Babajana 2006

Danok 3.1
Aurten 9. aldiz babajana ospatu dogu Aittola Zaharren. Betiko moduan, argazkixan ikusten danez, jende mordo bat bildu giñan mahai inguruan.

Goiza mendi ibillerakin hasi giñun. Espedizio buru Billa, eta Erloren ordez inguruko menditan ibili giñan. Mendi ibiliarekin nahiko ez ta Madarixako frontoian pelota partiduak. Bertan tranpa asko eta joko gutxiii…. eta azkenian bazkarixa. Baba nahikua jan da gero jokuan, batzuk, seikora, mus, kulape… Datorren urtian gehixau.

Argazkixak.

Behobia Donostia 2006

Dani Behobian

Aurten kuadrillatik lagun bakarra juan da Behoibia Donostia erdi marathoira. Bueno aurten eta azken urteotan ez gaz asko animau lasterketa herrikoi honetara. Pena bat.
Danin  marka  1:29:48  izan zan eta  2922  postuan heldu zan.
Dani Dani Dani, zanko horrekin 100 barruan sartu beharko ziñan !!!!!!
Argazkixa gure fotografo ofizialak ateratakua da, erdi marathoian lan egitea tokau jakon ta !!

 Datorren urtian 5 kuadrillako gutxienez Behobiara !!

 

Azaroko urtebetetzeak

Azaroan 3 pertsonaik betetzen dabe urtiak, hirurak  30tik gora.

Etor Sarasua , Oto, Azaroak 8     

Igor Azkarate, Akelin, Azaroak 11

Josu Zabala Azaroak 29

Josu Zabala bakarrik dagon argazkirik ez naukanez, hauxe ipini dot, klikatu argazkixa dudatik irtetzeko.

ZORIONAK hiruroi !!!!!

Fakafaka Team : argazkixa

Azaroaren 11 edo 12xan fakafaka Team-aren argazkixa ateratzeko asmoa dago.
Argazkixa egun ona  badago aterako da eta azken ordurarte, hau da, ostiral (Azaroak 10) gaberarte ez dogu jakingo ordutegixa.
Josetxok esango dau ordua, eta fakafaka eta SMS bidez zabalduko dugu  ordua eta lekua.  Tipo  botellon !!!!!
Fakafaka-ko erropak daukazuenok adi egun hoietan eta mugikorra eta internetari adi !!! Neskak be onartuko ditugu, baina, fakafaka tipoko erropa eraman beharko dabe.

Nafarroa Oinezera juan ginan 15 lagun: edarto!

(azken ordua: urriak 30ean idatzia): Azken festa antolatu da laneran jardundakoendako. Erantzunetan informazio gehiago.

Eta edarto pasau giñuan, ya lo creo. Zapatutik genden batzuk han,
laguntzeko asmuakin, baiña gehixena eginda zeuken Berakuek: jente fiña!
Eta hori holan izanda, ba bi balla mobidu, toldoren bat montau… eta
batez be Bera ezagutu giñuan. Badakizue zein parte, kale bat gora eta
behera. Eta kalia luzia nunbaitt. Berandu baten juan giñan lo egittera.
Lo-lekua mundiala! leku komodua eta gaiñera armosua preparauta!
Eskerrak emon biharrian gare Abril familixa osuari ze edarto portau
ziran elgetarrokin.

Domekan goiz jaiki, dutxa bizkor bat, armosau, eta txosnako turnua 15:00ak
arte. Hasieran trankil samar, baiña gero trote haundixa hartu giñuan.
Atzera aurrera asko, sagardo botella pilla bat saldu ziran, kañak,
kalimotxuak, errefreskuak, marianitoren bat, likoreren bat be bai,
baitta mojitoren bat be. Eta ogitartekuak? txistorra, solomua,
hirugixarra eta patata tortillia. Saldu eta saldu, saldu eta saldu.
Errebentauta amaittu giñuan 15:00etan. Bueno, batzuk bai, behintzat.
Lankide izan genittuan Irunekuak be. Lankide fiñak. Erretratuetan
agertzen dira txapa bero baten ostian. Auskalo zenbat solomo eta
hirugiar pasau ziran txapaberuen gaiñetik.
 


Erretratuetan

etara dittugu OPI deitzen jakon jendia be, lanian
jardun giñuan denborako argazkixak, lanerako bidian etaratakuak eta
bueltan superfurguan etaratakoren bat be bai.

Egun ederrak pasau giñuazen Nafarruan. Hurrengua Bianara!

 
Mezua jarri dabe www.nafarroaoinez.net-en

Mila esker aunitz!

