Zubixan Bartzelonara?

Hauxe Gaizkaren mezua. Bialdu eta ordubetera argitaratuta.

Ipini fakafakan maiatzeko puentean bartzelonara juateko asmotan gabizela, vuelo mermen bat topau ezkero abioian eta bestela fragonetan.
Plana, sobre la martxa, y con martxaaaa.

Eta gaizkak bialdu dau beste mezu bat eguazten gabian eta etaratzen dot Bartzelonako honen mezuonen jarraipen modura erantzunetatik etarata. 21:20xan eguaztenian bialduta:

Gabon!!

       Baja hori aprobetxau egin biharko Juau ezta??  Ba hori.
Abixau jentia fakafaka bitartez, astelehena dala azkenengo eguna apuntatzeko, eta apuntatzen dianei esan bialtzeko emailez mireiai beren datuak:izenak,abizenak,dni,ena

,ehna… hola, mireiai lana erraztuko jotzau martitzenian bueluak hartzeko, eta diru kontuak likidatzeko, emailez bialdu deila bere kontu zkia.
       Oso ondo Mireia.
p.d.: euki kontutan, Mireiai ez dotzaula hatzamarran jokua egin.

Sagardotegira goiaz martxuaren 8xan

Bueno, Gaizka eta bixok bagoiazela esan gura giñuan, behintzat. Eta zelan gure kuadrilliak aspaldixan ez daben kalera be urtetzen… herrixan be tabernak isten hasi diran…  ba Irun aldeko kuadrillia, Bera aldekua… danok zagozie gonbidatuta. Konbersaziño diferentiak eukitzeko-eta… 🙂 Elorrixo aldekuak be bai, zelan ez 🙂 Ia elkartzen gazen kopla batzuk kantatzeko beste lagun, bale?

Hemen izena emon biharko da. Ez dago beste modurik izena emoteko. Gaizka arduratu da sagardotegira deitzen eta lekua enkargatzen.  Sagardotegiak.net webgunian jardun dogu billatzen eta emaitza ondiokan ez da zehatza… Gaizkak pentsatzen jarraitzen dau eta bera izango da nora fan erabakiko dabena ze 1975eko azaroak 20ttik bera dago agintzen. Erantzun baten argittuko dosku nora erabaki daben.

  • Menua: Esparraguak eta patia, arrain zopia, txipiroiak “en su tinto”, eta postrian ba ez dogu enkargau, ondio. No te jode!
  • Bazkaltzera fango gara, baiña elkartzeko ordua 10:30ak dira. Zertarako? ba zeozer ikustera-edo fango gara lehenengo. Gero pare bat ardautxo hartzen gosia egin eta 14:30ean sagardotegira.
  • Lana egin bihar dabenak badaka posibilidadia sagardotegira zuzen etortzeko.

Mesedez, emon izena lehenbailehen. Antolatzeko errezagua da holan. Asko bagare ba autobusian be pentsauko giñuke… baiña zelan larregi be ez gazen egongo juango gara erabakitzen zelan fan.

Ione Muxikari omenaldia

Otsailaren 10ean, domekan, Ione Muxika txirrindulariari omenaldia
egin jakon . Ione Muxikak Gipuzkoako eta Euskadiko ziklo kros
txapelketak irabazi ditu. Espainiako ziklo kros txapelketan berriz,
hirugarren postua eskuratu du. Errepidean berriz emakumeen  Biran lehenengo euskalduna eta emakumeen  Giro eta Tourrean parte hartu du.

P2100697

Omenaldiko egitaraua:

  • 9:30 Bizikleta ibilaldia. Irteera plazan. Ibilaldia:
    Elgeta-Elorrio-Durango-Zornotza-Durango-Elorrio-Kanpazar-Asentzio-Elgeta
  • 10:30: Ume eta nagusientzako bizikleta irteera Elgetatik
    Asentziora. (Txikienen bizikletak kotxeetan eramateko aukera izango da).
  • 11:15: Bizikleta festa Asentzion.
  • 12:30: Asentziotik Elgetara jaitsiera.
  • 13:00: Omenaldia Espaloian.
  • 14:00: Herri bazkaria Espaloian.

Ederto pasau giñun. Argazkiak Maite Mandalunizek ateratakoak dira.

Badatoz aratustiak eta klaro, taladrua etara bihar…

Ba bai, badatoz aratustiak eta zelan ez, azkenengo orduan…

Zuzen edo aldrebes, baiña egurrak jozten hasitta gare. Atzo 00:00 ordutan han gebizen, kanpobasian. 🙂

Aratustiak2008

Taladro jarri gura ez eta ibilli naiz berbaren baten billa… Baiña:

taladro m.

  • 1 manual: daratulu, laratro, barauts(máquina), zulagailu(de tamaño pequeño), ginbalet

  • 2 taladrado: zulaketa

Klaro, taladro geratu da. 🙂

FakaFaka Team 2008

Fakafaka Team 2008, aurkezpena.
Larunbat honetan izan da 2008 fakafaka Team-ean aurkezpen ofiziala. 13 pertsona bildu giñan eta argazkixa atera ondoren bizikletan bueltatxo bat eitxera juan giñan. Bueltia Elorrixo Lemona Elorrixo izan zan. Gehixen mugitu zirenak tropel barruan Oto, Baltxon, Gigi eta Iñazio izan zien. Ordena beraiek esango dabe, ze atzetik ez zan ondo ikusten.
Fakafa Team 2008-2.JPG

Argazki gehixau.

Fakafaka Team

Fakafaka Team-en argazkixa:

  • Ordua: 9:45 plazan.

 Mallota duzuen guztiok konbidatuta zaudete. Nahi bozue luziakin, motzakin, depilau barik edo depilauta…. Akelin, zu be etorri zeinke, gu be disfrazauta goiaz. Hori bai motorra ekarri arraixa zuriz margoztuta. Geroku bueltia bizikletan argazkixa ateratakuan konzensuaukou. Bueltian ondoren bazkarixa soziedadian. Argazkilari ona etorri bihako da Dani bere tokixan ipintzeko !!

  • FEDERATZEKO : 80 euro k.k zenbaki honetan: dirua sartu eta “abonare de pago” bidali federaziora. Kutxan bertan eitxen dabe.

                   KUTXA 2101 0116 58 00 10309359

Albiste batzuk

  • Urtarrilaren 26xan, zapatua Fakafaka Team-en argazkixa. Ordua oindikan zehaztu barik dago, baina, goizeko 9 edo 9:30 inguruan izango da. Argazkixa etara ostian, eguraldixak laguntzen badau bizikletan buelta bat emotera juango ga eta gero BAZKAIXA. Mallota daukazuen guztiok gonbidatuta zagozie. Mesedez etorri bihar bazarie emon izena hemen edo esan Gigi edo Baltxoni.
  • Karnabal Domekan Ubera eta Itsason etxian bazkaixa eitxen da. Aurten, atzeratzia erabaki dabe San Blas egunakin batera tokatzen dalako. Fetxa barrixaren berri esango dabe.
  • Ikerrek Rafting egiteko txalupa bat dauka. 8 pertsonandako. Kuadrillakuak animatzen bazariebera prest dago lagatzeko.

Hauxe da dana, nik dakidala behintzat !!!!