Gabon zahar eta egutegia

Urtero moduan aurten be, gabon zahar egunian bazkarixa egingou Intxorta elkartian. Bazkarixa kanpuan ( Goikoetxe harategian? ) enkargatzeko asmuakin. Hau da, Intxortako kazuelei bake piskat emateko eta betiko sukaldarixei be bai.

Menua oraindikan ez dago zehaztua, baina, zeoze jango da.

  • Bazkarirako apuntau hemen. Azkenengo eguna Abenduak 26.
  • Egutegixa: nik iazko berdiñak eskatu behar ditxut… Norbaitek ez badau bihar edo gehixau bihar badau esan edo idatzi lehen bailen.

Babajana 2013

2013 babajaneko argazkixa.

babajana 2013

Noiz: Azaroak 9, zapatua.
Nun: Aittola Zaharren.

Egitaraua: zuek bota , gero erantzunekin juango gaz zehazten.

 

Bazkarixa 14:30tan hasiko da. Nahi dabenak etorri Iñaxio Askasibarri deitu edo hemen apuntau. Azkenengo eguna apuntatzeko Azaroak 5.

Fakafaka Team 2013

Goizeko hamarretan hasi giñun eguna argazkiarekin eta noiz bukatu…..

fakafaka team 4

Taldeko argazkia Josetxok atera eta bizikletan ibili ondoren (hamaiketako eta guzti!!!) Intxorta elkartean gixaua bazkaldu ondoren… saria banatzeko ordua heldu zan eta aurtengo….

  • Maximo Kokol saria:  Joseba Mujika ( txaluak entzuten diaz , plaplaplapla). 

fakafaka team 8

1973an jaiotakoak saria hau benetan gogoko dute.

Argazki gehiago flickr-n.

Fakafaka Team eguna

Aurtengo denboraldia amaitzear dago eta azken irteera bat egiteko asmoa daukagu.

Noiz: Urriak 12

Fakafaka Naparra Group

Egitaraua:

  • 10:00 taldeko argazkia ( ezinbestekoa Fakafaka edo Fakafaka-Naparra Group-eko ekipazioa )
  • 10:15 bizikletan irteera. 50-60 km inguruko itzulia.
  • 14:00 bazkaria Intxorta Elkartean.
  • Ondorengoak….

 

Bazkaltzera etortzeko asmoa daukanak apuntau hemen.

OHARRA: Eguraldi ona ezinbestekoa bizikletan irtetzeko. Eguraldi txarra iragartzen badabe, argazkia 13:00 aterako da.