Zuen indarrarengatik

Elkartasunarengatik

Berotasunarengatik

Hurbiltasunarengatik

Bertan izateagatik

Ikastaola egiten laguntzeagatik

Mila esker aunitz Labiaga ikastola, Beran, 2006ko urriaren 15ean.

Perretxikutan

Juan zan astian kuadrillako pare bat
Elorrixoko batzukin batera perretxikutara juan giñan. Eta baitxa batu
be. Argazkiko sestua adibide, baina halako 3 inguru batu giñuzen.
Jenderik ibili bako leku batekin topo egin eta ugari batu be. Gainera ez
pentsau expertuak juan giñanik: juandakuetatik erdixa behintzat
lehenengo aldiz oiazen perretxikutara. Batek esan eban moduan
perretxikutara urten eta besoko miñakin etxera. Ia inbidixa pixkat
emoten daben eta kuadrillakuok animatzen gazen hurrengo baten. Jatun
onak gaz eta batutakuak ez dirala sobrauko, seguru.

                 

Babajana Azaroaren 4ian

Heldu da babak jateko eguna, Azaroak 4. Aurten  be betiko plana eingo dou.

  • Mendi espediziñua Erlora. 9:30 etan Elgetan, plaza aurrian. Espediziño hau Madarixara kotxez juango da. Beste espediziño bat be irtengo da Elgetatik-Erlora.  Espediziño honetako zalantzak galdetu Peruri.
  • Ostian pelota. Madarixako frontoian. Bakakizue zein da azkenengo txapelduna, ez ? Galdetu editoriai 🙂
  • 14:30ean tripia bete Aittola Zarren
  • Bazkal ostian, kartak, tertulixia…
  • 19:00 aldian  Eibarrera
  • 22:30 etan formal etxera

Izena emateko idatzi fakafakan edo bestela esan Iñaziori.

Gure argazki bat liburu baten agertuko da, Argentinan

Bai bai, Argentinan! Horixe da hain zuzen be flickr moduko lekuek
dauken ona. Argazkixak mundu zabalian ikusi leikez eta horixe pasau da
oinguan be. Hauxe da web 2.0 deitzen dan fenomenua. Edukixak
partekatzen dittugu blog honen bidez. Badakigu gure kuadrillakuek ez
debela eukiko arazorik Argentikano hezkuntza liburu baten agertzeko eta
baietz emon dotsagu. 6-7 urteko ikasliekin erabiliko dabe eskola
publiko zein pribatuetan. Gure erretratua ingelesa irakasteko!  ji, ji,
ji.  Santillanak etarako dau liburuoi.
Hauxe da aukeratutako argazkixa
                                                                                 
Mezu hau bidali doskue handik:
Dear fakafaka,

I came across your photo called “55 Arrantzan” on Flickr.com.

I found it very interesting and I would like to use it for
educational purposes in a book I’m currently editing for my publishing
company Richmond Publishing, Santillana Group in Argentina. This photo
would be appropriate as supporting graphical material for an interior
page dealing with related subject matter. It would be included in a
book for students 6-7 years old and over learning English as a foreign
language in Argentina, to be used in public and private schools. More
specifically, it would illustrate either situational dialogues or
reading passages. Again, the use of your photo would be strictly
educational and I would give you full credits for your contribution in
the book. I would greatly appreciate if you could inform us on the use
of your photo. Looking forward to hearing from you.

Best regards,

Paula Fulia Editorial Team Richmond Publishing Argentina.

Flickr eta argazkixen kontu honekin jarraituz beste argazki bat be laga dotzau Getxoko Egizu euskara elkarteari. Argazki originala hauxe da.

Kuadrillakuak elegante-elegante Maritxutara

Gure patroia be badala pentsauta ohore egin gontzan Maritxuri.
Xaramelan marianito bana hartu eta Arteagan bazkaldu giñuan. Ez dakit
egon zarien sekula, baiña merezi daben leku bat da. Jatunondako leku
egokixa, atentziño ona eta leku politta. Nekazal turismo etxe bat da .
Han egin giñuan sartua eta gero Arrasatera, txikiteruon patroiak ia
zein mirari egitten zeban ikustera (bestiak beste). Hantxe etaratakua
da argazkixa, Josetxo gure kuadrillako erretratugille onenak
etaratakua, balkoi elegante batetik.

 
Eta gabian… ba gabekuak magia berezixa daka eta hori ez
dogu idatziko 🙂  Hurrengo urtian ia 4 biharrian 8 juaten gazen
bazkaltzera.