Ezkonduen porrot historikoaz geroztik ez dugu futbito partidarik jokatu kuadrilakoon artean. Batzuk ez dira errekuperatu oraindik. Beraz, ailegatu da orkatilak bihurritzeko sasoia. Horretarako, lagunen arteko neurketa jokatuko da urriaren 11an. Goi mailako parte hartzea espero da: area barruko azeriak (Enrike eta Ubera), atzerritarrak (Askasibar, Koldi, Altube –Bergarako elorrixotarra-…), beheko kalea zerua dela esan eta goiko aldera bizitzera joan direnak eta joango direnak (Askasibar –berriz-, Larra, Arantzabal, Gori, Alex…), animatzaile sozio-kulturala (Villa), salsa eta merengearen erregea (Gaizka –normala 100 kilotan egotea-), Mister Gol (Gallas), gurasoak (Oto, File, Iñazio biak, Iker, Zabala, Kantoi… eta euren aitatasunaren berri eman ez duten beste bi edo hiru), mutil zaharrak… kuadrilako neskak eta azpitxapeldunak (Sensación de… perder) ere gonbidatuta daude. Inork huts ez egitea espero dute antolatzaileek.
Neurketaren iraupena partida hasi aurretik zehaztuko da. Atsedenaldian, berriz, Rey Kjavik IV.enak Madonnaren hiru abesti kantatuko ditu. Era berean, litekeena da Villak jaietarako prestatzen ari den antzerkiaren zati bat egitea.
Neurketaren ostean afaria egingo da.
Apuntatzeko aukera bi daude: Fakafakara mezua bidali edo Guillermori deitu.
Egi borobilak idatzi ondoren, kontuan hartu beharreko datuak:
- Non: Ondo zainduta dagoen kanpoko kantxan.
- Ordua: 16:30 (aldatu daiteke).
- Taldeak: “Zaharrak gaztiei”, Autoridadiak esana.
- Afaria: Por determinar (bateronbatek Ozkarbin prestatzeko gogoa badauka esan dezala. Bestela jatetxe batean egingo da).
Oharra: Futbitoan jokatzeko nahikoa lagun elkartzen ez bagara edo euria egiten badu frontoira joanga gara.
ANIMO!