Beste boda bat !!!!! Maite eta Larra ezkontzen diaz JAJAJA IÑUZENTEEEEEEEEEE

Azkenian !!!!! bai, Maite eta Larra 2007 Urriaren 6an ezkontzen diaz. Maite eta Larra

Elizkizunak Ainara eta Eñauten moduan Asentzion egingo dabe.
Guretako garrantzitsuena banketia danez, Bizkairuntz goiaz, hain zuzen Zornotza aldera Boroa Jatetxera.
Hemendik ZORIONAK bixok eta eskerrik asko fakafakari primizia ematearren.

P.D.: Asko kostatako primizia izan da !!!!

Urte zahar eguneko plana

Urtia be amaitzera doia eta azken egunerako plana egiteko asmua dago.

Aukerak bi diaz: pelotan egin edo mendira juan. Eguraldi txarra bada ez dago aukerarik, pelotan egitera juango gaz nahi dogunok.

PC090023.JPG
Endoia inguruan

Eta bestela? Elgeta inguruko
bueltatxo bat egingo al dogu? Proposatzen dana:
Elgeta-Aixola-Intxorta-Asentzio. Gero Gure Bordan bazkaldu eta
arratsaldian KARTETAN!!
Oxel eta Maite prest dare Gure Bordan bazkarixa prestatzeko baina zenbat izango giñaken jakitzia komeni.
Bazkari hau pelotan egitera juaten bagaz be egingo da. Apuntatzeko azken eguna hilan 29xa izango da.

        Gora Free!!

Gibeljana: aurten 8. aldiz joan gara Txirtura, Bolibarrera

PC090038.JPG

Eta zelako ondo pasatzen dogun… Aurten, lehenengo Saturraranera juan gara. Han pelikula bat grabatzen zeren eta erretraturen baten ikusi leike hori be. Baiña ez giñan juan aktore (aktoresarik ez dau onartzen Euskaltzaindiak eta egun horretan gure kuadrilliak bez) lanak egittera. Barkua ikustera juan giñan. Denboria eta gosia egin bihar danok juntatzeko.

Eta Txirtunian… ba betikua: jan eta edana. Dana ona eta etxian moduko tratua. Eskerrak ezagunak gazen, bestela… bestela han egoten dan zaratiakin ez giñuke berriro bueltatzeko aukerarik izango. Edarto pasatzen dogu urteroko bisita honetan. Gero Durangora… eta Durangokua ba… ba bakoitza ahal daben moduan.

Barkua, pelikulia, gibeljana flickr-eko erretratuetan.

Gibel jana

Urtero moduan aurten be badator Abenduko zubia eta danon dakizuen moduan Gibel jana dago Bolibarko Txirtu jatetxian.

  • Eguna: Abenduak 9
  • Ordua: 12:45 plazan, danok!!!

    

Janari ahogozagarri hau jan ondoren, karta jakua egongo da. Nahi dabenak kulapian edo bestela musian. Aspertutakuan edo botatzen gaittuenian ba…. Durangora azokara, liburuak, diskak… zertxabait  geratuko da. 

Juatia nahi dabenak idatzi hemen edo bestela esan Otoi.
 

Moxal jana

Aurten be moxal janerako gonbitea egin dozku Igor Irazabalek ( Filek ).  Nahi dabenak etorri idatzi hemen edo abisau Billari.

  • Eguna: Azaroaren 24, ostirala.
  • Tokia: Ixua gaiñian, Arraten.
  • Ordua: 20:45etan Ixua gaiñian. 

Itxura edarra eta jan dakuan oindikan edarragua !!! Zekula ez baduzue probau animau eta etorri.