Bodegara fan giñan kuadrillako lau

RodaBa bai, bodegara fan giñan zapatuan. Barikuan Esne Beltza ikusi eta domekan ardau baltza edan. Hau mezuau ohetik asko ez dala jaiki eta idatzittakua da.

Gaizkan automobil barrixan juan giñan bodegara. Elgetan urten eta hartu giñuan Burgos alderuntz lehenengo paradia Haron egitteko. 11:00-tan TONDONIA bodegan egon giñan, bueno, Lopez de Herediana. Ez giñuan barrutik ikusi, baiña erakusketa bat ikusten egon giñan: Porche 911 ta ardaua. Lopez de Herediak jarrittako erakusketa bat zan. Ikusi eta gero ardau trago bat emoten zeben, ondo. Gero, 12:00xetan RODA Bodegia ikustera fan giñan. Bodega elegantia eta ardau ona. Dana dala, olixuarekin geratu giñan danok aluzinauta. Oso olixo ona dastatu giñuan eta olixojan ederra egin 10€ pagauta buruko. Handik 14:00ak aldian urten eta Harora fan giñan trago batzuk hartu eta bazkaltzera. Bazkal ostian kafia hartu eta musian egin giñuan. Handik Elgetara. Eta Elgetan poteua zelako baju dagon ikusi ostian, gabian, Eibarrera fan giñan. Holaxe eguna, politta eta Villak ondo antolatua. Gabekua ba gabeko gauzak, badakizue. 🙂

Gibel jana

Badator Abendua eta honekin batera gibela jateko sasoia, lekua hartuta dago Abenduak 6-rako, zapatua, beraz Abenduak 2-rako izena emonda eukitzia komeni, dakixuen moduan ez da leku sobraik egoten eta. Bertan zapatuan frontoia be alkilau leike pare bat orduan pelotan eitxeko, hainbeste pelotari agertu danez kuadrillan ba, aukera bat da. Besterik balego bota hemen eta erabakiko da zer egin.

TxirtukoGibela.JPG

Elgetako maillot eta kuloteak salgai

Aurten ELGETAko maillot eta kulote motzak atera behar ditugu.

  • Jantzi hauek aurrera ateratzeko 25 konjunto erosi behar dira gutxienez denon artean.
  • Maillotaren  neurria jakitzea nahi duenak Espaloian proba dezake. Gorkari esan maillotak lagatzeko.
  • 70 euro izango litzateko maillota + kulotea.
  • Nahi duenak eman izena hemen eta 25 lortutakoan harremanetan jarriko gara.

fakafaka 2008

Azaroko urtebetetzeak

Hilabete hau beteta dator.

  • Iker Mujika………………………………….Azaroak 2
  • Ana Gillegi………………………………….Azaroak 15
  • Josu Zabala………………………………… Azaroak 29

Zorionak danoi.

Txindokira eta gero, Ardiki Eguna Zaldibin


Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Plana gutxigorabehera hau da: Baten bat
animatzen da Domekan (10/26) Txindokira igo ta gero Zaldibira bazkaltzera??

Ardiki eguna:

Zaldibiako Udalak eta Ardiki Eguneko
Batzordeak antolatzen duten Ardiki Egunaren barruan XIV. Mondejo lehiaketa eta
Aralarko Artzain Gaztaren XI. lehiaketa burutuko dira.


♦  Eguerdiko 12:00etatik aurrera: PLAZAN.

  • ARTISAU ETA GANADU ERAKUSEKTA.
  • ZALDIBIAKO XIV. MONDEJU LEHIAKETA.
  • ARALARKO XI. GAZTA LEHIAKETA.
  • PINTXO DASTAKETA.
  • Sebastián Lizaso eta Amets Arzallus BERTSOLARIen saioa.

♦ 12:30etan: Artaldeek herriko kaleak
zeharkatuko dituzte.

♦  13:30etan: Sari banaketak.

♦  14:30etan: Bazkari Herrikoia.

♦  19:30etan: Kalejira

Edo Ordiziatik txikiteotxua.