Landako itzulia 2008

Uztailaren 19a, Zapatua, da aurtengo Landako itzulia.  Bizikletak preparauta ? Gaiñekua ? 42 km dauzka itzuli osuak. Lasai ondikan aste eta erdi geratzen da.

Plana:

  • 42km eitxeko 4 ordu edo zertxobait gehixau bihakou.
  • Nere ustez Landan 10:00tan martxan.
  • Beraz Elgetan 8:30 – 9:00 aldian irten.
  • Erdi bidian amarretakua. Zein arduratzen da erosketak eitxia?
  • Martxa ondoren bazkarixa. GARRANTZITSUA, bazkarixa  antolatzeko lehen bailen eman izena bertan.
  • Peru, zure furgonetakin kontatzen dot.
  • Bazkarixaren ondoren nahi dabenak Otxandixoko jaixetara.
  • Eguraldi txarra eitxen badau…… uuuuuuuuuu.

P7150222

Elgetako jaixak, asto karreria

Zapatu eguerdixa asto karreriakin hasi zan. Aurten zaldizko
asko agertu zan Elgetako plaza ingurura. Fakafaka-ko zaldizkoak BVilla eta File izan zian. Hauei laguntzen Altube, Oto eta Larra. Astoak, bi motatakuak, azpiegitura haundixa eskatzen dabe.
CIMG2077
Aurten iaz moduan Beretxinaga izan zan lehenengua.
Sailkapena:

  1. Beretxinaga
  2. File ( Fakafaka )
  3. Eguarbitza
  4. BVilla ( Fakafaka )
  5. Ubera txiki ( B.H 90210 )
  6. Gorka, Espaloia barman. ( B.H 90210 )

Ikusten danez Beverly Hills 90210-ekoek gehixau entrenau biharrian dare.

Jaixak, asto karreria.

Badatoz jaixak. Bertan dare.
Eta FakaFakak azken urtetan moduan asto karreran parte hartzeko asmua dauka.
Lau hankako astuak badare. Gainekuak falta. Parte hartzeko prest dagonak hemen emon izena eguen gabera baino lehen.
Txirrindulari talde bat baino gehixau gazela igarri daixela. Ez ahaztu bultuak be bagazela eta ia ez dogun izatia lagatzen.
Animo mutilak !  
 Fakafaka Donkey Team
P.D.: Azken urtietan parte hartu dau neskaren batek be. Gustora hartuko giñuke norbaitx animatuko balitz. Ondorengo masajiak eta zainketak geure kontu.

Quebrantahuesos 2008

Aurtengo Quebrantahuesos-en helburuak beteta itzuli gara etxera, danok amaitxu dou!!!! Denborak or dagoz, batzuk onak, bestiak txartxuau, batzuk gustora, bestiak kantsauta, baina danok pozik Sabiñanigon elkartu giñanian. Beruaren ondorioz San Juanetako su artifizialal egon zian Quebrantahuesos-eko ibilbidian, edarra tiroteua, gaiñera kolore danetakuak, zebra, txuri-urdiña,….
P1030426
Hemen daukazue sailkapenak:

  • 262. Muxika, Jone      6:29:09
  • 4367. Mujika, Joseba    8:52:24
  • 5727. Alkorta, Unai      9:57:11
  • 121. Askasibar, Iñaki    2:49:08 ( treparrisco 90 km )

Nesketan Jone izan zan lehengua, kriston denboriakin. Ondorioz txanpana izan giñun afarixan. Bai guk bai NaiTaEziñekuak, alkarrekin afaldu giñun eta !!!. Aurten infraestrukturia ondo ibili da. Txiringitazua bizikletak eruateko, Amaia eta Kantoin etxian denok lo, jan, piszinan…. oso ondo zeuan etxia, datorren urtian……
Aipatzekoa da urtero inskrizioa hartzerakoan poltsatxo bat ematen digutela aldizkari, propaganda,…eta periodiko moduko bat Quebrantahuesoseko antolatzaileek ateratakoa. Ba bertako portada Fakafaka-ko bat azaltzen da, Iñazio. Ikusi.

Badator Quebrantahuesos 2008

Bai badator azkenian, eguraldi onakin eta guzti. Aurtengoa 4. aldia izango da FakaFaka Team Sabiñanigo aldera juango dana.
Aurtengo urtean eguraldia ez dugu lagun izan, baina, kilometro batzuk ein ditxugu bizikleta gaiñian.
fakafaka zarautz 2008
Aurten Quebrantahuesos ein bihar dabenak:

  • Joseba Mujika
  • Etor Sarasua
  • Jabier Larrañaga
  • Eñaut Aranzeta
  • Oier Billa  ( azken orduko baja )
  • Oskar Askasibar
  • Iñaki Askasibar ( Treparrisco )

Elgetatik, Nahi eta Ezinekuak be badoiaz eta Jone Mujika be bai.
Zorte on danoi !!!!

ZORIONAK !!!! Larraitz eta Etor

Zorionak bikote !!!! Azkenian  andrian kapritxua bete da eta nola bete. Edarto pasau giñun, nik neuk bai behintzat !!!!
Eguna goizeko hamaiketan hasi zan Elgetako tabernetan eta amaitu… Eibarko taberna batenbatetan. Bitartian udaletxian ezkondu; Kantabrian ( Arrate gaiñian ) jan, edan, dantzan, Mitsubixixa ikusi,……

Menua:

  • Urdaiazpiko iberikoa
  • Foie tostekin
  • Itxaski zipristina
  • Ongo sakutxoa
  • Langostinoak plantxan
  • Txangurroa labean erreta
  • Mihiarrain deliziak “Kantabriaerara”
  • Limoizko sorbetea kabara
  • Solomilloa foie eta Oporto saltsarekin
  • Hojaldrezko tarta bainilazko izozkiarekin eta txokolate beroarekin
  • Kafea

Ardoak:

  • Solaguen krianza ardo beltza
  • Crresta Rosa ardo gorria
  • Rueda ardo txuria
  • Txakolina
  • Anna de Codorniu Champagne
  • Likorrak