Fakafakako kamaria ez da iñon agiri. Baten batek badaki zeoze ?
Sagardo eguna 2008: fakafaka tortilla lehiaketan, tortilla ona
Oier Villa eta Iban Retolaza izan ziran tortillero lanetan jardun zebenak. Tortillia egitteko dozena erdi arrautza erabiltzia pentsau zeben, baiña lehiaketara lau arrautza inguru allagauko ziran. Hori bai, ederra zeguan tortillia. Ez dogu ulertzen epailliek zelan ez daben gorago kolokau fakafakako bikotia zerrendan 🙂
Laurogeitamar eta pikumila taldekuak be presente egon ziran eta horren erretratuak be badare artxibuan. Lau lagun animau ziran eta zerrendan postu ona lortu. Gatz gutxitxo? 🙂
Bestelako erretraturen batzuk be badare: epai-mahaikuak, gabian afaltzen egon giñan sukaldarixarenak irabazliak… Sagardo eguna fan da, baiña beste jai egun posible batek urten zeban… Gudarixen bideko jaixak izan leizke hurrengo elkartzeko eguna.
A! ixa ahaztu jata. Flykuak izan dira irabazliak eta klaro, aguantau giñuazen gabian eta aguantau biharko doguz urtebetian 🙂 Hori bai, pozten gara eta zorionak!
Iraileko urtebetetzeak
- Unai Zabala.…………….Irailak 6
- Ainhoa Ugaldea………….Irailak 13
- Jabier Larrañaga….. …..Irailak 18
- Unai Irazabal.…………..Irailak 28
ZORIONAK danoi.
Oporretako argazkiak FakaFakan
Aurten be oporretako argazkixak ikusteko fakafakan, email bidez bidali zuen argazkixak.
Argazkia bidaltzeko pausuak:
- cut64man@photos.flickr.com email bat bidali
- Asuntoren tokian, argazkiaren titulua jarri
- Emailaren gorputzean hau ipini :
tags: “fakafaka oporrak 2008” ( kakotsak eta guzti ) - Argazkiak bidali ondoren hemen behean agertuko diaz. Adibide moduan argazki bat sartu dot.
San Iñazio-ko pala txapelketa 2008
Fakafakakuok badakauz palarixak tartian. Aurten be San Inazioko pala txapelketan parte hartu dabe Enriketonek eta bere anaia Mikelek. 8 urtetan jarraixan irabazi ondoren aurten ezin izan da. 30 eta 25 galdu eben bukaeran naikua lan pelotia ikusten. Gradan gingozenok pelotia ez giñuan ikusten. Hori dala ta partidua 35 tik 30 ra laburtu bihar izan zeben. Jokalarixak buru makur bueltau zian eta afizionauok Algortako jaixetara juan giñan garraio publikoan ….
Bertan ateratako argazki batzuk.
Abuztuko urtebetetzeak
Hau bai hilabete ona !!!!
- Alexander Cristobal ………….. Abuztuak 2
- Bittor Gallastegi ……………… Abuztuak 9
Zorionak bixoi !!!
Akelinek eta Josetxok primerako saiheskia prestatzen dute parrillan
Atzo 17 bat lagun elkartu ginen Asentzion txitxiburduntzia egiteko.
Txorizoa, txistorra eta saiheskia ederrak zeuden.
Josetxo eta Etorrek baldekada arrain atera zituzten atzo Asentzioko putzutik. Akelinek eta Anderrek, berriz, hiru bat kangrejo. Baina parrillarako itxura eskasa zutela-eta putzura itzuli genituen atzera ere eta Bergaratik ekarritako txorizoa, txistorra eta saiheskia ipini genituen azkenean sutan.
Akelin eta Josetxo gero eta hobeto moldatzen dira horrelako lanetan. Ia zazpi kilo eta erdi saiheski jan genituen. Hori, txorizoaren eta txistorraren ondotik. Edanean ere ondo ibili ginen. Gorkak eramandako lapiko erraldoitik ondo aritu ginen. Billak eramandako ardoak ere harrera oso ona izan zuen.
Hurrengo txitxiburduntzia noiz den Josetxok eta Akelinek esango dute.
Asto karrerian ondorioak & jaixetako argazkixak
Landako itzulia 2008, aurten bai.
Aurten bai, giroa lagun izan dugu eta Landako itzuliko 46 km burutu ahal izan dugu. 11 lagunek osatutako tropela ibili zan Gazteiz aldeko urtegian. Arazo handirik barik amaitu giñun bueltia, erdi bidean egindako hamarretakuak asko lagundu zeban.
Ondoren Ubidea herritxora bazkaltzera, edarto jan eta gero Otxandixora jaixetara.
Landako itzulia 2008 – 2
- ORDUA: goizeko 8:30tan plazan
- Bizikletan: Leire eta Altube, Onintza eta Gallas, Gigi, VBilla, Ainara eta Baltxon, Larra , Itziar eta Ni. Guztira 11
- Bazkaltzeko ordua: 14:30tan Urbiden.
- Bazkaltzera: Peru, Akelin, Arantzabal, Itsaso, Ubera eta Maite.
Bazkaltzera soilik datorrenai ISUNA edo horrelako zerbait ipintzearen alde nago. Iradokizunak bota.