloian elkartuko gara, arratsaldeko 15:30ean, kafia hartzeko. Gero abixau Zeraineruntz, baina ez Zerainera. Han zeozer ikusi (onartzen dira proposamenak) eta gero 20:00etan afaltzera. Afalduko dogu Maite eta Haritzekin. Hemen dakazue Ohiarten informaziñua.

Plana

XVIII. mendeko amaierako eraikina, Ua mendi harrobiko harriz eta inguruko basoetako egurrez egina. Hortik dator Oihan Arte izena. Duela 2 mendeetako hariztiek zelai eder eta zabalei leku eman diote. Bere inguruneak xarmantasun berezi bat eskaintzen dute edozein bidaiari edo oporraldi eta naturaleza maite duenarentzat.

Ohiarte

Kokapena be badakazue, ez galtzeko.

Egitteko posible batzuk

  • Aizkorri natural gunea
  • Aralar parke naturala
  • Arruta ekologiko naturalak
  • Arruta historiko-kulturalak
  • Baso interesgarria
  • Ehiza
  • Erainkuntza erlijioso interesgarria
  • Futbol zelaia
  • Gaztandegi
  • Gaztelu-etxe dorrea
  • Ibilbide turistikoak
  • Igeriketa
  • Interes historiko-artistikoa duen lekua
  • Interes paisajistiko eta naturaleko parkea
  • Interesa duen zentro historikoa

Ubera garaile Udaberri txapelketan

Aitor Ubera eta bere atzelaria Irurita, Bergarako Udaberri txapelketan nagusitu zian 22 eta 20. Finala nahiko parekatua juan zan eta azkenian Bergarako bikoteari, Muguruza eta Gutierrezi irabazi egin zieten. Uberak, betiko moduan tanto ikuskarri asko egin zittuan.

Esan beharra dago, Ubera berriz hasi dala pelotan, eta ikusten danez, indarberrituta bueltatu da.

Zorionak eta segi txapelketak irabazten !!!

Apirileko urtebetetziak

Gure kuadrillan hilabete honetan 2 lagunek eitten dabe urtiak. Hobeto esanda, batek ia ein dittu urtiak. Barkatu Josetxo, reporterua nahiko flojo ibili da. Gainera argazki barik !!!!

Hemen daukazue listia:

Josetxo Aranzabal Apirilak 3…………………….

Koldo Arantzeta Apirilak 21……………………

Ondo pasau zuen eguna.

ZORIONAK !!! bixoi.

fakafaka txupitoa

Fakafaka txupitoa ia asmatuta dago. Gorka Espaloikuaren laguntzarekin lortutako txupito milagrosua.

Txupito honek danerako balio dau, erreuma ( badakizue kuadrillan zahar asko dagoz ), bihurritu, burukomin, ligatzeko,… ixa danerako.

  • Kafe likorea
  • Nata
  • Txokolatiñua

Osagaiak:

Txupitua nola prestatu ?? lehenengo likoria bota, txupito erdi; ondoren nata, txupitua bete arte eta gainetik txokolatiñua. Ahhhhh, ez ahaztu koilaratxoa eskatzen nahasketa egiteko.
Momentuz Gorkak ateratzen dau lagun prezioan, beraz hasi probatzen ona da ta !!!

Hemen daukazue bera txupituakin.