Urtzi jaio da

Otok bialdu dau mezu bat, hauxe:


Urtzi jaio zuan atzo Apirilak 16, 20:45tan. 3,600 kgr. Dana bizkor eta ondo
.”

Urtzi Sarasua Zeberio

Ba zorionak Sarasua-Zeberio familixiai. Biba!

Itxuria danez prisia zeukan mutikuak. Pare bat orduan-edo ingresau eta listo! epiduralari efekto guztia egitten be ez dotsa laga Urtzik. Ba horixe, ondo etorri!

Argazki haundixagua…: Copy right Villa:

Irudia0009

Bizikleta martxa eta argazkia apirilak 18xan

Apirilak 18, zapatuan bizikleta martxa ospatuko dogu. Elgetako trajia erosi dutenak argazki saioa izango dute Elgetako plazan.
Egitaraua horrela izango da:

  • Goizeko 09:45tan argazkia saioa Elgetako traje barrixakin.
  • Goizeko 10.15tan  bizikleta martxaren irteera.                   
  • Ibilbidea: Elgeta – Elorrio – Miota – Berriz – San Blas – Abadiño – Apata – Axpe – Elorrio – Kanpanzar – Elgeta.
  • Eguerdiko 12:45tan luntxa eta  Joneri omenaldia Salbador kalian.

Fakafaka team kalendarixua

Zapatu arratsalderako planik bai? proposatzen doguna baino hoberik akaso ez..

Elgetan urtengo dogu, plazabarrenetik 16:45ian.
Abadiñora kotxian juan, han hartu autobusa eta Durangora. Kafetxua hartu eta gero, ala, antxitxika buelta Abadiñora arte.Animau!
 
BIZKAIBUS: Elorriotik irteerak: Zapatu eta jaiegunetan: 08:10etik 21:10era orduro.
 
KORRIKA IBILBIDEA / ORDUTEGIA:
2277 Zornotza 2009/04/04 17:00:31
2286 Iurreta 2009/04/04 17:58:07
2290 Durango 2009/04/04 18:21:31
2296 Abadiño 2009/04/04 18:57:35
2302 Atxondo 2009/04/04 19:32:22
2305 Elorrio 2009/04/04 19:48:37
2313 Berriz 2009/04/04 20:39:59
2318 Zaldibar 2009/04/04 21:06:26

Informaziño gehixago: korrika.net

 

Bazkarixa zapatuan Gaizkan harlanduzko etxian

Gaizkak bazkarixa antolatu dau hilaren 21erako. Bazkarixa izango da Gudarixen bidian, furgoneta grisa egoten dan atzeko etxian.

Bi konbokatorixa dare:

  1. Saldia: 12:00xetan. Ez daki laba ondoko terrazan edo barruan (ondoko etxietako auzokuak zubixan hortik zihar fan badia terrazan).
  2. Bazkarixa 15:00retan. Menua guztiz erabaki barik dago, baiña itxuria danez aurreko martitzenian ez moduan oinguan preparauko ei dau zelako halako.

Oh.: Inportantia izena emotia. Zenbat baba bota beratzera kalkulatzeko-eta…

Mireia eta Iban New York-etik

Ba hemen kriston eguraldia dago, benetan. Eguzkia egunero… gu heldu baino bi egun lehenago egin zun elurra, baina gero egun ederra. Oraintxe ere, armosatzen dihardugu txerrikeria pila bat eta gauden lekutik eguzkia ikusten da. Jendea txamarrekin dabil, egia esan ze otsaila ere bada… baina bueno, fenomeno!!!!!!!

Oso gustura gabiltza. Erretratu batzuk atera ditugu erosiberri dugun kamaratxo batekin eta erakutsiko dizkizuet. Bueno, flickr-era igoko ditut eta kotilleatuko duzue 🙂

Orain MOMA ikustera goaz, gero central parkera eta gero NBAko partidu bat ikustera. hori dena gaur. hurrengo egunetan musikal bat, Harlemeko meza bat, jazz kontzertu bat, afaltzeko leku oso txukun batzuk… eta orain arte egin dugu ibili eta ibil New york oso polita da ibiltzeko: Zero zona, bosgarren etorbidea, BH, chelseean moztu du ilea Mireiak (hostia ederra emanda), Txikito tabernan egin dugu euskaraz Bilboko batekin… en fin, ondo.

Bueno, kontatu hau amari eta ezagunei, e? ez dugu deitu-eta… 🙂

Iban

Zorionak Mireia eta Iban

Otsailak 28, kriston eguna, giroa,… ze gehixau eskatu bihar jako boda bati ??????
Eguna ederto pasu giñun, hasi, Udaletxetik hasi giñan, bertan piskat gosetu eta Intxorta soziedadera kanape batzuk jatera. Banketia Espaloian eta Imultzo eta Belokikin dantzaldia. Ondoren batzuk Bergara, besteak etxera,….. K1.

Zorionak bikote.