Luz Saint Sauveur

Gaur hirugarren eguna. Momentuz eguraldi oso ona. Asmo guztiak betetzen gabiz, batzuk bizikletan eta besteak mendi ibilaldiak eitxen.

  • Bizikletan lehenengo egunian Hautacan igo giñun, bigarrenian Soulor eta Espandelles eta gaur Tourmalet eta Lac de Estaing-en amaitu. Igotako gogorrena Hautacan izan da, baina, geizkixen pasau douena Espandelleseko igoera izan da. Komentarixuak erantzunetan espero ditxut datorren astian. Ni ez naiz objetibua.

         Col du Soulor

Break On Stage 2008

Break On Stage Bilbon ospatzen den breakdance lehiaketa da. Kuriosidadez juan giñan ikustera eta oso ikusgarria izan zan. Lehiaketa hasi aurretik espontaneuak kantxan beraien gaitasunak erakusten.  Gero lehikatekuak. Hemen bigarren geratu zien Parisko Legiteam Obstruxion-en bideo bat.

Parte hartzaileen bitartean beste ikuskizun motak batzuk egon zian:

  • Skate freestyle ( patinetiakin kristonak eitxen )
  • Rope Jump ( sokasaltuan )
  • Bmx ( bizikletiakin saltuak…. )
  • Graffitigileak
  • Popping ( popping dantza estiloa da, espresio moldea, gorputzaren mugimendu robotikoaren lenguaia ).
  • Beat Box. ( ahoarekin soinuak ) Beheko bideuan daukazue Markooz Bartzelonarra mostra giza.

Datorren urtean aukera baduzue juan, merezi dau ikuskizunak.

Home Sweet Home!


Hello People!!
Kantuak diñuan moduan: Hemen gaudela berrido, berriz berdina eitxen!!
Nere ingeles ikastarua bukatu da, belarrixa be zeozer ein juat, jente mordo bat ezagutu juat , geixenak jatorrak (italianon bat ezik). Koreanuak xelebriak, brazileñuak martxozuak, Txekuak garagardo zaliak, alemanak, rusuak, kazajistandarrak…
Eguraldixa goibela edo eskaxa dala esango nuke, irlandesak diñue “Four seasons in one day”. Lau urtaruak egun baten. Azken egunetan edurra ein jok medixetan, ta eurixa barra barra.
Ta azkenian gañera egazkiña galdu, hurrengo egunian ordu berian hartu ta etxera.

Dubliñetik

  • Apirilak 1

Aupa Mutillak!!
Gaur ez nok juango afaltzera! ta karteria nik jakat, nik ez, Ainhoak! 😉
Hemen najaok ixil-ixilik, ezin berba einka.
Guinness bakar bat hartuta, “koreanoz” (bixetakuak) inguratuta, ta patata janian jo ta ke!
Dono, koreanua, ta 70 urteko amama batekin bizi nok, amama ixildu be eztok eitxen, kriston azalpenak emoten, ta ni porzelanazko txakurran moduan,tonto mosuakin begira.
Hemen egunero eitxen jok: eurixa, txingorra, haixia edo beste putadan bat, ta hotz of course!
Egongo gatxik!!
Oi!
Oier Guinness

  • Apirilak 3

Hello Basque Country!!
Atsaldeon danoi Dublinetik!
Hemen najabik Belarrixak eitxen!
Herenegun ein najuan lehenego pinta saiua, futbolaren kontuakin “txanpions”, euskal irakaskuntzari (Seaska, ikastolak…) buruz hizketan aleman1, brazileino1 ta txeko1.
Italianuak Romak (M.Un2-Roma1) galdu zebala ta atxurtzeko gogouakin, ta parian tokau be, “Anithing 2euro”.Ta 2tan etxera.Eeeeeeeeeeeeeeeaaaaaaaaaaaaaaaaarrrrrrrraaaaaaaaaaaa!!
Rekuperatzeko 2 egunian etxera oinez juan nok, (30min) gaur be bai, euzkixa jaok eta itxuria ez dok normala hemen.
Amaman afaixa (18:00) jan ta gaur kalera berriro be, gaur trankil.
Bixar Guinness ikustera ta “ber benir”, ta etzi Gallaweira.
See you later!
Oi!

  • Apirilak 8

Asteburu luzia izan da hemengua, ostiralian klasetik urten eta Guinness ikustera. Garagardua edarra (Bi diferente 2,8% eta 4,8% alkolekuak), Txiringitua ikusi bare bizi leike, Sean Kelly be salia ei da garagardo beltzera. Beste garagardo bat kalian bota ta etxera.
Zapatuan goixin goixa jaiki ta Dublineko kastillua St.Patrick ta chirst church  eliza ikusi. Ta Dublineko “Fish&chips” edo “Zozer”ospetxuenak jatera joan ginen, gabian festi bat ikustera Temple Bar auzora, “Rock de Garage” ete zan edo, Xixon eta Dublineko  bi talde, oso ondo. Domekan berriz be goixin goxa Howth ikustera, Dublin onduan dagon kostako herritxo bat, hiru orduko bueltatxua emon ginuan, edurra, haixia, eurixa “Pure Irish”, ta gero portuan gure “Berdel egun” inglesa ospatzeko mariskua ta arraina erosi merkau txiki baten ta Aranda de Duero eta Eslovakiako batzukin, arratsaldeko zazpirak inguruan, Paella eder bat jatera.Earraaaaa!!
Astelehenian edurra ta kriston hotza, baina gaur berriz be eguzkixa. Hemen berdin da eguraldixa, egunero dago jentia mango motzian.
Ondo izan danok !!
Oi!     
Pare bat argazki.

Maiatzeko zubixan Pirinioetara

Bartzelonako plana nahikua  ez  eta oin beste bat pirinioetara juateko.

  • Eguna: Maiatzak 1etik 4ra
  • Nun lo egin: 6 pertsonandako, Nerea eta Alexen etxian daukagu eta gehixau bagoiaz beste etxe bat alokatuko dou.
  • Asmua: Batzuk, eguraldixak laguntzen badau bizikletan ibiliko gaz eta besteak, pirineoak eskaintzen duen hainbat gauzatan disfrutau.
  • Nola juan: Kotxetan juango gaz
  • Apuntatzeko: Alexi esan edo fakafakan idatzi. Komeni da, Aste Santu ondoren, idea bat edukitzea nor doian eta nor ez.

Norbaitek beste iradokizun bat badauka, idatzi. Nik gutxi gora beherako plan bat ein dot.