Itsaso eta Uberan etxian inauteri bazkarixa

18 badator

  Azkenengo urtetan bezala,    Itsaso eta Uberak beraien etxera gonbidatu gaituzte bazkaltzera. Bazkarixa inauteriko igandean izango da, hau da, Otsailaren 18an. Bazkaltzera doianak esan Ubera edo Itsasori, edo bestela fakafakan idatzi.
Uberak esan dau Mejikano bera mozorrotu bihar dala, asinke hasi pentsatzen beste aukera bat Atxabaltarako.

Beste gauzatxo bat, Euskadiko 6 ordutara juatia nahi badau batenbatek, abixau Uberai edo bestela idatzi bertan, aldanik eta lehen abixau.

Oxel eta Leiren PEKATU ospakizuna

Urte bete pekatuan bizi ostian, Oxelek eta Leirek bildots jana
antolatu dabe familixakuendako eta lagunendako.
Otsailak 24an
egingo dabe bazkarixa Espaloian, eta fakafakako lagunak gonbidatuta gare.
Izena emon gura dabenak Otsailaren 12xa baiño lehen egin bihar dau.
Leire eta Oxel

Egitaraua:

  • 10:00 etan mahaixak eta aulkixak ipintzia.
  • 11:00 etan hamaiketakua.
  • 13:00 etan alkar ezagutzia.
  • 14:30 etan bakotxa bere lekuan jarrita.
  • 17:00 etan dantzia.

Izen ematia bertan edo Oxel berari esan.

2007ko lehen elurteak

Aurtengo lehen elurteak izan ditxugu Elgetan.  Elurrakin zenbait eragozpen jazan ditxugu, batzuk lanera be ezin juan !!!! baina duda barik elurrak irudi bikainak ekartzen ditxu.  Kasu honetan Guillermok bidalitako argazkixak daukazue ikusgai. Beste norbaitek horrelako argazkirik badauka bidali beldur barik, guk flickr-en sartuko ditxugu gustora.
 Anboto Intxortatik

Aurtengo elurteko beste ARGAZKI batzuk.

Zikloturismo lizentzia berritzeko pausuak

Aurten be kuadrillako batzuk bizikletan ibiltzekoa asmua daukagunez, komenigarria izango da zikloturismo lizentzia ateratzea edo berritzea.

      Berritzeko:

  • 80 euro Kutxako zenbaki honetan ordaindu
    KUTXA  2101 0116 58 00
    10309359
  • Banketxeko ordainagiria, zure izena, abizenak eta NAN adieraziz
  • Ordainagiria helbide honetara bidali Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa  Velódromo de Anoeta-Apartado 1326 Donostia

       Lehenengo aldiz:

  • Inprimitu orri hau eta bete
  • Karnet tamainuko argazki bat
  • 80 euro Kutxako zenbaki honetan ordaindu
    KUTXA  2101 0116 58 00
    10309359
  • Banketxeko ordainagiria, zure izena, abizenak eta NAN adieraziz
  • Bidali dana helbide honetara, Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa Velódromo de Anoeta-Apartado 1326 Donostia

Dudarik baldin baduzue hau da Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoaren orrialdea.

Elorrixon bazkarixa

Otsailaren 3an, Altube eta Leiren
bizilekuan, bazkarixa egingo dogu. San Blasetako ferixia izango da
Abadiñon eta gura dabenak handik bueltia egiteko astixa be izango dau.
Bestalde, badakigu Ermuko foruak manifestaziñua antolatu dabela egun
horretarako. Sentitzen dogu hara juatia nahi dabenak ezin izango
dialako etorri bazkaltzera baina ez geunkan beste datarik libre. Ia bazkari horretan beste posturan bat be lotzen dogun.

Etortzia nahi dabenak, abisatzeko, otsailaren lehenengora arteko tartia dauka.

Zalantzak Leirekin kontsultau.

Bitxartian ondo ibili.
Gora Free!!”

Ixa-ixa lortu zeban 35 minutuan igotzia Urbixara

GaizkaKurutzeOnduan

Sekulako ahalegiñak egin zittuan gure Gaizkak. Ezin izan zan 35 minutuan heldu, baiña edarto eginddako lanaren ondorixo dira hemengo argazkixak. Penia da, baiña bazkal osteko erretraturik ez dakau. Hor ikusiko litzake zelako gustora geratu giñan beeeeeeenetan. Bildotsa eeeeearra.

Bazkarixa izan zan azidentauaua Urbixarako posturia baiño, izan be, hango kamareriak nahikua joku emon zeban. Kamareriak bazkarixan mimau zeban bakarra Gaizka izan zan. Pentsau, afari batera ia gonbidatuko leuken be galdetu zotsan…

Posturia

Laguntzaille asko eruan zittuan Sindikatik hasitta: Larra, Sebas,
Villa, Altube… Larra tira egitten eta Gaizka makilla haundi batekin atzian. Ondo eta bizkor hasi zan, baiña gero txakalaldia…

Bazkaltzen txakalaldirik ez. Han egon giñan: Josetxo, Leire x 2, Ainhoa, Altube, Moli, Villa, Oxel, Gaizka eta Iban.

Argazki gehixau Flickr-en.

Erretratu makiña pilla bat egon ziran. Erretratuak badakazuez bialdu fakafakako editoriai. 🙂 Eskerrik asko.

A! Honaiño heldu baza irakurtzera… ba honaiño heldu baza  jakin zeinke 38 minutu eta 50 segundo bihar izan zittuala kurutzia ikutzeko.

Urbixako POSTURIA urtarrilak 14ian

Azkenian heldu da eguna !!!

  • Eguna: Urtarrillak 14 Domekia
  • Ordua: Goizeko 9:00 Sindikan
  • Plana: Posturian ondoren 10:30 inguruan hamarretakua eta 14:00 – 15:00 bitartian bazkarixa leku merke baten ( Peruk esana).

Posturia izango da zazpi lagunendako bazkarixa. 35 minutu baiño lehen heltzen bada Sindikatik Urbixako gurutzera ba Iban Arantzabalek pagau biharko dittu 7 bazkarixok. Heltzen bada segundo bakar bat beranduau (meritua eukiko dau galanta, baiña…) Gaizkak pagauko dau bazkarixoi.
P7150286
                                                      Sufridu argazkixa moduan !!!

Gaizkak laguntza eskatu dau:

  •  Desfribiladoria (dakixenak erabiltzen eruateko)
  •  Futboleko botak . Ez dau esan ze talla, baina, botekin 40 minututik behera egingo dabela.

Animo TXABAL !!!!!!!!!!!!!

Urtarrileko urtebetetzak

Gure kuadrillan hilabete honetan 4 lagunek eitten dabe urtiak baita agregatu batek be.

Hemen daukazue listia:

  • Larraitz Zeberio Urtarrilak 16 08PB190078 


  • Iñaki Askasibar Urtarrilak 21  L10003813


  • Carlos Urien Urtarrilak 21


  • Aitor Ubera Urtarrilak 24        021


  • Gaizka Bolinaga Urtarrilak 27  03830KilokoFiletiaHastekoEup 

Zenbat urte ??? ba 30tik hasi eta 36 urte bitartian uste dot.

Ondo pasau zuen eguna eta ZORIONAK danoi.

Oharra: Betiko moduan esaten dotzuet, batenbat falta bada esan, nik dakitxetenak ipintzen dittut.